Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivos de la categoría ‘Amarok’

Exaile: Gnomerako Amarok

Publicado por julen108 en Febrero 19, 2009

Askok erabiliko dezue Amarok programa. Kontuan hartu behar da KDE mahaigainerako programa bat del bere amaierako “k” izkiak dion bezala. Gogoratu ganomeren kasuan, programek “G” bat jartzen diotela keinu bezala: Gcompiz, Gimp, Gtkpod… Naiz eta bi mahaigain hauek beraien ertan batergarriak diren, batzuetan arazoak ekartzen dituzte. Bera, Amarok programaren kasuan baita ere. Behar baino errore gehiago ematen ditu, motelago doa eta zenbait funtzio galtzen ditu.

Azken aldian zenbait arazo izan nituen berarekin eta beste programa baten bila hasi nintzen. Jende askok erabiltzen du Ubuntuk dakarren Rhythmbox. Ala ere hasiera batean ez zitzaidan oso erakargarria iruditzen. Beraz, bilatzen jarraitu nuen eta Exaile programa aurkitu nuen. Ez zuen itsura txarra, beraz, instalatzea erabaki nuen eta egia esan Amaroken alternatiba nahiko ona da. Abesti lista luze horiek bilatzaile baten bidez akotatzeko aukera badu eta niri gehien interesatzen zitzaidana zen. Instalatzeko oso erraza daukazue:

Repsitorioetan lerro berri bat gehitu:

Gutsyren kasuan

deb http://ppa.launchpad.net/exaile-devel/ubuntu gutsy main

Hardyren kasuan

deb http://ppa.launchpad.net/exaile-devel/ubuntu hardy main

Intrepiden kasuan

deb http://ppa.launchpad.net/exaile-devel/ubuntu intrepid main

Eta ondoren Terminalean ondorengo komandoa sartu:

gpg –no-default-keyring –keyring /tmp/.exaile.keyring –keyserver keyserver.ubuntu.com –recv B79BBC58DE219687E584187AC174A7B143CBFCC0
gpg –no-default-keyring –keyring /tmp/.exaile.keyring –export –armor B79BBC58DE219687E584187AC174A7B143CBFCC0 | sudo apt-key add -
rm /tmp/.exaile.keyring
sudo apt-get update
sudo apt-get install exaile

Honekin azken bertsioa instalatuko genuke, komenigarriena. Arazaorik bazenute, galdetu arazorik gabe.

Oharra: Barkatu azken boladako post lehortea baina lanpetua nabil eta denbora gutxi geratzen zait niretzako.

Publicado en Amarok, exaile, instalatu, musika | Deja un Comentario »

Exaile, Gnomerentzako Amaroka

Publicado por julen108 en Diciembre 8, 2008

Aski ezaguna degu onezkero denok Amarok aplikazio. Baina gure Ubuntu Gnome mahaigainarekin erabiltzen baldin badegu, zenbait inkonpatibilitate ikusiko ditugu eta hau normala da. Berez, Amarok aplikazioa KDE mahaigainerako dago disenaturik jatorriz. Ala ere KDE eta Gnome eskutik datozte beraien aplikazioak konpartitzeko esperantzaz. Ala ere bi sistema ezberdin direnez arazo txikiak sortzen dizkigute eta azkenean nire kasuan desesperazio txiki batera baita ere.

Arazo hauek gainditzeko, jatorriz Gnomerentzako diseinaturiko musika aplikazio bat hasi nintzen bilatzen eta leku guztietan Exaile gomendatzen zuten Amaroken klon bat bezala. Hemen bere itxura.

pantaila-argazkia-travellin-band-by-credence-clearwater-revival-exaile Oso antzekoa dela ikusi dezakegu, klon bat den edo ez… bakoitzak ikusi dezala. Bere ezaugarrien inguruan interesgarriak iruditu zaizkit:

- Karatulak deskargatzeko aukera

-Due azkartasuna bai kargatzerakoan baita pista askorekin lan egiterakoan.

- Dituen Southcast denak (Amaroken antzera)

-Last FMren eranskina jartzeko aukera.

-Mycastekin konpatibilitatea. (Irratia egiteko)

Eta horrez gain ehundaka gauza txiki dauzka. Dudetan bazaudete probatzeko nik gomendatu egiten dizuet. Ea zer iruditzen zaizuen eta gero komentatu zure experientzia!

Intalatzeko:

Source eta Binary paketeak

Repositorioen bidez, lehendabizi aukera jarri beharko degu gero instalatzeko. Kodea ondorengoa izango litzateke instalaturik eta guzti uzteko:

Intrepid Ibex (8.10)

echo 'deb http://ppa.launchpad.net/exaile-bzr/ubuntu intrepid main' | sudo tee -a /etc/apt/sources.list
sudo apt-get update
sudo apt-get install exaile-bzr

Hardy (8.04)

echo 'deb http://ppa.launchpad.net/exaile-bzr/ubuntu hardy main' | sudo tee -a /etc/apt/sources.list
sudo apt-get update
sudo apt-get install exaile-bzr

Publicado en Amarok, exaile, hardy 8.04, instalatu, musika, programa, ubuntu 8.04, ubuntu 8.10 | Deja un Comentario »

Ipod classic sinkronizatzen

Publicado por yauganeus en Septiembre 9, 2008

Mac-ek eskeintzen dizkigun produktua erakargarrienetakoa dugu Ipod-a, ezaguna gazte zein helduen artean; ikusentzunezko merkatuko produktu erosienetariakoa (erosiena ez bada). horregatik berri on bat dugu Ipod- zale eta Ubuntu- zale guztientzat. IPOD-A UBUNTUREN LAGUNA DA!

Bai, Halaxe da, Ipod-a gure ordenagailuarekin SINKRONIZA dezakegu hainbat programen bidez. Nire kasuan adibidez, Ipod-a ordenagailura konektatzean “Rythmbox erreproduzitzailea”-rekin irekitzen zait.

Programa hau oso erosoa da ordenagailuko musika-ri buruzko informazioa izateko, hainbat lehiatila baititu eta hauetan albuma, artista, eta abestiak bilatu baititzakegu.

Abesti bat ipod-ean nahi izatekotan, hori klikeatu, arrastratu Ipod jartzen duen zonaldera “+” bat ikusi arte eta kitto.

Beste Aukera Amarok izango litzateke. Amarok oso erabilia den musika erreproduzitzaile erakargarri eta landua da. Aukera asko ditu, alde bisualetik oso ikusgarria da eta gainera besteek ematen ez dituzten prestazioak eskeitnzen dizkigu (puntuaketa, karatulen bilaketa…).

Ipod-a sinkronizatzeko hau burutu behar da:

1.Amarok ireki eta bertan prefenrecias aukeratu (nik erederaz nakar euskaraz izateak ematen duen arazoarengatik, beraz botoien izenak erderaz jarriko dizkizuet.

2.preferencias–> configurar amarok–> dispositivo de medios

3.Añadir un dispositivo :

– Selecciones la estension a usar con este dispositivo: Dispositivo de medios apple Ipod

– introduzca un nombre para este dispositivo (obligatorio)

– introduzca punto de pontaje para este dispositivo

Honekin jada Ipod-a sinkronizatuta izan beharko dezue. Hau ziurtatzeko, Amarokeko lehiatila printzipalean Dispositivos aukeratu eta goikaldeko barran zuen ipod-aren izena agertu behar da (bestela zuek bilatu). Ordenagailura konektatu eta Conectar-i eman.

Kitto! Has zaitezte probatzen, merezi du eta!

1.irudia Ryhtmbox-ena da, 2.amarok-ena

Publicado en Amarok, ipod, mp3, musika, programa, sikronizatu | Deja un Comentario »

Amarok 2!! (Bere Alpha bertsioan)

Publicado por julen108 en Agosto 1, 2008

Dakigun bezala, hau da multimedia esatzio erabiliena linuxen. Aurten gainera Window$ plataformara intentzioa dute 2.0 bertsio honekin batera. Horrek eta ekarriko dituen aldaketengatik batzuk gogo handiz itxaroten ari gera. Beraz, horientzako hementxe daukagu Ubuntun instalatu daitekeen Amarok 2 Alpha bertsioa.

Lehenik /etc/apt/sources.list barruan ondorengo lerroa sartu:

deb http://ppa.launchpad.net/project-neon/ubuntu hardy main

Ondoren terminaleansudo aptitude updatesudo aptitude full-upgradesudo aptitude install khelpcentersudo aptitude install amarok-nightly

Publicado en Amarok, alpha, doain, instalatu, musika, programa | Deja un Comentario »

Ubunturekin Esnatu eta Oheratu

Publicado por julen108 en Julio 4, 2008

Ubuntuk hainbat sistema operatiboren antzera, berarekin batera jeikitzeko eta oheratzeko aukera ematen digu. Aukera hau gainera, hainbat motakoa izan daiteke, izan ere; Ubuntuk iratzargailu moduan zenbait programa eskeintzen dizkigulako (interneten bidez doan lortu daitezkenak) eta Terminalaren bidez hau eratu dezakegulako.

Gure Blog-a edo besterenbat bisitatu badezute, jakingo dezuenez, iratzargailua eratzeko soilik hainbat komando idatzi behar dira Terminalean. Hauexek dira pausuak Iratzargailu bat eratzeko:

Terminala zabaldu. Terminalean hau idatzi behar dezue: (adibide bat da) Sleep 15m; Amarok musika.mp3

Denbora (adibidearen kasuan 15m) segundutan (s), minututan(m) eta ordutan(h) jar daiteke, eta Amarok beste erreproduzitzaile batez aldatu daiteke (VLC, mplayer…). Azkenik musika jartzen duen tokian zuen esnatzeko nahiko dezuen abestiaren izena edota musika lista baten helbidea jar ditzakezue.

Hau guztia esnatzeko izango litzateke, baina gauean, ordenagailuaren bidez pelikula bat ikusten ari geranean ohetik edota sofan etzanda goxo-goxo eta logura sartzen bazaigu…Ubuntuk berriz ere, terminalaren bidez ordenagailua itzaltzeko ardura gainetik kentzen digu!

Hauek dira jarraitu behar diren pausuak ordenagailua denbora zehatz batetan itzaltzeko:

Terminala zabaldu eta bertan hau idatzi:

$ sudo shutdown -h +5 (5 minututan itzaltzea nahi badezu)

$ sudo shutdown -h +22:30 (hamar eta erdietan itzaltzea nahi badezu)

Ikus dezakezuenez oso erraza da komando hauek ordenagailuan sartzea eta zuentzako oso erosoa izan daitekeena. Disfruta dezazuela!

Publicado en Amarok, Iratzargailua, Itzali, Terminala, mp3, musika | Deja un Comentario »

Ipod Touch edo Iphon telefonoa Ubunturekin sinkronizatzen

Publicado por julen108 en Junio 18, 2008

Gida honen medioz, gure musika Ipod Touch edo Iphonera pasa ahal izango dugu Ubuntutik. Bi programa erabiltzen dira hau egiteko. Lehena gtkpod edo bestea Amarok. Bigarren hau oso ezaguna (ez det uste ezagutzen ez duenik egotea Ubunturekin instalatua)

iTunesen azken datu basea, beste modu ezberdin batean dago enkriptaturik eta libgtkpod (sinkronizazioa laguntzen duen mini-aplikazioa) zaharkitu geratu da. Honela, ezin ditu Ipod Touch berria eta Iphona sinkronizatu.

Bi modu daude, bat automatikoa eta beste manuala edo eskuzkoa. Modu automatikoa gomendatzen det ez izateko arazorik eta ondorioz Ipod edo Iphona errestauratu behar izana.

1 Oharra: Gida Ubuntuko ofizialetik dago aterata eta bertan mantendua izan da gida hau.

2 Oharra: Gida hau jailbreak egina badugu gure ipod/iphon-etan soilik baio du. Ez baldin badaukazu egina googleatzen segituan aurki dezakezu.

3 Oharra: Ipos/Iphon-ean instaler aplikazioa beharko dezu eta ondorengo aplikazioak instalaturik: BSD Utils, OpenSSH.



1.- Lehendabizi ssh bidez konektatu behar gara gure Ipod/Iphon-era. Bertan pasahitza publikoa sartu ipod/iphonera sartzeko eta gorde berriz ez galdetzeko. Beraz garrantzitsua da gure Linuxa eta Ipod/Iphon-a sare berberera egotea konektaturik.

Gure Ipod/Iphon-aren IPa begiratzen dugu. Horretarako Ajustes/Wifi ra joango gara eta gure konexioaren aldameneko fletxan sakatuko dugu. Honela bertan azalduko zaigu gure IPa. Nirea adibidez 192.168.1.134 da.

Beraz apunta dezagun gure IP.

Oharra: Gomendagarria da, DHPC sistema dugunok IP estatika bat erabiltzea. Hori Ipod/Iphon-ean jarri dezakegu estatica jartzen duen lekuan gure oraingo datuak jarriz. Bestela hurrengo batean beste IP ezberdin bat izango degu eta berriz ere jakin beharrean egongo gara gauzak egiteko. Aldiz Ip-a beti berdina bada ez dugu zergatik konfigurazioak aldatu behar. Bertako datuak betetzeko adibidea ondorengo izango litzateke:

Dirección IP: 192.168.1.3

Máscara de subred: 255.255.255.0

Puerta de enlace: 192.168.1.1

DNS: 208.67.222.222, 208.67.200.200

Jarritako DNS-ak OpenDNSkoak dira.

2.- Hemen modu automatiko eta manualak dira. Automatikoa esplikatuko det, manuala gida ofizialean dezue eta. Honela arazoak izaten terminalarekin saihesten degu.

- sourcer.list editatzen degu.

sudo gedit /etc/apt/sources.list

eta amaieran ondorengo gehitzen diogu

### Repositorio de ipod-convenience eta gtkpod azken bertsioa

deb http://ppa.launchpad.net/ipod-touch/ubuntu gutsy main

Gorde egiten degu eta gero itxi.

- Orain repositorioak eguneratzen ditugu:

sudo apt-get update && sudo apt-get upgrade

ipod-convenience instalatzen degu. Hau skript multzo bat da eta gure Ipod/Iphon a sinkronizatzen lagunduko digu. Baina lehenik amaroken bertsioa jetsi behar degu, honela libgpod3 funtziona dezan

sudo apt-get install ipod-convenience libgpod3 amarok

Honen instalazioan IPa eskatuko digu. Lehen ateratakoa da. Ondoren non montatu nahi degun.Dagoen bezala, utzita ondo dago.
sudo apt-get remove libgpod2

Orain, ipod-convenuence hasiko dugu. Honetarako ondorengo komandoa jarriko dugu erabiltzaile normala bezala, hau da, SUDO gabe.

iphone-mount

Pasahitza eskatuko dizue. Alpine edo dotty izango da firmware bertsioaren arabera. Desmontatzeko “iphone-umount”

3.-Amarok konfiguratzen

Oharra: iphone-mount beti exekutatu sinkronizatzeko.

Amarok jarria ez baduzue, instalatu

sudo apt-get install amarok ipodslave

Amarok zabaldu. Eta Settings/Configure Amarok/Media Devices/Add Deviceo Preferencias/Configurar Amarok/Dispositivos de medio/Añadir un dispositivo Gortina menuan “Apple iPod Media Device” eta punto de montaje “/media/ipod” o edo instalazioan jarri dezuena.

Disken azalak ere transferitzeko, ezkerrean, dispositivos jartzen duen lekuan, ondoren Conectar sakatu eta gero modeloa aukeratu. ipod/Mobile Phones/iPhone

Publicado en Amarok, iphone, ipod, ipod touch, programa, script, sikronizatu, skript, soinua | Deja un Comentario »

Amaroken MySQL jartzen (Azkartzeko edo bilduma handientzako)

Publicado por julen108 en Junio 11, 2008

Amarokek normalean SQLite sistema erabiltzen du bere datu basea gestionatzeko. Bere pontentzia ez da nahikoa bilduma handiak mugitu nahi ditugunean (10000 abesti) ala ere bilduma handia ez dugunok, nabaritu eginten dugu batzuetan ere pittin bat motel doala. Beraz, SQLite siste horretatik, Mysql-ra pasatuko dugu.

Berez 3 komandotan egin daitekeen zerbait da, baina nahiago degu pausoz pauso erakutsi eta honela, gure datu basea gestionatzen ikasi dezakegu edo Backup bat egiten egunen baten formateatu egiten badugu gure ordenagailua. Arratsaldeak pasa ondoren abestiak baloratzen, ezin da behin bat batean dena pikutara bota eta.

Has gaitezen, Amarok instalatua dugula suposatuz, lehenik MySQL zerbitzaria instalatuko dugu:

$ sudo apt-get install mysql-server

Instalazioan lehio berri bat zabalduko zaigu eta pasahitza eskatuko digu. Hau gogoan izan behar dugu root-aren pasahitza izango baita.

Orain, bi aukera ditugu aplikazio hau erabiltzeko, bat terminaletik eta beste bat modu bisual batean. Bigarren hau atseginago da. Beraz instalatu egingo dugu.

$ sudo apt-get install phpmyadmin

Honekin batera dependentzia guztiak instalatuko zaizkigu. Instalazioaren erdina zein zerbitzari nahi dugun galdetuko digu. Guk Apache2 aukeratuko dugu, modu bakarra baita bera bakarrik konfiguratzeko.

Jada dena instalatua dugula, interneteko nebagatzailea zabaltzen dugu eta ondorengo helbidera joango gara,http://127.0.01/phpmyadmin/ hau ida lehen komentatutako parte bisuala.

Login bat azalduko zaigu, root da erabiltzailea eta pasahitza, lehen gut aukeratu deguna. Aukeretan Español – Spanish (UTF8) jarriko dugu. Eta honelako pantaila batera eramango gaitu:

Orain barrua gaudela datu basea sortuko dugu. Crear nueva base de datos, jartzen duen lekura joango gara, irudian markatua dagoen bezala.

Ikusten dezuen bezala, Datu basearen izena amarok-DB da eta kodifikazioa utf8_unicode_ci, bigarren honek, karaktereekin arazorik izango ez ditugu bermatzen digu. Orain Crear ematen diogu eta ondorengo pantaila azalduko zaigu:

Orain erabiltzaile bat sortzea falta zaigu. Erabiltzaile hau Root delakoa izan daiteke, baina ez da gomendatzen, guk lortu nahi duguna Amaroken datu basera sarbidea soilik izango duen erabiltzaile bat sortzea da. Beraz, hasierako orrira joango garra eta bertatik sortuko dugu erabiltzaile berria. Horretarako Privilegios jartzen duen lekuan clickatu eta bertatiko pantailan, Agregar un nuevo usuario sakatu.

Pantailan erabiltzailea konfiguratzeko aukerak azalduko zaizkigu, zerbitzaria, pasahitza eta pribilegioak. Erabiltzailearen izenea izen idetifikatibo bat jarriko dugu, adibidez Amarok. Zerbitzarioan Local jarriko degu eta ondoren pasahitza idatziko degu bi aldiz. Permisos Globales jartzen duen tokian ez degu ezer jarriko.

Konfiguratu ondoren Continuar sacatu eta ondorengo pantaila azalduko zaigu:

Hemen fijatu egin beharko gara, behean Privilegios específicos para la base de datos eta Añadir privilegios a esta base de datos jartzen duen tokian gure datu basea aukeratuko dugu, Amarok-db nire kasuan. Aukeratu ondoren beste orri batera eramango gaitu eta bertan laukitxo guztiak markatuko ditugu, honela gure erabiltzaile honi (Amarok) gure datu basean (amarok-db) pribilegio guztiak emanez. Hori egin ondoren, Continuear sakatu.

Bukatu degu konfiguratzen bai datu basea, baita erabiltzailea, orain Amarok-eri esan behar digo SQLite ahazte eta Mysql erabiltzea, nola? Oso erraza, aurreko egin ondoren tontakeri bat da hau.

Amarok zabaldu Herramienta->Configuración zabaldu eta ondorengo lehioa zabalduko zaigu Colección sailean sakatzean:

Goiko zatian, musika zein karpetan dugun aukeratuko dugu.Explorar carpetas recursivamente, markatu utzi eta nik Vigilar los cambios en las carpetas, desmarkatu egin det abesti asko izateko asmo baitaukat eta bestela Amarok zoratu egingo det. Honela abesti berriak sartzen baditut eguneratuko de nire bilduma.Actualizar Colección. emanez.

Orainz, zerbitzarian (Servidor) 127.0.0.1, jarri, hau da, non dagoen gure datu beasea. Localhost ere jarri daiteke baina batzuetan arazoak ematen omen ditu. Base de datos jartzen duen lekuan gure datu basearen izena jarriko dugu, nire kasuan, amarok-DB eta usuario jartzen duen lekuan, gure erabiltzailea, amarok nire kasuan. Ondoren pasahitza jarri. Portua ez da beharrezkoa aldatzea, dena gure ordenagailuan baitago.

Aceptar ematen diogu eta segituan jarriko da gure bilduma eskaneatzen. Progresio barra bat azalduko zaigu behean. Tamainaren arabera gehio edo gutxiago itsaron beharko dezue. Bera jada disfrutatzea besterik ez da geratzen.

Publicado en Amarok, MySQL, instalatu, konfigurazioa | Deja un Comentario »