Ubuntuk, duen abantaila askoren artean, aurki dezakegu hizkuntzaren aukeratzea. Hizkuntzen zerrenda oso luzea da eta Euskara dugu zerrendan. Orain pausoz pauso egingo dugu hizkuntzaren aldaketa.
1. Sistema>Administración (Administrazioa)> Soporte de Idiomas (Hizkuntza-Sostengua) Bertara sartu.
2. Orain “Euskara”
hizkuntza aukeratu eta Hizkuntza Lehenetsia jartzen dun zerrendan Euskararena aukeratu. Bi aukera daude Euskararen barrua: Espainiarra eta Frantziarra. Nik biak probatu ditut eta ez diet alderik aurkitu. Ala ere, ni Gipuzkoarra izanda, Espainiakoa aukeratu det. Bizkaiera eta Gipuzkerako hitzak hartzen baiditu.
3. Azkenik, dena onartu edo adostu ondoren, ordenagailua guztiz berpiztu.
Openoffice Euskaratzen.
Terminalean sartu:
sudo apt-get install openoffice.org-help-eu
sudo apt-get install openoffice.org-l10n-eu
Honekin, euskaratzeko aukera instalatu degu. Beraz, orain openofficeri esan behar digo euskaraz nahi dugula interfacea.
Aukeretan, hizkuntza Euskara aukeratu eta kitto!
[...] Windows-en ordez, Ubuntu jartzen hari naiz azkeneko urteotan. Ubuntu, euskaraz daukat, euskal komunitateari esker, eta kasu batzuetan , euskal gobernuari esker.Une hauetan, Ubuntu 8.04 daukat instalatuta. [...]
Atzo instalatu nuen Ubuntu 9.10 nire ordenagailuan. Orain arte lan egiten nuen Windows XPrekin, eta hau izan da lehenengo aldiz lan egiten dudala Linuxen. Atzo oso ondo ibili nintzen baina gaur ordenagailua pizterakoan Ubuntu aukeratu ondoren mezu hau atera zait:
Kernel panic – not syncing: VFS: Unable to mount root fs on unknown-block(8,1)
Ez dakit zer egin. Lehen esan dizuet bezala nire lehenego esperientzia da eta Linuxi buruz ezer gutxi dakit. Ibili naiz interneten begiratezen baina ez dut ezer onik aurkitu, behintzat nire mailarako. Beraz, eskertuko nizueke soluzio bat ematen badidazue, ahal bada era errez batean ulertzeko.
Mila esker
Kaixo, lagunok: ubuntu zale eta euskara zalea naiz eta egia esan oso gustura nago. Baina kontua da aurreko egun batean hasi nintzela Google Earth instalatu nahian eta batera eta bestera jo nuen eta han esandakoak idatzi terminalean eta azkenean ez nuen lortu instalatzea. Horretaz gain, Ubuntu Sofware-biltegia ez dabil eta fitxategien ikonoak ere ez dira azaltzen. Eguneratzera jo eta honako mezu hau ateratzen zait:
Ezin izan da pakete-informazioa hasieratu
Paketeen informazioa hasieratzean konpondu ezin den arazo bat gertatu da.
‘update-manager’ osagaiaren bug bezala bidali honen informazioa eta bidali ondoko errore mezua:
‘E:MMAP dinamikoa memoriaz kanpo. Mesedez handitu APT::Cache-Limit muga. Uneko balioa: 25165824. (man 5 apt.conf), E:Errorea gertatu da prism-google-mail prozesatzean (NewFileDesc1), E:Problem with MergeList /var/lib/apt/lists/ppa.launchpad.net_ubuntu-mozilla-daily_ppa_ubuntu_dists_jaunty_main_binary-i386_Packages, E:Pakete zerrenda edo egoera fitxategia ezin dira analizatu edo ireki.’
Norbaitek badaki zer egin dezakedan, “grabea” den…
Barkatu Julen zure albistean iruzkin hau egiteagatik.
Kaiso Sebas! Konpondu al dezu arazoa? Horrela ez bada, Sarrera berri bat egin det eta berta Google Earth nola instalatu jarri det. Ea funtzionatzen dizun, Ubuntu azken bertsioan ez baita horren erraza.