Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivo de Noviembre 2008

Zabaldu ezazu!

Publicado por julen108 en Noviembre 12, 2008

Ez, ez da EHU/UPVko lema. Ubuntu instalatu badugu eta gustokoa badugu, zabaldu egin behar dugu. Ubuntu printzipioz ez da enpresa bat eta ez du publizitaterik egiten, ondorioz gu izan behar gera bera zabaltzen duena. Aitzinean bezala ahoz-ahozko sistema (hoberena nire ustean) erabili behar da. Horrez gain XXI. mendean ikus-entzunezko sistemak erabiltzen dira jendearen arreta lortzeko eta hori da ain zuzen ere eskeini nahi digutena Ubuntu web orri ofizialetik.

Zabaltzeko erreztasunak jartzeko intentzioarekin, pegatinak, posterrak, bideoak, etab. dauzkagu eskuragarri web ofizialeko atalean.

Publicado en Linux, ubuntu | Deja un Comentario »

Ekipo zaharrentzako linux ere badago.

Publicado por julen108 en Noviembre 11, 2008

  1. DeLi Linux. Desktop Light Linux, ordenagailu zaharretan erabiltzeko pentsatu. Beharrezko ekipo minimoa:386 eta 8 Mb RAM.
  2. Damn Small Linux. DSL 50Mbrekin bakarrik, debian batean transformatzeko gai da instalatu ondoren. Funtzionatzeko beharrezko ekipo minimoa: 486 eta 16 Mb RAM.
  3. Puppy LinuxLiveCD distribuzio bat da. Beharrezko guztia dakar, interneterako nabigatzailea, korreoa, musika, bideoak… Beharrezko equipoa: 486 edo azkarrago.
  4. TinyMe. PClinux S.E.an oinarritua, pakete eta aplikazio mordoa dauzka eta horrek gure ordenagailua praktikoagoa izaten lagunduko digu. Beharrezko ekipo minimoa. Pentium III-tik aurreta.
  5. Zenwalk. Distribuzio bikaina. Ordenagailu batek behar duen guztia dakar. Aplikazio extra ugari ekartzen ditu eta mahaigain ezberdinak ere aukeratzeko.Beharrezko ekipo minimoa: Pentium II eta 96 Mb RAM.

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

KDE 4.1 Ubuntun Instalatzen

Publicado por julen108 en Noviembre 10, 2008

Onezkero badakizuen moduan, Ubuntu bertsioak GNOME inguru grafikoa dakar eta Kubuntuk KDE. Ala ere badaukagu Ubuntun KDE instalatzeko aukera eta saioa hasi aurretik KDE edo GNOMErekin hasi nahi dugun aukera dezakegu. Agian gustokoa izango dezue KDE, batez ere azkarragoa homen delako, edo agian bere itsura estetikoarengatik.

Hasi gaitezen egin beharrekoak egiten. Lehenik eta behin /etc/apt/sources.list artxiboan iturburu berri bat jarriko dugu. Beraz, Terminala zabaldu:

sudo gedit /etc/apt/sources.list

Betan hau gehitu:

deb http://ppa.launchpad.net/kubuntu-members-kde4/ubuntu intrepid main

Repositorioetako informazioa berritze degu:

sudo apt-get update

Ondoren KDE instalatzen degu:

sudo apt-get install kubuntu-desktop

Saio hasierako pantailaren aukeretan GNOME edo KDE aukeratu ahalko dugu.

Publicado en KDE, Kubuntu, instalatu | Deja un Comentario »

VLC + Compiz = bideoa gaizki doa.

Publicado por julen108 en Noviembre 4, 2008

Gaizki doa bideoa, zehazki keinadak egiten ditu, irudia joan eta etorri egiten da eta leihoa mugituz gero, bideoa zegoen tokian geratzen da edo beranduago mugitzen da. Ez da modurik egokiena bideo bat ikusteko. Ondo jartzeko instrukzioak bideo honetan utzi dizkizuet. Ala ere testu moduan ere badezu behealdean.

Idatzizko instrukzioak:

VLC zabaldu.

Herramientas > Preferencias

Video (atala)

Salida = Salida de video X11

Publicado en bideo, ubuntu 8.10 | Deja un Comentario »

Eusko Jaurlaritzak beste 600.000 euro ordainduko dio Microsoft-i

Publicado por julen108 en Noviembre 3, 2008

Hezkuntza sailako ikastexe publikoetan, Unibertsitatean eta Ikerketa zentroetan Microsoft Windows sistema eragilea eta Microsoft Office bulegotikako suitearen lizentzien berritzeko jakinarazpena argitaratu da: http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2008/09/0805126a.pdf

Albiste hau dela eta EuskalGNU elkartetik honako azterketa egin dugu: softwarearen lokalizaio (edo euskaraketa) lanen egoera, diru publikoaren kudeaketa eta produktuen kalitatea.

1.- Jakingo duzuenez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (H.P.S.) azken urteotan Microsoft Windows eta Office-ren euskaraketak sustatu ditu. antza denez azken euskarazko bertsioak Microsoft-ek ordaindu omen ditu bere poltsikotik (urtez urte Microsoft-ek lientziengatik jasotzen duen diruarekin konparatuz ez da ezer).

Bestalde H.P.S.-ek software librea euskaratzeko proiektuak ere sustatu ditu: OpenOffice.org, Euslinux 10, Euslinux 2005 eta beste proiektu batzuk. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundia eta software libreko euskal komunitatea (Librezale, EuskalGNU eta beste hainbat bolondres) ere hor aritu dira lanean buru belarri software librea euskaratzen.

Estatistiken arabera, gaur egun GNU/Linux sisteman euskarazko aplikazio askoz ere gehiago daude erabilgarri Microsoft Windows sisteman baino. Adibide gisa, GNOME mahaigaineko estatistikak ikus daitezke honako gunean:

http://l10n.gnome.org/languages/eu/gnome-2-24

Eta gogoratu behar da KDE mahaigaineko aplikazio ugari euskaratuta daudela baita ere. Badaude beste aplikazio batzuk mahaigain hauetatik kanpo daudenak eta euskaratuta daudenak: FireFox, Thunderbird, Inkscape, Scribus, LyX, Cinelerra eta gehiago.

2.- Diru publikoaren kudeaketari buruz berriz, diru publikoa herrialdearen mesede joan beharko luke, bertako Garapena eta Ikerkuntza bermatzeko eta herrialdearen aberastasun teknologikoa sustatzeko.

Jakinekoa da  600.000 euro horietan ez dela sartzen antibirusen eta bestelako programa komertzialen lizentziak. Unean EuskalGNUko kideok ez daukagu nahiko daturik aurrekalkulu zehatz bat egiteko, baina hala ere uste dugu urteko Eusko Jaurlaritzak 1.200.000 euro inguru (edo gehiago) ordaintzen dituela urteko lizentzietan soilik.

Oroitu dezagun baita ere Eusko Legebiltzarrak [1] aho batez onartu zuela honako proposamena:

“2005eko martxoaren 25ean Hezkuntza Batzordeak, presente zeuden talde guztien baiezko botoarekin, ondoko akordioa onetsi zuen:

Hezkuntza Sailari eskatzen zitzaion martxan jar zezala ikastetxeetan, hurrengo ikasturtetik hasita (orain amaitzera doana), hezkuntza-beharrei egokitutako software librearen erabilera, irakasleek zein ikasleek aukera izan dezaten edozein tokitan praktiken ingurunea erreproduzitzeko, softwarea erabili edo erreproduzitzeko lizentzia-arazorik gabe, eta biltegi publiko bat osa dezala hezkuntzarako erabilgarriak diren software libreko programa guztiekin.”

Gainera  Idoia Mendia Cueva, Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak honako galdeketa egin zuen:

” Ikasturtea azkentzen ari den honetan, Legebiltzarreko talde honek honakook jakin nahi ditu:

-   Ea benetan erabiltzen hasi den software librea ikastetxeetan.

-   Ea biltegia osatu den hezkuntzarako erabilgarriak diren
programekin.”

Aipatzen den ‘kurtsoa’ 2007/2008 buruz ari da, eta jada 2008/2009 kurtsoa hasi da. Eta antza denez, Idoia Mendiak (Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkidea) egindako galderei ez zaie erantzunik eman. Nabarmen gelditu da ordea talde guztiek adostutako bideari ezikusi egin diola Eusko Jaurlaritzak berriro, berak emandako hitzaren aurka joanez.

Ez dezagun ahaztu Microsoft-ek bere portaera monopolistikoengatik isunak jaso dituela Europar Komunitatetik; estandarrak igortzen dituen ISO instituzioan ere bozketak manipulatu egin zituela eta ondorioz ISOren independentzia zalantzan jarri dutela munduko hainbat estatuk. Eusko Jaurlaritza den bezalako instituzio publiko batek ezin du monopolioaren alde jokatu, merkatu librearen arauen aurka doalako.

3.- Produktuen kalitate aldetik ez dago zalantzarik gaur egun GNU/Linux sistemako softwarearen kalitatea Microsoft-ek garatutako produktuen baino altuagoa eta seguruagoa dela. Zerbitzarien ikuspegitik software libreak geroz eta merkatu gehiago jate

n ari zaio Microsoft-i (hainbat webguneetan aurkitutako albisteen arabera, Microsoft berak Unix motako zerbitzariak erabiltzen dituela bere zerbitzuak eskaintzeko: ikusi [2] eta [3]).

Mahaigaineko aplikazioen ikuspegitik berriz, software librea da unean kalitatezko aplikazio erabilgarri gehien eskaintzen diena erabiltza

i

leei. Kalitatearen barruan ere dokumentuen formatu eta komunikatzeko bide estandarrak sartu behar dira, eta hor betidanik (eta oraindik ere horrela jarraitzen du) Microsoft-ek ez ditu estandarrak betetzen. Software libreak ordea estandar guztiekin bat datorrenez, aplikazio desberdinen arteko elkarreragiketa bermatzen du. Berriro ere, Eusko Jaurlaritzaren e

rabaki horrek estandarrei muzin egiteaz gain erabiltzaile mota desberdinen arteko komunikatzeko bideak monopoliora murriztea dakar.

4.- Patenteen arloan ere badu erabaki honek zerikusia. Erabaki honekin orrialde bat gora edo behera korritzeko patentea (beste patente batz

uen artean) lortu duen [4] enpresa bultzatzen ari da Eusko Jaurlaritza. Zientzilari eta ikertzaile askoren ustetan [5] softwarearen patenteek ez dute zentzurik, teknologiaren garapena murrizten dutelako eta ezinezkoa izango delako patenterik apurtzen ez duen garapenik egitea (eta ondorioz patenteengatik ere enpresa haundi hauei “zergak” or

daindu beharko zaizkie).

Laburtzeko: Eusko Jaurlaritzaren portaerak kontraesan ugari azaltzen ditu. Alde batetik euskara kalean hedatzeko ahaleginak egiten ditu (“Pixka bat es mucho”), baina bestetik merkatu librearen arauen aurka agertzen da Microsoft-en monopolioa sustatuz, urtez urte Microsoft-i zuzenean 600.000 euro oparitzeaz gain bestelako produktuen lizentzietan diru kopuru garrantzitsua gastatzen du. Bertoko teknologiaren garapena murrizteaz gain, et

a bigarren mailako eragin gisa, patenteen erabilera sustatzen ari da (honek ikerkuntza eta garapenean dakartzan ondorio negatiboekin). Badago beste arrazoi garrantzitsu bat ere: etorkizunean euskara teknologiaren ikuspegitik analfabetoa izatera bultzatzen ari da, Microsoft Windows-eko euskal erabiltzaile gehienek darabilten hizkuntza

gaztelera delako.

Publicado en Uncategorized | 1 comentario

Ubuntu 8.10 Instalatzen

Publicado por julen108 en Noviembre 1, 2008

Youtuben dena dago, eta horrelaxe da. Hementxe nola instalatu Ubunturen azken bertsioa. Erderaz dago.

Publicado en gida, instalatu, ubuntu 8.10 | Deja un Comentario »