Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivo de Marzo 2009

.eus

Publicado por yauganeus en Marzo 20, 2009

Azkenanldiak emailen bidez jasotzen ari garen mugimendua dugu, .eus domeinua lortzeko helburu duena. Hemen duzue emailen bidez jasotzen ari den testua:

Interneten .eus domeinua izan dezagun talde bat lanean ari da, baina hori erabakitzen duen talde iparamerikarrari herritarrek ekimena babesten dutela erakustea oso garrantzitsua da.

Horregatik sinadurak biltzen hasi dira.

http://www.puntueus.org/eu/atxikimenduak

Webgune horretan sinatuko bazenu eta zure kontaktuei pasa email hau, asko lagunduko zenioke proiektuari.

Eskerrik asko!

p.d: Kataluniarren orain dela bi urte lortu zuten .cat. Eskoziar, galesdar eta galegoak horretan dihardute.

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

Man agindua erabiltzen. Benetan lagungarria.

Publicado por julen108 en Marzo 18, 2009

command –help eta man agindua dira agindu-lerroko bi tresna garrantzizkoenak.

Agindu ia guztiek ulertzen dute -h (edo –help) aukera, bere erabileraren eta aukeren laburpen bat erakusteko. Idatz ezazu

man -h

edo

man –help

hau nola dabilen ikusteko.

Linuxeko agindu guztiek eta aplikazio gehienek edukiko dute man (manual) fitxategi bat, eta man agindua idatzi besterik ez du egin beharko agindu horren gidaliburu osoago bat bistaratzeko. Adibidez:

man mv

idatziz gero, mv (move) aginduaren gidaliburua bistaratuko da.

Teklatuko geziak erabili itzazu man fitxategian zehar mugitzeko, eta q sakatu ezazu gidaliburutik irteteko.

man man

erabiliz, man aginduaren gidaliburua bistaratuko duzu; hasteko leku ona.

man intro

bereziki erabilgarria da – “Introduction to user commands” bistaratzen du, Linuxen agindu-lerrorako sarrera labur eta egokia.

info orriak ere badaude, man orriak baina sakonagoak izan ohi direnak. Proba ezazu

info info

, info orrietarako sarrera bat bistaratzeko.

Publicado en Terminala, kodeak | Deja un Comentario »

Ubuntu euskaraz jartzeko bug-aren betiereko konponketa?

Publicado por julen108 en Marzo 12, 2009

Badirudi Assar burubelarri dagoela sarturik Ubunturen euskaratzearen bugarekin. Badirudi 9.04 bertsioan ez dugula konponketa guida jarraitu beharko, onezkero arazoa konpondua dagoela dirudi. Ala ere kaleratua izan arte ez dugu ezer zeatzik esango badaezpada.

Milesker Assar!

Publicado en Ubuntu 9.04, bug, euskeratu | Deja un Comentario »

Google Earth 5.0.11 Ubuntu Hardyn

Publicado por julen108 en Marzo 12, 2009

Google Eartheko azken bertsioa ez du ondo funtzionatzen Ubuntu Hardy (8.04) bertsioan. Baina lasai, badu konponbidea eta. Kontsolatik exekutatzen badezue ondorengo errore lerroa ikusiko dezue:

./googleearth-bin: relocation error: /usr/lib/i686/cmov/libssl.so.0.9.8: symbol BIO_test_flags, version OPENSSL_0.9.8 not defined in file libcrypto.so.0.9.8 with link time reference

Betan ikusi dezakegu errorea LIBSS.SO.0.9.8 artxiboan dagoela. Egin behar deguna, artxibo hori bilatzea da. Horretarako, bilatzailea gomendatzen dizuet. Lekuak > Bilatu fitxategiak

Beste modu batean bulatzen dezuenentzako, artxiboa /home/erabiltzailea/google-earth/ helbidean dago.

Egin behar dezuten gauza bakarra, artxiboaren izena aldatzea da. Nire kasuan dena borratu eta 8 izena jarri diot. Honekin aplikazioak ez du artxiboa aurkituko eta ez digu errorea emango eta ezta printzipioz funtzionalitaterik galduko ezta ere.

Ohar bi:

  1. Compiz erabiltzen dezutenek, deskonektatu efektua, Google Earth OpenGl sistema erabiltzen baitu eta oraingoz ez dira konbinagarriak.
  2. Instalatu nahi dezutenok hasieratik, hemen dezu aurretik instalatzeko eginiko gida. Ondoren gida honetako aldaketa aplikatu Hardyn behintzat.

Publicado en bug, google earth, hardy 8.04, instalatu | 5 Comentarios »