Askok erabiliko dezue Amarok programa. Kontuan hartu behar da KDE mahaigainerako programa bat del bere amaierako “k” izkiak dion bezala. Gogoratu ganomeren kasuan, programek “G” bat jartzen diotela keinu bezala: Gcompiz, Gimp, Gtkpod… Naiz eta bi mahaigain hauek beraien ertan batergarriak diren, batzuetan arazoak ekartzen dituzte. Bera, Amarok programaren kasuan baita ere. Behar baino errore gehiago ematen ditu, motelago doa eta zenbait funtzio galtzen ditu.
Azken aldian zenbait arazo izan nituen berarekin eta beste programa baten bila hasi nintzen. Jende askok erabiltzen du Ubuntuk dakarren Rhythmbox. Ala ere hasiera batean ez zitzaidan oso erakargarria iruditzen. Beraz, bilatzen jarraitu nuen eta Exaile programa aurkitu nuen. Ez zuen itsura txarra, beraz, instalatzea erabaki nuen eta egia esan Amaroken alternatiba nahiko ona da. Abesti lista luze horiek bilatzaile baten bidez akotatzeko aukera badu eta niri gehien interesatzen zitzaidana zen. Instalatzeko oso erraza daukazue:
Repsitorioetan lerro berri bat gehitu:
Gutsyren kasuan
deb http://ppa.launchpad.net/exaile-devel/ubuntu gutsy main
Hardyren kasuan
deb http://ppa.launchpad.net/exaile-devel/ubuntu hardy main
Intrepiden kasuan
deb http://ppa.launchpad.net/exaile-devel/ubuntu intrepid main
Eta ondoren Terminalean ondorengo komandoa sartu:
gpg –no-default-keyring –keyring /tmp/.exaile.keyring –keyserver keyserver.ubuntu.com –recv B79BBC58DE219687E584187AC174A7B143CBFCC0
gpg –no-default-keyring –keyring /tmp/.exaile.keyring –export –armor B79BBC58DE219687E584187AC174A7B143CBFCC0 | sudo apt-key add -
rm /tmp/.exaile.keyring
sudo apt-get update
sudo apt-get install exaile
Honekin azken bertsioa instalatuko genuke, komenigarriena. Arazaorik bazenute, galdetu arazorik gabe.
Oharra: Barkatu azken boladako post lehortea baina lanpetua nabil eta denbora gutxi geratzen zait niretzako.