Sebas-en iruzkina beraduegi ez irakurri izana espero det. Google Earth aplikazio ubuntu 10.10 bertsioan instalatzen saiatu baldin bazerete, ejekutatzea
ezinezkoa egingo zaizuela konturatuko zarete. Ez da zuen kasu puntuala, ia denoi, denoi ez baldin bada gertatzen zaigu Google-en azken bertsioarekin. Baina horretarako konponbidea ere badaukagu. Beti bezala gure lagun terminalaren bitartez egingo degu. Betiko .bin artxiboak errorea ematen duenez, DEB egoko batean bihutuko degu .bin artxiboa. Baina lasai, guk ez degu apenas ezer egin behar.
Lehendabizi .deb artxiboak sortzeko aukera ematen digu aplikazio instalatuko degu. Horretarako:
sudo apt-get install googleearth-package
Ondoren gure deb pakete sortzeko, ondorengo komandoa sartu:
make-googleearth-package –force
Honek pixkat tarda dezake, lasai, normala da. Ondoren, sortu digun .deb artxiboa instalatu beharko degu. Ez dakigula nola izena duen? “ls” bat egin, hau da terminalean ls idatzi eta intro sakatu. Nire kasuan ondoren hau idatzi beharko det instalatzeko:
sudo dpkg -i googleearth_5.2.1.1588+0.5.7-1_i386.deb
Arazo bat gertatzen baldin bada instalazioan, ondorengoa idatzi eta berriz saiatu.
sudo apt-get -f install
Kitto! Google Earth gure Ubuntu 10.10ean!
Mila esker, Julen. Saiatu naiz eta ez zebilen ondo, berriro egin dut:
sudo apt-get -f install
eta honako hau ateratzen zait:
sebas@sebas-desktop:~$ sudo apt-get -f install
Pakete Zerrenda irakurtzen… Errorea!
E: MMAP dinamikoa memoriaz kanpo. Mesedez handitu APT::Cache-Limit muga. Uneko balioa: 25165824. (man 5 apt.conf)
E: Errorea gertatu da adept-batch-kde3 prozesatzean (NewVersion1)
E: Problem with MergeList /var/lib/apt/lists/ppa.launchpad.net_kde3-maintainers_ppa_ubuntu_dists_jaunty_main_binary-i386_Packages
W: Unable to munmap
E: Pakete zerrenda edo egoera fitxategia ezin dira analizatu edo ireki.
Kontua da aurreko saiotik, Google Earth instalatzen hasi nintzenetik Ubuntu ez dabil ondo, eguneraketak ez du funtzionatzen (Honako mezu hau ateratzen zait: Ezin izan da pakete-informazioa hasieratu Paketeen informazioa hasieratzean konpondu ezin den arazo bat gertatu da.
‘update-manager’ osagaiaren bug bezala bidali honen informazioa eta bidali ondoko errore mezua:
‘E:MMAP dinamikoa memoriaz kanpo. Mesedez handitu APT::Cache-Limit muga. Uneko balioa: 25165824. (man 5 apt.conf), E:Errorea gertatu da adept-batch-kde3 prozesatzean (NewVersion1), E:Problem with MergeList /var/lib/apt/lists/ppa.launchpad.net_kde3-maintainers_ppa_ubuntu_dists_jaunty_main_binary-i386_Packages, E:Pakete zerrenda edo egoera fitxategia ezin dira analizatu edo ireki.’), Sotware-biltegian klik egin eta ez da azaltzen, Ubunturen ikonoak ez ditut ikusten….
Dena den, Julen, ez galdu denborarik nirekin, egunen batean dendara eraman eta berriro instalatu dezatela eta listo. Bestela oso gustura nabil, nahiz eta denbora dezente behar dugun informatikaz ulertzen ez dugunok. Ondo segi!
Konpontzera eraman baino lehen eta batez ere dirua askatu baino lehen, proba egizu ondorengo 3 probak.
1. Eguneratze iturria aldatu. Horretarako Ubuntu software biltegia zabaldu. Bertan Editatu>Software Jatorria. Ubuntu Software pestainaren barruan Deskargatu Hemendik aukeran Zerbitzari nagusia jarri.
2. Iturri berriren bat gehitu al diozu? Begiratu ezazu leku berdinean baina Beste Softwarea pesatinean. Bertan kde3-maintainers edo antzekorik jartzen baldin badu lerroren batean, desgaitu lerro hori.
3. Errorea katxe tamainarena izan daiteke. Baina hau bertsio zaharretan gertatzen zen gehienbat. Handitzeko hau egin:
Eta lerro hau idatzi.
Lehen pausua eman dut baina ez dit uzten Ubuntu software biltegia zabaltzen, ez du ezer egiten. Gauzak horrela, Sistema/Administrazioa/ Software-jatorriak egin dut eta jarri dut Deskargatu Hemendik aukeran Zerbitzari nagusia. Ematen du ondo eguneratzen duela baina gero mezu bat ematen dit, oso luzea dena eta post diferentetan azalduko dizudana.
Bigarren pausua egitera joan naiz eta ez dut ezer arraro somatu.
Cachearena egin dut besterik gabe.
ETA HONAKO HAU AZALDU ZAIT
Eskuragarri duzun softwareari buruzko informazioa zaharkituta dago
Duela gutxi gehitutako edo berritutako jatorrietatik softwarea instalatu nahi baduzu, eskuragarri duzun softwareari buruzko informazioa berritu beharko duzu.
Jarraitzeko, Internet konexio bat behar duzu.
BIRKARGATU edo ITXI
BIRKARGATU sakatu eta behin deskargatu ondoren honako mezu hau ateratzen zait:
Ezin izan dira errepositorio-aurkibide guztiak deskargatu
Agian, errepositoria jadanik ez da existitzen edo sarean arazoak daude. Halakorik badago, aurkibidearen bertsio zahar bat erabiliko da. Bestela, errepositorioa ez da kontuan hartuko. Egiazta ezazu sare-konexioa ondo dagoela eta errepositorioaren helbidea zuzen idatzirik dagoela ezarpenetan.
Saiatzen ari naiz erantzuten baina ez dit uzten. Agian luzeegia delako nire erantzuna?
BAINA BEHEKO LEIHOA ASKOZ ERE LUZEAGOA DA
Eta argitaratzen hasi naiz baina luzeegia izango denez gero, ez du argitaratzen.
Berrabiarazi ondoren berdin segitzen du.
Julen, mila mila esker laguntzagatik baina ez galdu denbora gehiago honekin, ondo pasa Gabonak!