Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivo de Junio 2008

Zattoo Telebista Ordenagailuan

Publicado por julen108 en Junio 22, 2008

Telebista bat etxean, beti salan eta inoiz ezin ikusi zuk nahi dezun programa?

Zattoo programarekin telebistako kanal guztiak ikusi ahalko dituzu, baita gehiago ere. Instalatzeko oso erraza da kasu honetan. Lehenik behar dugun artxiboa jetsi (deb formatuan) ondoren click bikoitzarekin instalatu eta kitto!

OHARRA: ABUZTUTIK AURRERA ETA PRINTZIPIOZ IRAILA AMAIERA ARTE KOBRATU NAHI DUTE ZERBITZUA. 2 SMSKO PREZIOA.

Publicado en instalatu, ordaintzekoa, programa, zattoo | Deja un Comentario »

Tile Racer

Publicado por julen108 en Junio 19, 2008

Nork dio linuxerako ez daudela jokuak?

Duela urte mordoa, etxean 486 batetik Petiumera salto egin genunean, 133mhz eta 166 turboarekin, lagun batek diskette batean joku bat oparitu zidan. Diskettean 4D jartzen zuen eta nik horrela deitzen nion jokuari, naiz eta ez dakitan bere benetako izena hori zen ala ez. 1,4MB eko joku horrekin orduak pasa nituen eta onezkera ez det berriz ere lortzen. Orain nire sorpresa joko hau aurkitzerakoan:

Nik nuen jokuan bezala, pistak zuk montatu ditzakezu eta pirueta berdinak ditu gainea. Joku berdina grafiko hobeagorekin.

1ª Jokua jesi
2ª root bezala exekutatu zure artxibo hari.
3ª GOZATU!!

Publicado en instalatu, jokua, kotxeak, simulazioa | Deja un Comentario »

Tutoretza bideoak

Publicado por julen108 en Junio 19, 2008

Publicado en bideo, ehu, gida, tutoretza, ubuntu | Deja un Comentario »

Firefoxentzako hiztegia

Publicado por julen108 en Junio 18, 2008

Zerbait idazten dugunean gure blog, edo emailetan ez dago bat ere gaizki zuzentzaile bat izatea gure firefoxen integraturik. Testu bat idazterakoan betiko modura gaizki idatzitako hitzak azpimarraturik egongo dira eta eskubiko botoiarekin sakatzean, aukerak emango dizkigu

Instalatu

Xuxen III EDBL Euskara dictionary.

Guztira 85.000 sarrera ditu hiztegiak, horietatik berriak 8.860 izen arrunt eta 1.446 izen propio izanik. Orain, EAEko izen eta abizen ohikoenak ere baditu.

Bertsio honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko: http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/adjuntos/xuxen/xuxenedbl.pdf

Publicado en firefox, gehigarria, hizkuntza, hiztegia | Deja un Comentario »

Ipod Touch edo Iphon telefonoa Ubunturekin sinkronizatzen

Publicado por julen108 en Junio 18, 2008

Gida honen medioz, gure musika Ipod Touch edo Iphonera pasa ahal izango dugu Ubuntutik. Bi programa erabiltzen dira hau egiteko. Lehena gtkpod edo bestea Amarok. Bigarren hau oso ezaguna (ez det uste ezagutzen ez duenik egotea Ubunturekin instalatua)

iTunesen azken datu basea, beste modu ezberdin batean dago enkriptaturik eta libgtkpod (sinkronizazioa laguntzen duen mini-aplikazioa) zaharkitu geratu da. Honela, ezin ditu Ipod Touch berria eta Iphona sinkronizatu.

Bi modu daude, bat automatikoa eta beste manuala edo eskuzkoa. Modu automatikoa gomendatzen det ez izateko arazorik eta ondorioz Ipod edo Iphona errestauratu behar izana.

1 Oharra: Gida Ubuntuko ofizialetik dago aterata eta bertan mantendua izan da gida hau.

2 Oharra: Gida hau jailbreak egina badugu gure ipod/iphon-etan soilik baio du. Ez baldin badaukazu egina googleatzen segituan aurki dezakezu.

3 Oharra: Ipos/Iphon-ean instaler aplikazioa beharko dezu eta ondorengo aplikazioak instalaturik: BSD Utils, OpenSSH.



1.- Lehendabizi ssh bidez konektatu behar gara gure Ipod/Iphon-era. Bertan pasahitza publikoa sartu ipod/iphonera sartzeko eta gorde berriz ez galdetzeko. Beraz garrantzitsua da gure Linuxa eta Ipod/Iphon-a sare berberera egotea konektaturik.

Gure Ipod/Iphon-aren IPa begiratzen dugu. Horretarako Ajustes/Wifi ra joango gara eta gure konexioaren aldameneko fletxan sakatuko dugu. Honela bertan azalduko zaigu gure IPa. Nirea adibidez 192.168.1.134 da.

Beraz apunta dezagun gure IP.

Oharra: Gomendagarria da, DHPC sistema dugunok IP estatika bat erabiltzea. Hori Ipod/Iphon-ean jarri dezakegu estatica jartzen duen lekuan gure oraingo datuak jarriz. Bestela hurrengo batean beste IP ezberdin bat izango degu eta berriz ere jakin beharrean egongo gara gauzak egiteko. Aldiz Ip-a beti berdina bada ez dugu zergatik konfigurazioak aldatu behar. Bertako datuak betetzeko adibidea ondorengo izango litzateke:

Dirección IP: 192.168.1.3

Máscara de subred: 255.255.255.0

Puerta de enlace: 192.168.1.1

DNS: 208.67.222.222, 208.67.200.200

Jarritako DNS-ak OpenDNSkoak dira.

2.- Hemen modu automatiko eta manualak dira. Automatikoa esplikatuko det, manuala gida ofizialean dezue eta. Honela arazoak izaten terminalarekin saihesten degu.

- sourcer.list editatzen degu.

sudo gedit /etc/apt/sources.list

eta amaieran ondorengo gehitzen diogu

### Repositorio de ipod-convenience eta gtkpod azken bertsioa

deb http://ppa.launchpad.net/ipod-touch/ubuntu gutsy main

Gorde egiten degu eta gero itxi.

- Orain repositorioak eguneratzen ditugu:

sudo apt-get update && sudo apt-get upgrade

ipod-convenience instalatzen degu. Hau skript multzo bat da eta gure Ipod/Iphon a sinkronizatzen lagunduko digu. Baina lehenik amaroken bertsioa jetsi behar degu, honela libgpod3 funtziona dezan

sudo apt-get install ipod-convenience libgpod3 amarok

Honen instalazioan IPa eskatuko digu. Lehen ateratakoa da. Ondoren non montatu nahi degun.Dagoen bezala, utzita ondo dago.
sudo apt-get remove libgpod2

Orain, ipod-convenuence hasiko dugu. Honetarako ondorengo komandoa jarriko dugu erabiltzaile normala bezala, hau da, SUDO gabe.

iphone-mount

Pasahitza eskatuko dizue. Alpine edo dotty izango da firmware bertsioaren arabera. Desmontatzeko “iphone-umount”

3.-Amarok konfiguratzen

Oharra: iphone-mount beti exekutatu sinkronizatzeko.

Amarok jarria ez baduzue, instalatu

sudo apt-get install amarok ipodslave

Amarok zabaldu. Eta Settings/Configure Amarok/Media Devices/Add Deviceo Preferencias/Configurar Amarok/Dispositivos de medio/Añadir un dispositivo Gortina menuan “Apple iPod Media Device” eta punto de montaje “/media/ipod” o edo instalazioan jarri dezuena.

Disken azalak ere transferitzeko, ezkerrean, dispositivos jartzen duen lekuan, ondoren Conectar sakatu eta gero modeloa aukeratu. ipod/Mobile Phones/iPhone

Publicado en Amarok, iphone, ipod, ipod touch, programa, script, sikronizatu, skript, soinua | Deja un Comentario »

Gure lehen Wallpaper edo Mahaigaineko atzeko plano sponsorizatuak.

Publicado por julen108 en Junio 18, 2008


Publicado en cpleft, wallpaper | 1 comentario

Ubunturen Letra Tipoa

Publicado por julen108 en Junio 16, 2008

Ubunturen letra tipoa, iturria (fuente) edo ttf gogoko dituztenentzako hemen jartzen dizuet nola instalatu. Ondoren programetan aukeratu ahal izango duzue.

Instalatzeko benetan erraza da:

$ sudo aptitude install ttf-ubuntu-title

Publicado en iturria | 3 Comentarios »

Hardy Heron Instalazioa

Publicado por julen108 en Junio 15, 2008

Toturial hay luze egingo degu oso forma zeatzean egina dagoelako. Testu, imagin eta datu guztiekin. Kasu honetan Hardu Heron 8.04 bertsioa instalatzeko izango da.

SARRERA

Berri baldin bazera GNU/Linux munduan, bereala konturatuko zara onelako instalazioak ez duela inolako konplikaziorik. Tutorial honekin Ubuntu (hardy bertsioan) unstalatuko degu eta pantailazoak eginez joango gara grafikoki pausoz pausu dana ikusteko.

Instalazio honene zatirik konplexuena, partzioen eta montaje puntuak konfiguratzea da, ala ere oso sinplea da. Garrantzitsutzak jotzen dudanez gauzak ulertzen, zati horretan piskat gehiago luzatuko gara agian.

PRESTAKUNTZA

Zer behar degu? Ordenagailu bat eta Ubunturen CDa. . Jetsi egin dezakezu edo etxera bidal diezazuten guztin doain.

Jeisteko:

Ubuntu – http://releases.ubuntu.com/releases/8.04/

Ondorengo pausua gure ordenagailua pizterakoan lehendabizi CDa irakurtzeakoa da. Horretarako normalean F8 sacatuz hasieran zein unidadetik arrankatu nahi dezun galdetuko dizu. Honela Cdtik esango diogu. Nire kasuan F8 ordez F12 da. Honekin lortzen deguna da, disko gogora irakurri baino lehen Cda irakurtzean, honela ez da gure Sistema Operatibora sartuko eta Cdra sartuko da.

UBUNTU DESKTOP LIVE CD

Orain Cda barruan daukagula menu bat azalduko zaigu. Bertan hizkuntza aukeratu dezakegu, nahi dezuna jar dezakezu. Orokorrean gaztelera egokiena da hasteko, hondoren euskarara pasa dezakezu beti ere. Behin aukeratuta Enter eman eta menu txiki bat izango dezu zure aurrean.

Hemen beti lehen aukera aukeratuko degu, hau da gure ordenagailuan probatu (inongo instalaziorik gabe, Cdtik soilik). Motela izango da karga dena cdtik bait doa. Ala ere probatzeko pena merezi du. Ez baloratu abiadura ez bait du zer ikusiri benetako abiadurarekin.

KARGA ONDOREN AURKITZEN DUGUNA

Kargatzen denbora itxaron ondoren, ondorengo pantaila azaldugo zaigu:

Hay Ubuntu Hardy Heron-en mahaigain predeterminatua da. Modu “gogor” eta ez pertsonalizatuan noski.

INTERNETERA KONEKTATU

Kablea erabiltzen badezu konektatzeko surtez zabiltza ez dezu ezer egin behar. Routerrak IP bat emango dizu (DHCP sistema badaukazu jarrita) eta IP pribatu bat emango dizu. Honela internetera konektatu zaitezke arazorik gabe.

Aldiz WIFI erabiltzen badezu DHCP sistemarekin goi eskubiko ikonoan egin behar dezu klik eta zure sare aukeratu. Pittin bat itxaron beharkio dezu konexio egiten duen bitartean.

Pasahitza badagu galdetu egingo digu (WEP o WAP) eta segundu gutxitan kontatua egon beharko zinake. Beti ere konpatibilitatearen arabera.

Zure sareak ez badu DHCP martxan jarria (ez da normalena izaten) eskuz konfiguratu beharko dezu. Ezker botoiarekin clickatu “Configurar manualmente“ sakatu. Bertan IP pribatu sar dezakezu eta DNSak sare pribatuko maskarekin batera.

INSTALAZIOA: HIZKUNTZA

window$eko ikono bat izango balitz bezala bi aldiz klikatu “Instalar” ikonoan. Lehio bat zabalduko zaigu eta instalazioren asistentearekin batera egingo dugu instalazioa.

Ongietorri bat emango digu eta ondoren hizkuntza aukeratuko degu ezkerreko hautagaietan. Ondoren “Adelante” sakatu.

INSTALAZIOA: ORDUA

Pauso benetan erraza, ordua konfiguratu behar degu:

Horretarako gertu izan dezakegun hiri bat aukeratu ordu berdina duenarekin. Mapan clickatuz ere aukeratu daiteke. Pauso erraza hau ere. Seguidan “Adelante” sakatu.

INSTALAZIOA: TEKLATUAREN HIZKUNTZA

Pauso hau umeentzako bezalakoa da:

Ezkerrean herrialdea aukeratu dezakezu, eta eskubian errialdeko teklatu ezberdinak. Dudak badauzkazu behean probak egin ditzakezu. Ala ere aukeratua datorren aukera, egokiena izanten da. Ondoren sakatu “Adelante”

INSTALAZIOA: PARTIZIOAK PRESTATZEN

Esan bezala, zati hau izan daiteke konplexuena. Azalduko zaigun pantaila ondorengo hau izango da:

Ordenagailuan Linux bakarrik izateko:

Guiado utilizar todo el disco aukera

Windows badaukazu 100% betetzen, egin dezakezuna ondorengoa da. Windowsen 20GB baldin badazkazu arturik eta zure diska 100GB bada adibidez, bi zatitan egin dezakezu, hau da windowsen 100% hori 50% pasa eta beste 50% Linuxeri eman. Horretarako lehen aukera izango litzateke.

Azkena, manual aukera sakatzen badegu honen antzeko gauza bat azalduko zaigu (ez berdina):

Ikusi daitekeen bezala izenak ez dia oso adierazgarriak. Galduak egon ez zaitezten:

/dev Dispositibo bat dela dio

sda,sdb… disko gogorrsk dira, sd (Sata disk) eta ondoren letrak ordenaren arabera a,b,c,… Honela sda lehena izango litzateke eta sdb bigarrena. Honek agian oraindik gutxi esango digu, ala ere esan bezala gauzak ulertzea beto hoberako da.

Hau ulertuta, ikus dezakegu nola disko bakoitzetik, sda nire kasuan bi partizio daudela. Partizioan ordenagailuak disko gogor independiente bezala ulertzen ditu, bakoitzen gauza ezberdinak egin ditzakezu beste zatiari izorratu gabe. Honela sda1, sda2… partizioen zenbakian dira, bereizteko.

Puntos de montaje (Mount point) agian zailena da ulertzeko. Windowseko mentalitate itxi batetik agian kosta egiten da hau ulertzea. Ala ere saiatuko naiz piskat esplikatzin jakin nahi duenarentzako.

Windowsen, partizio bat diko gogor berri bat bezala azaltzen da. Pentsa dezaun disko gogor bat bakarrik dugu eta bi partizio dazkala. “Mi PC”ra goazenean, bi disko erakutsiko dizkigu, C eta D.

GNU/Linuxen aldiz hau ez doa honela. Sistema, dispositibo guztiak modu berean tratatzen ditu. Berez berdin dio partizio bat izate, disko gogor bat, inprimagailu bat edo pantaila bat. Datu informazio kontenedore bezala tratatzen baiditu. Dispositibo hauek nahi ditugun lekuan jar ditzakegu, jartzen ditugun lekua Punto MOntaje delarik, honela, karpeta horren bidez sartuko ginateke adibidez beste partizio batera.

Badago beste termino bat, beste partizio bat SWAP izena duena, beste bat /home eta beste bat /. Beno aurrekoa ulertuta hau erraza da. SWAP ram memoria bezala ulertzen da linuxen, hau da zenabt memoria erabili datu erabilgarriak almazenatzeko. Bestalde /home karpeta bat da, /-tik zintzilik dagoen karpeta bat. Baina karpeta garrantzitsua da, bertan gure mahaigainaren informazio guztia gordetzen da, gure dokumentuak nahi baditugu baita ere.

Antzekotasunal sortzeko (ez berdintasunak)

C: = /

Mis Documentos = /home

Horregatik da garrantzitsua home karpetaren independentzia, egunen baten sustoren bat badegu datu guztiak ondo gordeak geratzen direlako. Gainera Ubuntu eguneratzen badugu eta bertsio berri bat jartzen badegu, gure home kopiatzen konfigurazioak ere pasatzen dira.

Azkenengo pantailara bueltatuz, partzioak editatuko ditugu. Non instalatu nahi degun aukeratzen degu eta editatu egiten degu. Tamaina duena utzi, EXT3 formatuarekin, formatetu nahi degu eta punto de montaje / (windowseko c:)

Beste partizio batean EXT3 aukera ordez SWAP aukeratuko degu. Eta ez degun / jarri behar.

Hori egin ondoren “Adelante” sakatu.

INSTALAZIOA: KONTUA KONFIGURATZEN

GNU/Linux sistemak “root” erabiltzailearekin funtzionatzen dute. Kontu hori konfiguratuko degu, limiterik gabeko kantua. Superusuario deitua baita ere. Ala ere ez da gomendagarria beti kontu hori erabiltzea.

Ubuntu, beste distroen artean ematen diguna kontu normal bat da eta bahr degunean Superusuario bihurtzen da. Honela gauzak instalatu ditzekagu. Hau terminaletik SUDO comandoarekin egiten da.

Beraz, konfiguratu dezagun:

Adelante

INSTALAZIOA: MIGRAZIOA

Buktatzen ari gara. Pauso honetan egiten dena da Windowseko konfigurazioak pasa nahi badituzu. Honek lortzen du jende asko pasatzea Linuxera, honela argazkiak, firefoxeko markagailuak etab… gordetzen dira eta linuxera pasa.

Nahi dituzuenak aukeratu eta…..

Adelante

INSTALAZIOA: LABURPENA

Azken pauso honetan instalzioko laburpena azalduko zaizu:

Hemen “Instalar” sakatu eta asiko da instalazioa:

Bukatzean berabiarazi eta LINUXEKIN GOZATU!

ONDOREN 2 MINUTUTAN LORTU DEZAKEGUNA

Publicado en hardy 8.04, instalatu | Deja un Comentario »

TuxGuitar.

Publicado por julen108 en Junio 13, 2008

Labetik atera berria. TuxGuitar 1.0RC4 bertsio berria kaleratu berri da.

Ezagutzen ez dezunentzako, TuxGuitar javan idatzitako tablaturen editore eta erreproduzitzaile bat da. Zenabit extentsio zabaltzen ditu .ptb (powertab), .gp4, .gp4, .gp5(guitar pro) eta .tg (tux guitar) zabaltzen ditu. Gainera MIDI artxiboak inporta ditzake eta MIDI, PDF eta ASCII erara exporta ditzake.

TuxGuitarrekin musika konposatu ahalko duzu beste zenbait funtzioen artean:

  • Tablature editatzailes.
  • Multipistak ikusi
  • Erreproduzitean scroll automatikoa egin.
  • Noten luzera kontrolatu
  • Zenbait efektu sortu (bend, slide, vibrato, hammer-on/pull-off).
  • Hirugarrenen softwarearentzako sostengua (5, 6, 7, 9, 10, 11, 12).
  • Errepikatu, zabaldu, itxi.
  • Time signature-ren kudeaketa.
  • Tempo-ren kudeaketa

Bere webetik jetsi dezakegu instalatzeko paketea.

Aldaketa berrien artean komentagarria da

  • Zenbait Bug-en konponketa
  • Formatuen artean aldaketak egiteko pluginak
  • Zenbait tradukzio berri.

Publicado en Tuxguitar, doain, instalatu, programa | Deja un Comentario »

Amaroken MySQL jartzen (Azkartzeko edo bilduma handientzako)

Publicado por julen108 en Junio 11, 2008

Amarokek normalean SQLite sistema erabiltzen du bere datu basea gestionatzeko. Bere pontentzia ez da nahikoa bilduma handiak mugitu nahi ditugunean (10000 abesti) ala ere bilduma handia ez dugunok, nabaritu eginten dugu batzuetan ere pittin bat motel doala. Beraz, SQLite siste horretatik, Mysql-ra pasatuko dugu.

Berez 3 komandotan egin daitekeen zerbait da, baina nahiago degu pausoz pauso erakutsi eta honela, gure datu basea gestionatzen ikasi dezakegu edo Backup bat egiten egunen baten formateatu egiten badugu gure ordenagailua. Arratsaldeak pasa ondoren abestiak baloratzen, ezin da behin bat batean dena pikutara bota eta.

Has gaitezen, Amarok instalatua dugula suposatuz, lehenik MySQL zerbitzaria instalatuko dugu:

$ sudo apt-get install mysql-server

Instalazioan lehio berri bat zabalduko zaigu eta pasahitza eskatuko digu. Hau gogoan izan behar dugu root-aren pasahitza izango baita.

Orain, bi aukera ditugu aplikazio hau erabiltzeko, bat terminaletik eta beste bat modu bisual batean. Bigarren hau atseginago da. Beraz instalatu egingo dugu.

$ sudo apt-get install phpmyadmin

Honekin batera dependentzia guztiak instalatuko zaizkigu. Instalazioaren erdina zein zerbitzari nahi dugun galdetuko digu. Guk Apache2 aukeratuko dugu, modu bakarra baita bera bakarrik konfiguratzeko.

Jada dena instalatua dugula, interneteko nebagatzailea zabaltzen dugu eta ondorengo helbidera joango gara,http://127.0.01/phpmyadmin/ hau ida lehen komentatutako parte bisuala.

Login bat azalduko zaigu, root da erabiltzailea eta pasahitza, lehen gut aukeratu deguna. Aukeretan Español – Spanish (UTF8) jarriko dugu. Eta honelako pantaila batera eramango gaitu:

Orain barrua gaudela datu basea sortuko dugu. Crear nueva base de datos, jartzen duen lekura joango gara, irudian markatua dagoen bezala.

Ikusten dezuen bezala, Datu basearen izena amarok-DB da eta kodifikazioa utf8_unicode_ci, bigarren honek, karaktereekin arazorik izango ez ditugu bermatzen digu. Orain Crear ematen diogu eta ondorengo pantaila azalduko zaigu:

Orain erabiltzaile bat sortzea falta zaigu. Erabiltzaile hau Root delakoa izan daiteke, baina ez da gomendatzen, guk lortu nahi duguna Amaroken datu basera sarbidea soilik izango duen erabiltzaile bat sortzea da. Beraz, hasierako orrira joango garra eta bertatik sortuko dugu erabiltzaile berria. Horretarako Privilegios jartzen duen lekuan clickatu eta bertatiko pantailan, Agregar un nuevo usuario sakatu.

Pantailan erabiltzailea konfiguratzeko aukerak azalduko zaizkigu, zerbitzaria, pasahitza eta pribilegioak. Erabiltzailearen izenea izen idetifikatibo bat jarriko dugu, adibidez Amarok. Zerbitzarioan Local jarriko degu eta ondoren pasahitza idatziko degu bi aldiz. Permisos Globales jartzen duen tokian ez degu ezer jarriko.

Konfiguratu ondoren Continuar sacatu eta ondorengo pantaila azalduko zaigu:

Hemen fijatu egin beharko gara, behean Privilegios específicos para la base de datos eta Añadir privilegios a esta base de datos jartzen duen tokian gure datu basea aukeratuko dugu, Amarok-db nire kasuan. Aukeratu ondoren beste orri batera eramango gaitu eta bertan laukitxo guztiak markatuko ditugu, honela gure erabiltzaile honi (Amarok) gure datu basean (amarok-db) pribilegio guztiak emanez. Hori egin ondoren, Continuear sakatu.

Bukatu degu konfiguratzen bai datu basea, baita erabiltzailea, orain Amarok-eri esan behar digo SQLite ahazte eta Mysql erabiltzea, nola? Oso erraza, aurreko egin ondoren tontakeri bat da hau.

Amarok zabaldu Herramienta->Configuración zabaldu eta ondorengo lehioa zabalduko zaigu Colección sailean sakatzean:

Goiko zatian, musika zein karpetan dugun aukeratuko dugu.Explorar carpetas recursivamente, markatu utzi eta nik Vigilar los cambios en las carpetas, desmarkatu egin det abesti asko izateko asmo baitaukat eta bestela Amarok zoratu egingo det. Honela abesti berriak sartzen baditut eguneratuko de nire bilduma.Actualizar Colección. emanez.

Orainz, zerbitzarian (Servidor) 127.0.0.1, jarri, hau da, non dagoen gure datu beasea. Localhost ere jarri daiteke baina batzuetan arazoak ematen omen ditu. Base de datos jartzen duen lekuan gure datu basearen izena jarriko dugu, nire kasuan, amarok-DB eta usuario jartzen duen lekuan, gure erabiltzailea, amarok nire kasuan. Ondoren pasahitza jarri. Portua ez da beharrezkoa aldatzea, dena gure ordenagailuan baitago.

Aceptar ematen diogu eta segituan jarriko da gure bilduma eskaneatzen. Progresio barra bat azalduko zaigu behean. Tamainaren arabera gehio edo gutxiago itsaron beharko dezue. Bera jada disfrutatzea besterik ez da geratzen.

Publicado en Amarok, MySQL, instalatu, konfigurazioa | Deja un Comentario »