Gaizki doa bideoa, zehazki keinadak egiten ditu, irudia joan eta etorri egiten da eta leihoa mugituz gero, bideoa zegoen tokian geratzen da edo beranduago mugitzen da. Ez da modurik egokiena bideo bat ikusteko. Ondo jartzeko instrukzioak bideo honetan utzi dizkizuet. Ala ere testu moduan ere badezu behealdean.
Askotan dena instalatu eta ustez ondo doanean, DVD bat sartzen degu pelikula ikuste eta ez dabil ondo. Ustez kodek guztiak dituzu instalatuak, baina badaude zenbait kode pribatu (ez askeak) eskuz instalatu beharko ditugunak. Oso erraza da.
Lehengokoan modu oso gogorrean egiteko prozesua esplikatu degu. Aldiz modu askoz ere errazago bat dago Flash-ak jeisteko. Horretarako soilik Firefoxen gehigarri (Plugin) bat beharko degu.
1-. Instalatu 2-. Firefox Berrabiarazi 3.- Funtzionamenduan: Web batean zautenean eta horre Flash bideo bat baldin badu, goiko helbide barraren ondoan hiru bola hasiko dira mugitzen. Bertan klik egin eta jeisteko aukera emango dizu. Jetsitako artxiboa .flv formatua izango du. Ubuntun ikusteko inongo arazorik ez du.
FLV-ti AVI-ra Terminal bidez dugu errazena.
1.- Artxiboa dagoen karpetan kokatu 2.- ffmpeg -i atxiboaren_izena.flv irteerako_izena.avi
Zuen helburua interneteko bideoak behin eta berriz ikustea, edota hauek eskuragarri izatea bada, jarraian dituzuen pausuak burutu beharko dituzue. Oso erraza da.
Pausuak burutzeko bi bide ditugu, Terminalaren bidez edota ordenagailuan, karpetaz-karpeta eginez. “Karpetaz-karpeta”vlc o mplayer -ko metodoa erabiliz pausu hauek jarraitu beharko dituzue:
1. Bideoa duen web-orria zabaldu eta hondoren kargatzen utzi amaierararte.
2. Ordenagailuaren sistemako /tmp karpeta zabaldu eta bertan FlashAvhMRY honelako artxibo moduko bat aurkitu.
3.Fitxategi hori aurkitzean (FlashAvhMRY antzeko fitxategia) kopiatu eta gorde nahiko dezuten karpetan itxatxi, .flv estentxioarekin.
4.vlc edo mplayer-arekin ireki bideoa. Terminaletik egiteko:
$ cd /tmp $ ls -l $ cp -v FlashAvhMRY /home/gure_erabiltzailea/Bideoaren_izena.flv
.flv-a .avi-ra pasatzeko, ffmpeg erabili daiteke. Istalatuta ez badezue, honela instalatu dezakezue terminalaren bidez:
$ sudo apt-get install ffmpeg
Behin hau eginda, terminala ireki eta artxiboa gorde dezuten karpeta ireki beharko dezue. hondoren terminalean hau idatzi:
Musika eta video formatu gehienak erreproduzitu ahal izateko, ez dugu besterik egin behar. Komando honekin, behar diren kodek guztiak instalatuko dituzu.
Beno, txitxingorriri esker hainbat aukera berri zabaldu zaizkit gaurkoan ubuntun. Script-ek Musika,irudi zein bideoen tratamendurako haimaika aukera ematen dizkigu. Askorentzako interesgarria eta baliagarria dirudienez, hauen instalazioan eman behar diren pausuak azalduko dizkizuet:
1. Sartu helbide honetara: http://nautilus-scripts.javielinux.com/orlegiz dagoena sakatu.
Behin hor sartuta, eskumaldean “italiano” jartzen duen tokian, gainean dagoen “descargar” botoia sakatu.
2. Artxibategia jeitxita izatean, hauek bertatik atera behar dira. “Abrir” edo ireki aukera sakatu, eta hondoren “extraer”. Artxibategiak home/carpeta personal/.gnome2/nautilus-scripts ireki behar dira.
ADI! gnome2 karpeta Ctrl+h botoiak karpeta pertsonalean sakatzean azalduko dira, hauek izkutaturik baitaude.
3. Behin lehenengo bi pausuak burututa, aplikazioak itxi eta has zaitez saltxeatzen!