Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivo de Junio 2009

Windows-ek bere lagun mina galdu du

Publicado por yauganeus en Junio 16, 2009

Microsoft-ek bere politikan atzerapauso garrantzitsu bat eman du. Orain dela egun batzuk, Microsoft-ek plazaratuko duen Windows-en azken bertsioa Explorer nabigatzaile gabe aterako dela adierazi dute.

Orain arte konpainia honek bere sistemaren parte garrantzitsutzat zuen Explorer-a (Etxeko ordenagailuen %90-ean funtzionatzen duena).

Windows-en azken bertsio hau, Windows 7, Urriaren 22an salmentan egongo da, eta Explorer-a beste “pakete” moduan salduko da.

Erabaki honen zergatia, Europako legediaren ondoriozkoa izan dela dio Microsoft-ek. Iaz adibidez, 899 milioi euro ordaindu behar izan zituen beste empresa konpetenteekiko posizio dominatzailea zela eta.

Firefox-en garaia iritxi al da?

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

Linux lehena USB 3.0 sostengua izaten.

Publicado por julen108 en Junio 13, 2009

Urte eta erdi lanean aritu ondoren, Sarah Sharp, Inteleko langilea eta Kernelaren hackerrak, bere blogean USB 3.0 Linuxerako driverrak prest dazkala azaldu du. Git repositorioen bidez lortu daiteke xHCI (Extensible Host Controller Interface) driverra.

2.6.31 kernel bertsiorako jada programatua dago bere ezarpena, honek esan nahi du, Irailerako ubuntu erabiltzaileek USB 3.0 sistema berria erabili ahal izango degula. Horrek esan nahi du, 9.10 bertsioan Ubuntu izango dela USB3.0rako sostengua izango duen lehen sistema eragilea.

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

Ubuntu 9.10: Hleburua 10 segundutan abiaraztea.

Publicado por julen108 en Junio 2, 2009

ubuntu910k

Ubuntu proiektuko pertsonek aldaketa batzuk egitea aukeratu dute eta Plymouth sistema berria oraindik abiarazteko garaian ez ezartzea izan da. Beraz, urrengo bertsioan, (9.10) USplash sistema abiaratzaile berdina jarraituko du martxan. Honen helburua abiarazteko abiaduran gehiago zentratzea izango da. Orain 35 seg inguru itxaron behar degu disco gogor normaletan eta 20 seg SSD batean.

Lortu nahi dutena, 10 seg baino gutxiagotan abiaraztea eta edozein disko motatan izango da.

Horrez gain ondorengo gauzak ere ekarriko ditu:

- Kernel 2.6.31
-  EXT4 Artxibo sistema lehenetsia
- Gnome Shell Universe repositorioetan ekarriko du.

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »