Normalean gertatzen den bezala, oraingoan ere, Linux gure poltxiko edota motxilako txokoroa iritxi da azken proiektuhonekin. 
iPodLinux egitasmoak Linux sistema eragilea Ipod-en barneratzea lortu du Podzilla izeneko interfazearen bidez.
Software librearen sarrera honek iPod-ak eskaintzen dizkigun aukeretaz gain beste batzuk ematen dizkigu; hauen artean Game Boy jokoetara jolasteko aukera, DOOM-era (Inpernuko izakien eskuetatik ihes egiteko tiro joko bat) jolasteko aukera, film-ak ikusteko aukera….
inor ilusionatu baino lehen, esan beharra dago 2. belaunaldiko iPod nano, 5.5 belaunaldiko ipoda, touch eta Shuffle iPod-ean ezin dela instalazioa burutu.Beste iPod guztientan bai ordea.
Horretaz gain, badago beste baldintza bat; instalazioa Windows sistema eragilea duen PC-an egin behar da. Honen zergatia instalazioa burutzeko programa ez ofiziala windows-en bidez bakarrik egin daitekeelako da.
Aurreko baldintzak beteta, hauek dira egin beharreko hurrengo pausuak:
1. Zure iPod-a azkeneko firmwarera berrizta ezazu. (hau iTunes–>iPod–>Pantalla Principal–>Actualizar).
2.Zihurta ezazu zure iPod-ak “modo de pantalla” duen. Hau ere iTunes-en bidez.
3.iTunes itxi eta “iPodService.exe” “lista de procesos”-en amaitu behar da. Ctr+Alt+Supr emanez “administrador de Tareas” delakoan sartuko gera, bertan “procesos” aukera sakatu eta azkenik prozesua amaitu dadin “terminar”.
Instalazioa:
Idazmahaian “EziPL.exe” deskargatu.
Behin EziPL.exe idazmahaian izanda, hau exekutatu ahal izango dugu, baina kontuz, exekutatzean instalazioa asten da, horregatik komenigarria litzateke pausu guztiak ondo daudela ziurtatzea.
Hau eginda Podzilla eta Loader zure iPod-ean instalatuta dauzkazu. Orain iPod-a deskonektatu eta piztean Loader izeneko menua daukazula ikusiko dezu. Menu honek lau aukera aurkezten ditu:
- Apple: Fabrikaz datorrena musika entzuteko eta kudeatzeko erabiliko deguna.
- Sleep: Itzaltzeko botoi bat soilik.
- Disk mode: Terminal moduko bat, gure interfazak arazoak izatekotan hau erabiltzeko.
- iPodLinux: Hemendik aurrera gehien erabiliko deguna (saltzeatzeko). Hau da eskeintzen diguna.
Film-ak
Smoopved deskargatu.
Zip hori iPod-aren oinarrian deskonprimatu
Kodifika ezazu bideo bat eta kokatu zure iPod-aren oinarria “X”–>X: //mvpd/animations, X://mvpd/movies, X://mvpd/musicVideos edo X://mvpd/tvshows artxiboaren arabera.
iPod-a deskonektatuta saru iPodLinux-en File Browser > /hp/ > /mvpd/ > mv_player_m eta ireki ikusi nahi duzun artxiboa.
Kitto! iPodLinux instalatuta.
Azkenik jakin ezazue oraindik ez degula iPod batean adierazitako guzti hau burutu, baina aukera izatean saiatuko gera, honela argi ez dauden gauzak errazago adierazi ahal izango baititugu.
zerbait gehiago jakin nahi badezue hemen ditizue hainbat link, horien artean web orri “ofiziala”.
Linkak informazio gehiagorako:
Artikulu honen informazio gehiena duen Web-Orria
iPodLinux web ofiziala (Ingelesez)
iPodLinux inguruko informazio pila duen web-a, twiterren
Instalazioa nola egin behar den adierazten duen bideo bat (ingelesez hau ere)