Openoffice Sun enpresaren ofimatika pakete librea zen. Sun enpresa beste gauza askoren artean Java ere zuen eta hau librea zen. Baina duela ez asko, Oraclek Sun
enpresa erosi du eta ez du bere politika librea mantentzeko asmorik. Openofficeren egileak beldurtzen hasi ziren Openoffice pribatizateko aukera ikusita. Beraz, proiektu independente bat hasi zuten Oracle enpresaren azpitik kendura. Proiektu hori LibreOffice izena hartu du baina funtsean Openoffice jarraituko du izaten beste izen batekin.
Beraz, Oracle enpresak Openoffice izena ez baldin badu ematen eta honela izen berarekin jarraitzeko aukera eman, LibreOffice izena hartuko du ofimatika pakete berriak.
Azken albisteek diote, aste honetan zenbait eragilek, Oracle enpresa utzi dutela eta LibreOffice proiektuarekin bat egin dutela. Diotenez, datorren asteetan honelako mugimendu gehiago espero dira.
Amaitzeko, LibreOffice Orakleren oinazpitik kentzeko mugimendu estrategikoa izan da. Kontuan hartu beraz, izen berri hau hurrengo ubuntu bertsioan instalaturik ekarriko duen ofimatika paketea izango dela.
Proiektuari ekonomikoki laguntzeko PayPal: paypal@ooodev.org
Laguntzeko beste bideak: Taldeak eta facebookeko fan orria.
Dirudienez, Oraclek atzera egin eta ez omen du OpenOfficeko bertsio komertzialik aterako, proiektua komunitatearen esku utziz.
Hemen irakurria: http://blogs.oracle.com/trond/2011/04/openofficeorg_to_become_a_pure.html