Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivos de la categoría ‘bug’

Ubuntu euskaraz jartzeko bug-aren betiereko konponketa?

Publicado por julen108 en Marzo 12, 2009

Badirudi Assar burubelarri dagoela sarturik Ubunturen euskaratzearen bugarekin. Badirudi 9.04 bertsioan ez dugula konponketa guida jarraitu beharko, onezkero arazoa konpondua dagoela dirudi. Ala ere kaleratua izan arte ez dugu ezer zeatzik esango badaezpada.

Milesker Assar!

Publicado en Ubuntu 9.04, bug, euskeratu | Deja un Comentario »

Google Earth 5.0.11 Ubuntu Hardyn

Publicado por julen108 en Marzo 12, 2009

Google Eartheko azken bertsioa ez du ondo funtzionatzen Ubuntu Hardy (8.04) bertsioan. Baina lasai, badu konponbidea eta. Kontsolatik exekutatzen badezue ondorengo errore lerroa ikusiko dezue:

./googleearth-bin: relocation error: /usr/lib/i686/cmov/libssl.so.0.9.8: symbol BIO_test_flags, version OPENSSL_0.9.8 not defined in file libcrypto.so.0.9.8 with link time reference

Betan ikusi dezakegu errorea LIBSS.SO.0.9.8 artxiboan dagoela. Egin behar deguna, artxibo hori bilatzea da. Horretarako, bilatzailea gomendatzen dizuet. Lekuak > Bilatu fitxategiak

Beste modu batean bulatzen dezuenentzako, artxiboa /home/erabiltzailea/google-earth/ helbidean dago.

Egin behar dezuten gauza bakarra, artxiboaren izena aldatzea da. Nire kasuan dena borratu eta 8 izena jarri diot. Honekin aplikazioak ez du artxiboa aurkituko eta ez digu errorea emango eta ezta printzipioz funtzionalitaterik galduko ezta ere.

Ohar bi:

  1. Compiz erabiltzen dezutenek, deskonektatu efektua, Google Earth OpenGl sistema erabiltzen baitu eta oraingoz ez dira konbinagarriak.
  2. Instalatu nahi dezutenok hasieratik, hemen dezu aurretik instalatzeko eginiko gida. Ondoren gida honetako aldaketa aplikatu Hardyn behintzat.

Publicado en bug, google earth, hardy 8.04, instalatu | 5 Comentarios »

Euskal Nautilus bertsioaren Bugaren konponketa.

Publicado por julen108 en Diciembre 2, 2008

Blogean pare bat aldiz komentatu degu nautilusek ematen duen errorea edo duen Buga artxibo bat kopiatu eta mugitzerakoan. Zeazki Euskarazko Nautilusen Bug edo errorea. portean komentatu genuen lehen aldiz. Hau 8.04 bertsioan ikusi genuenaren araberakoa izan zen. Ondoren 8.10 Intrepid Ibex bertsioa atera zutenean froga berdina egin genuen eta bug berdina jarraitzen zuela konturatu ginen. Azken hau, Euskarazko Bug-ak 8.10 bertsioan jarraitzen du postean komentatu genuen.

Orain gure Assar irakurleari eskertu behar diogu bere aportazioa bug hau nola konpontzeko gida utzi bait digu eskuragarri. Hemen soilik frogatu egin dugu ondo doala eta orain sarrera bat merezi duela uste dugu noski.

Prozedura egin aurretik instalatu ezazue euskal hizkuntza Sistema>Administrazioa>Hizkuntza sostengua aukeran. Ez da beharrekoa euskal bertsioa martxan jartzea, baina bai nautilusen itzulketa okerra instalatua egotea ondoren ondo dagoenarekin zapaltzeko.

Hasi gaitezen.

Lehenik eta behin gure Gnome bertsioa zein den jakin behar degu. Horretarako Sistema > GNOMEri burzu aukeran sartu eta behekaldean azalduko zaigu bertsioa. Nire kasuan 2.22 da 8.04 bertsioa daukat eta.

pantaila-argazkia-gnomeren-mahaigainari-buruz

Ondoren http://l10n.gnome.org/teams/eu web orrialdera jo eta bertan gure gnome bertsioa aukeratu.

Urrengo pantailan aplikazio ezberdinak azalduko zaizkigu eta gainean klikatuz gero bere tradukzio artxiboa jetsi ahal izango degu. Gure kasuan Nautilusena beha degu. Beraz, nautilus billatu eta gainean klikatu.

Laguntza-txikia:“Azkarrago bilatzeko gogoratu CTRL + F zapaldu ezkero Firefoxen bilatzaile integratua zabalduko dela. Bertan Nautilus idazten hasi eta bukatu baino lehenago, non dagoen esango dizu.”

Azkenengo pantaila honetan hizkuntzak azalduko zaizkigu, Euskal bertsioa bilatu eskubiarekin klikatu lotura gorde ahal izateko, PO artxiboa kasu honetan.

Urrengo urratsa programa interpretatzaile bat idaztea da. PO artxiboak MO artxibora bihurtu ahal izateko. Horretarako

sudo apt-get install gettext

Orain beraz, jetsitako PO artxiboa MOra pasako degu. Komandoa erraza daukagu.

msgfmt -cv -o nautilus.mo hemen_jetsitako_artxiboaren_izena_jarri

Grafikoki prozesua jarraitzen ari baldin bazarete, konturatuko zineten artxibo berri bat sortu dela Nautilus.mo izenekoa. Orain hau bere tokian jarri behar degu. Horretarako terminalera berriz ere azker pausoa egiteko.

sudo mv /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo.bak

sudo cp nautilus.mo /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo

Publicado en bug, euskeratu, hardy 8.04, nautilus, ubuntu 8.10 | 7 Comentarios »

Euskarazko Bug-ak 8.10 bertsioan jarraitzen du.

Publicado por julen108 en Octubre 30, 2008

Euskarazko Nautilusen Bug edo errorea. izeneko postean komentatu dugu, nautilusek 8.10 Ubuntuko bertsioan, arazo bat zuela kopiaketarenbat egiterakoan. Itxi egiten ze eta berriro zabaldu /home helbidean.

Orain 8.10 betsioa erabiltzen hasi naiz eta errore berdina jarraitzen du. Aldiz euskaraz erabili ordez, erderaz erabiltzen badut, ez det horrelako arazorik.

Konponbide zehatzik ez du, ala ere zearkako konponbideak proposatu genituen eta berdinak erabiltzen jarri ditzakezuera. Informazio gehiago post originalean.

Publicado en bug, nautilus, ubuntu 8.10 | 3 Comentarios »

Euskarazko Nautilusen Bug edo errorea.

Publicado por julen108 en Agosto 28, 2008

Normalean Ubuntu erderaz erabiltzen det, programa gehio baitaude itzulirik, naiz eta softwarearen euskeratzea bakoitzetan eta handiagoa izan.

Hala gauzak, Ubuntu euskeratzea otu zitzaidan eta berabiarazi ondore, dena euskaraz nuenean Nautilusek arazoak ematen zizkidan kopiatzerakoan. Bilatzen hasi nintzen eta euskarako bertsioan zabaldua dagoen arazoa dela konturatu naiz. Ala ere ez diot aurkitu konponbiderik, ezta hasieratik euskaraz intalazioa eginez ez dabil ondo.

Beraz, berriz ere gaztelerara pasa det eta ondo doa dena berriz ere.

Konponbide probisionala:

  • Ubuntu erdal hizkuntzara berriz ere pasa.
  • GNOME COMMANDER erabili

sudo apt-get install gnome-commander

  • PCMAN File Manager erabili, nautilusen antz handia

sudo apt-get install pcmanfm

Publicado en bug, nautilus | Deja un Comentario »