Feeds:
Entradas
Comentarios

Linuxen segurtasuna garrantzitsua da eta bere tresnarik ezagunenan pasahitzaren erabilera izan daiteke. Bai instalatzeko edo ahttps://i0.wp.com/imgs.xkcd.com/comics/sandwich.pngplikazioak kentzeko eskatzen digun pasahitza.

Ubuntu S.E.an behin pasahitza sartuz gero, 15 minuturen barruan pasahitza beharrezkoa den beste operazio bat eginten baldin badegu, ez digu galdetuko. Baina hau zenbaitentzako engorrosoa izan daiteke eta beste zenabitentzako segurtasun maila txikia eman diezaiokete.

Denbora hori aldatu aurretik kontuan hartu behar dira bere alde on eta txarra:

Denbora moztu: + Segurtasun maila igoko da, operazio bakoitzerako pasahitza eskatuko dizu. Operazio bakoitzean pasahitza eskatuko dizu, asko egin behar baldin badituzu askotan idatzi beharko dezu.

Denbora luzatu: + Behin pasahitza sartuta nahi dituzun operazioak egin ahal izango dituzu. Denbora asko segurtasun ate hori zabalik mantentzen bada, malware edo troyanoentzako ate erraza izan daiteke zure sisteman aldaketak egiteko, aldaketak egiteko baimenak dituztelako (Zuk emanak)

Beraz, denbora aldatzeko, terminala zabaldu

sudo gedit /etc/sudoers

«Defaults        env_reset»  lerroaren azpian hau gehitu.

Defaults:erabiltzailea timestamp_timeout=0
Erabiltzailean, zuen erabiltzailea jarri. Timeout=0 lekuan 0 (zero) zenbakia aldatu nahi dezun denborarengatik. Hau da 15, 20, 200… 0 jarri ezkero operazio guztietan eskatuko dizu pasahitza.
Azkenik, gorde, itxi gedit eta itxi terminala.

Sebas-en iruzkina beraduegi ez irakurri izana espero det. Google Earth aplikazio ubuntu 10.10 bertsioan instalatzen saiatu baldin bazerete, ejekutatzea ezinezkoa egingo zaizuela konturatuko zarete. Ez da zuen kasu puntuala, ia denoi, denoi ez baldin bada gertatzen zaigu Google-en azken bertsioarekin. Baina horretarako konponbidea ere badaukagu. Beti bezala gure lagun terminalaren bitartez egingo degu. Betiko .bin artxiboak errorea ematen duenez, DEB egoko batean bihutuko degu .bin artxiboa. Baina lasai, guk ez degu apenas ezer egin behar.

Lehendabizi .deb artxiboak sortzeko aukera ematen digu aplikazio instalatuko degu. Horretarako:

sudo apt-get install googleearth-package

Ondoren gure deb pakete sortzeko, ondorengo komandoa sartu:

make-googleearth-package –force

Honek pixkat tarda dezake, lasai, normala da. Ondoren, sortu digun .deb artxiboa instalatu beharko degu. Ez dakigula nola izena duen? «ls» bat egin, hau da terminalean ls idatzi eta intro sakatu. Nire kasuan ondoren hau idatzi beharko det instalatzeko:

sudo dpkg -i googleearth_5.2.1.1588+0.5.7-1_i386.deb
Azpimarraturiko zatia aldakorra da, hau da, Google Earth bertsio berri bat ateratzen baldin badute, zenbakiak aldatu egingo dira edo 64bit-eko ordenagailua badezu I386 zatia aldatu egingo da.

Arazo bat gertatzen baldin bada instalazioan, ondorengoa idatzi eta berriz saiatu.

sudo apt-get -f install

Kitto! Google Earth gure Ubuntu 10.10ean!

VLMC, VLCren bideo editorea

https://i0.wp.com/farm5.static.flickr.com/4153/4990383503_01c991c14c_b.jpgVideoLan Movie Creator (VLMC) VLC erreproduktorearen enpresak eginiko bideo editorea da. Erreztasuna erabileran, azkartasuna eta arintasuna eduki dute kontuan editore hau egiterakoan.

Oraingoz ez dago errepositorio ofizialetan baina ala ere instalatzeko aukera badaukagu errepositorio berri bat gehitzen. Hemen instalatzeko behar dituzuen lerroak:

sudo add-apt-repository ppa:webupd8team/vlmc
sudo apt-get update
sudo apt-get install vlmc

Openoffice eta Libreoffice

Openoffice Sun enpresaren ofimatika pakete librea zen. Sun enpresa beste gauza askoren artean Java ere zuen eta hau librea zen. Baina duela ez asko, Oraclek Sun enpresa erosi du eta ez du bere politika librea mantentzeko asmorik. Openofficeren egileak beldurtzen hasi ziren Openoffice pribatizateko aukera ikusita. Beraz, proiektu independente bat hasi zuten Oracle enpresaren azpitik kendura. Proiektu hori LibreOffice izena hartu du baina funtsean Openoffice jarraituko du izaten beste izen batekin.

Beraz, Oracle enpresak Openoffice izena ez baldin badu ematen eta honela izen berarekin jarraitzeko aukera eman, LibreOffice izena hartuko du ofimatika pakete berriak.

Azken albisteek diote, aste honetan zenbait eragilek, Oracle enpresa utzi dutela eta LibreOffice proiektuarekin bat egin dutela. Diotenez, datorren asteetan honelako mugimendu gehiago espero dira.

Amaitzeko, LibreOffice Orakleren oinazpitik kentzeko mugimendu estrategikoa izan da. Kontuan hartu beraz, izen berri hau hurrengo ubuntu bertsioan instalaturik ekarriko duen ofimatika paketea izango dela.

Proiektuari ekonomikoki laguntzeko PayPal: paypal@ooodev.org

Laguntzeko beste bideak: Taldeak eta facebookeko fan orria.

Deb. artxiboak kudeatzera ohituzen garenean, aldatzea zaila egiten zaigu. Baina Linuxen beste zenbait distribuziok deb artxiboak erabiltzen dituzte eta horrek lagundu egiten digu aldatzea erraztuz. Honela ez degu berriz memorizatu behar nondik lortu gure artxiboak, nola instalatu edo antzeko gauzik egin behar eta ondorioz beste sistema eragilean zentratu gaitezke.

Baina zeintzuk dira gaur egun DEB sistema erabiltzen duten S.E.ak? Hemen zerrendatxo bat:

Seguir leyendo »

Faenza Italiako herri batetaz aparte, ikono pakete bat da. Ubuntu erabiltzea erabiltzailearen askatasunaren aldeko mugimendu bat da. Pertsonalizazio izanik bere ezaugarri esanguratsuenetarikoa, itxura ere pertsonalizatu ahal izango degu.

Ikono pakete asko daude internet, baina asko ez zaizkit gustatzen eta gustokoak baditut ez dituzte ikono guztiak aldatzen eta ondorioz batzuk agian txuri-beltzean dira eta beste batzuk betiko erara. Hutsune horiek ez zaizkit bat ere ez gustatzen, baina ikono pakete honekin hutsuneak existitu arren ez dira ikusten, edo niri ez zaizkin hain nabarmenak egiten.

Hemen eredua eta jeisteko linka:

Faenza

Aurreko postean Xuxen Openofficen lona instalatu komentatu degu. Oraingoan berriz, Xuxen hiztegi zuzentzailea, gure Firefoxean nola jarri ikusiko degu.

Hasteko, askok jakingo dezuen modura, Firefox nabigatzaileak, gehigarriak ditu, eta gehigarri horiek funtzio berriak ematen dizkio nabigatzaileari. Ba kasu honetan, gauza ez da ezberdina izango, Xuxen IV bertsioa gehigarri bat da.

Hemen nola egiten den berriz ere bideo, zein testu modura.

Bideoa:

Testua:

  1. Tresnak > Gehigarriak aukeran sartu.
  2. Leiho berrian Xuxen bilatu
  3. Instalatu sakatu eta kontratua onartu.
  4. Firefox berrabiarazi
  5. Gogoratu Euskaraz idatziko degun laukian eskubikoarekin sakatu eta hizkuntza definitu beharko degula lehendabizikoan. Pauso hau bideoan ez da ikusten.

Xuxen euskal hiztegi bat da eta Openofficekin oso ondo funtzionatzen du. Gainera azkenengo bertsioetan asko erraztu dute instalatzeko era. Ikusi dudanez, jende asko sartze da Xuxen hiztegia instalatzeko tutorialera, baina honezkero zaharkitu geratu da. Beraz bide honen bitartez berehala ikusiko dezue nola egiten den gaur.

Bideoa:

Testua:

  1. Openoffice zabaldu eta orria itxi. Kontuz! Ez itxi aplikazio, zabaldutako dokumentua baizik. Honela Openofficeren menu orokorra ikusi dezakegu.
  2. Beheran, gehigarriak instalatzeko ikonoan klikatu eta web orri bat zabalduko zaizue.
  3. Web orri honetan «xuxen» terminoa bilatu eta azaltzen den lehen emaitzan sartu.
  4. Emaitza honen barruan «GET IT» botoian sakatu eta deskarga asiko da.
  5. Eginiko deskarga, openoffice leihora arrastatu eta honela instalatu egingo da. Instalatzeko zenbait leiho zabalduko zaizkizu.
  6. Instalatu ondoren, Openoffice itxi eta berriz zabaldu, honela hiztegi berria kargatuko du.

VirtualBox eguneratua

VirtualBox birtualizazio aplikazio bat da. Baina zer da birtualizazioa? Kulturizatu gaitezen:

Termino hau 1960. urtetik erabili izan da informatikan, boladak izan ditu, eta gaur egun berriro puri-purian dagoen kontu bat da. Birtualizazioak sistemaren barneko egitura ezkutatu eta hori kudeatzeko interfaze errazago bat eskaintzen du. Horrela, birtualizazioa egiten duen softwarearen atzean makina desberdinak kokapen desberdinetan egon daitezke, esaterako.

Oso kontzeptu zabala da, eta interpretazio asko egin daitezke. Dena dela, informatikan onartua dago bi motatakoa izan daitekeela: plataformaren birtualizazioa eta baliabideen birtualizazioa. Azken hori biltegiratzeko gaitasuna edota sarean egon daitezkeen bestelako baliabideak simulatzeko erabiltzen da.

Birtualizazioa hardware plataforma batean ezartzen den software berezi baten bitartez egiten da. Horrek ondoren jarriko diren beste softwareentzako ingurune konputazionala simulatzen du. Jarriko den software hori, normalean, sistema eragilea izango da. Horrela, sistema eragileak hardwarea kudeatzen ari dela pentsatu arren, birtualizazioa egiten duen softwarearekin ari da lanean, azken horrek kudeatzen baitu hardwarea. Metodo hau erabiliz, hardware beraren gainean sistema eragile bat baino gehiago ezar daitezke. Horrela, zerbitzari (birtual) bat baino gehiago aritu daitezke lanean aldi berean, nahiz eta azpian zerbitzari fisiko bakarra izan.

VirtualBox

Birtualizazioa egiteko softwarearen adibide bat da VirtualBox. Windows, MacOS eta Linux plataformetan dabil, besteak beste, eta kode irekikoa da. Haren erabilera praktiko bat sistema eragile baten gainean beste bat martxan jartzea izan daiteke. Adibidez, erabiltzaile batek ordenagailuan Ubuntu Linux banaketa izan dezake instalatuta, baina Windowserako soilik dagoen aplikazio bat erabili behar du. Nahiz eta horrelako aplikazioak gero eta gutxiago egon, oraindik existitzen dira. Arazo hori konpontzeko, VirtualBox instalatzea nahikoa da. Ondoren, horren gainean Windows jarri, eta, azkenik, erabili behar den aplikazioa.

Iturria: Berria.info

Hemen 10.04 eta 10.10 Ubuntu bertsioetarako linkak dazkazue 32 eta 64 bit dazkaten ordenagailuentzarako. 9.04 bertsiorako tutorial xume bat egin nuen, kontsulta nahi baldin badezue.

  • Ubuntu 10.10 («Maverick Meerkat») i386 | AMD64
  • Ubuntu 10.04 LTS («Lucid Lynx») i386 | AMD64

Atal hau zuen esku utziko det. Ala ere badaude zenbait aplikazio gomendagarria iruditzen zaizkidanak. Erabiltzen ditudanak jarriko ditut hemen. Aportazioak beti bezala ondo etorriak izango dira.

Intalatzeko Aplikazio –> Ubuntu Software-Biltegia-n sartuko gara modu grafikoan instalatzeko eta ahalik eta errazenean. Jakin dezazuen, aplikazioak instalatzeko 3 era daude. Bat guk erabiliko deguna, beste bat Synaptic aplikazioaren medioz eta irugarrena Terminalaren medioz. Hiru motak nola erabiltzen diren beste post batean jarriko det.

Beraz Ubuntu Software-Biltegian gaude eta ondorengo pantaila ikusten degu. Programak bilatu egin ditzazkegu izena ezagutzen baldin badegu. Kategorien medioz ez baldin baditugu ezagutzen. Nahi deguna aurkitzean, instalatu botoian sakatu dezakegu edo informazio gehiago ematen digun botoain sakatuz gero deskribapen txiki bat emango digu eta pantailazo bat baita ere zenbait kasuetan.

Instalatzeko esaten diogunean pasahitza esaktuko digu eta internetetik jetsiko du aplikazio.

Lagungarri izango zaizuen aplikazio zerrendatxo bat:

Ubuntu resticted extras: Java, Adobe Flash, MP3 eta bestelako artxibo motak zabaltzeko paketea. Hau Ubunturekin batera ez dator ez direlako kode irekiak. Horregatik beti eskatzen du gure konfirmazioa eta legeak ondo irakurtzea. Ala ere beharrezkoa izango zaigun paketea.

VLC: Lehenetsi bezala dakarren Totem aplikazioa ez da txarra, baina kalitatezkoa bat nahi baldin badezue hau erabili. Azkarra eta asko uzten da kontrolatzen. Nik internetetik bideo bat jeisten dudanean, bukatu bahino lehen ikusten hasteko erabiltzen det.

GIMP: Photoshop libre eta doakoa.

Digikam: Argazkiak ordenatzeko, etiketatzeko eta editatzeko aplikazio paregabea.

Wine: Windows-eko EXE bat daukazu eta Ubuntun orain ez dizu balio? Hau instalatu eta windows simulatuko dio artxiboari. Nik adibidez Sptify aplikazioarentzako erabiltzen det.

Ze programa zaude bilatzen? Ez al dezu aurkitze? Galdetu hemen.