Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivos de la categoría ‘hardy 8.04’

Google Earth 5.0.11 Ubuntu Hardyn

Publicado por julen108 en Marzo 12, 2009

Google Eartheko azken bertsioa ez du ondo funtzionatzen Ubuntu Hardy (8.04) bertsioan. Baina lasai, badu konponbidea eta. Kontsolatik exekutatzen badezue ondorengo errore lerroa ikusiko dezue:

./googleearth-bin: relocation error: /usr/lib/i686/cmov/libssl.so.0.9.8: symbol BIO_test_flags, version OPENSSL_0.9.8 not defined in file libcrypto.so.0.9.8 with link time reference

Betan ikusi dezakegu errorea LIBSS.SO.0.9.8 artxiboan dagoela. Egin behar deguna, artxibo hori bilatzea da. Horretarako, bilatzailea gomendatzen dizuet. Lekuak > Bilatu fitxategiak

Beste modu batean bulatzen dezuenentzako, artxiboa /home/erabiltzailea/google-earth/ helbidean dago.

Egin behar dezuten gauza bakarra, artxiboaren izena aldatzea da. Nire kasuan dena borratu eta 8 izena jarri diot. Honekin aplikazioak ez du artxiboa aurkituko eta ez digu errorea emango eta ezta printzipioz funtzionalitaterik galduko ezta ere.

Ohar bi:

  1. Compiz erabiltzen dezutenek, deskonektatu efektua, Google Earth OpenGl sistema erabiltzen baitu eta oraingoz ez dira konbinagarriak.
  2. Instalatu nahi dezutenok hasieratik, hemen dezu aurretik instalatzeko eginiko gida. Ondoren gida honetako aldaketa aplikatu Hardyn behintzat.

Publicado en bug, google earth, hardy 8.04, instalatu | 5 Comentarios »

Exaile, Gnomerentzako Amaroka

Publicado por julen108 en Diciembre 8, 2008

Aski ezaguna degu onezkero denok Amarok aplikazio. Baina gure Ubuntu Gnome mahaigainarekin erabiltzen baldin badegu, zenbait inkonpatibilitate ikusiko ditugu eta hau normala da. Berez, Amarok aplikazioa KDE mahaigainerako dago disenaturik jatorriz. Ala ere KDE eta Gnome eskutik datozte beraien aplikazioak konpartitzeko esperantzaz. Ala ere bi sistema ezberdin direnez arazo txikiak sortzen dizkigute eta azkenean nire kasuan desesperazio txiki batera baita ere.

Arazo hauek gainditzeko, jatorriz Gnomerentzako diseinaturiko musika aplikazio bat hasi nintzen bilatzen eta leku guztietan Exaile gomendatzen zuten Amaroken klon bat bezala. Hemen bere itxura.

pantaila-argazkia-travellin-band-by-credence-clearwater-revival-exaile Oso antzekoa dela ikusi dezakegu, klon bat den edo ez… bakoitzak ikusi dezala. Bere ezaugarrien inguruan interesgarriak iruditu zaizkit:

- Karatulak deskargatzeko aukera

-Due azkartasuna bai kargatzerakoan baita pista askorekin lan egiterakoan.

- Dituen Southcast denak (Amaroken antzera)

-Last FMren eranskina jartzeko aukera.

-Mycastekin konpatibilitatea. (Irratia egiteko)

Eta horrez gain ehundaka gauza txiki dauzka. Dudetan bazaudete probatzeko nik gomendatu egiten dizuet. Ea zer iruditzen zaizuen eta gero komentatu zure experientzia!

Intalatzeko:

Source eta Binary paketeak

Repositorioen bidez, lehendabizi aukera jarri beharko degu gero instalatzeko. Kodea ondorengoa izango litzateke instalaturik eta guzti uzteko:

Intrepid Ibex (8.10)

echo 'deb http://ppa.launchpad.net/exaile-bzr/ubuntu intrepid main' | sudo tee -a /etc/apt/sources.list
sudo apt-get update
sudo apt-get install exaile-bzr

Hardy (8.04)

echo 'deb http://ppa.launchpad.net/exaile-bzr/ubuntu hardy main' | sudo tee -a /etc/apt/sources.list
sudo apt-get update
sudo apt-get install exaile-bzr

Publicado en Amarok, exaile, hardy 8.04, instalatu, musika, programa, ubuntu 8.04, ubuntu 8.10 | Deja un Comentario »

Euskal Nautilus bertsioaren Bugaren konponketa.

Publicado por julen108 en Diciembre 2, 2008

Blogean pare bat aldiz komentatu degu nautilusek ematen duen errorea edo duen Buga artxibo bat kopiatu eta mugitzerakoan. Zeazki Euskarazko Nautilusen Bug edo errorea. portean komentatu genuen lehen aldiz. Hau 8.04 bertsioan ikusi genuenaren araberakoa izan zen. Ondoren 8.10 Intrepid Ibex bertsioa atera zutenean froga berdina egin genuen eta bug berdina jarraitzen zuela konturatu ginen. Azken hau, Euskarazko Bug-ak 8.10 bertsioan jarraitzen du postean komentatu genuen.

Orain gure Assar irakurleari eskertu behar diogu bere aportazioa bug hau nola konpontzeko gida utzi bait digu eskuragarri. Hemen soilik frogatu egin dugu ondo doala eta orain sarrera bat merezi duela uste dugu noski.

Prozedura egin aurretik instalatu ezazue euskal hizkuntza Sistema>Administrazioa>Hizkuntza sostengua aukeran. Ez da beharrekoa euskal bertsioa martxan jartzea, baina bai nautilusen itzulketa okerra instalatua egotea ondoren ondo dagoenarekin zapaltzeko.

Hasi gaitezen.

Lehenik eta behin gure Gnome bertsioa zein den jakin behar degu. Horretarako Sistema > GNOMEri burzu aukeran sartu eta behekaldean azalduko zaigu bertsioa. Nire kasuan 2.22 da 8.04 bertsioa daukat eta.

pantaila-argazkia-gnomeren-mahaigainari-buruz

Ondoren http://l10n.gnome.org/teams/eu web orrialdera jo eta bertan gure gnome bertsioa aukeratu.

Urrengo pantailan aplikazio ezberdinak azalduko zaizkigu eta gainean klikatuz gero bere tradukzio artxiboa jetsi ahal izango degu. Gure kasuan Nautilusena beha degu. Beraz, nautilus billatu eta gainean klikatu.

Laguntza-txikia:“Azkarrago bilatzeko gogoratu CTRL + F zapaldu ezkero Firefoxen bilatzaile integratua zabalduko dela. Bertan Nautilus idazten hasi eta bukatu baino lehenago, non dagoen esango dizu.”

Azkenengo pantaila honetan hizkuntzak azalduko zaizkigu, Euskal bertsioa bilatu eskubiarekin klikatu lotura gorde ahal izateko, PO artxiboa kasu honetan.

Urrengo urratsa programa interpretatzaile bat idaztea da. PO artxiboak MO artxibora bihurtu ahal izateko. Horretarako

sudo apt-get install gettext

Orain beraz, jetsitako PO artxiboa MOra pasako degu. Komandoa erraza daukagu.

msgfmt -cv -o nautilus.mo hemen_jetsitako_artxiboaren_izena_jarri

Grafikoki prozesua jarraitzen ari baldin bazarete, konturatuko zineten artxibo berri bat sortu dela Nautilus.mo izenekoa. Orain hau bere tokian jarri behar degu. Horretarako terminalera berriz ere azker pausoa egiteko.

sudo mv /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo.bak

sudo cp nautilus.mo /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo

Publicado en bug, euskeratu, hardy 8.04, nautilus, ubuntu 8.10 | 7 Comentarios »

Hardy Heron Instalazioa

Publicado por julen108 en Junio 15, 2008

Toturial hay luze egingo degu oso forma zeatzean egina dagoelako. Testu, imagin eta datu guztiekin. Kasu honetan Hardu Heron 8.04 bertsioa instalatzeko izango da.

SARRERA

Berri baldin bazera GNU/Linux munduan, bereala konturatuko zara onelako instalazioak ez duela inolako konplikaziorik. Tutorial honekin Ubuntu (hardy bertsioan) unstalatuko degu eta pantailazoak eginez joango gara grafikoki pausoz pausu dana ikusteko.

Instalazio honene zatirik konplexuena, partzioen eta montaje puntuak konfiguratzea da, ala ere oso sinplea da. Garrantzitsutzak jotzen dudanez gauzak ulertzen, zati horretan piskat gehiago luzatuko gara agian.

PRESTAKUNTZA

Zer behar degu? Ordenagailu bat eta Ubunturen CDa. . Jetsi egin dezakezu edo etxera bidal diezazuten guztin doain.

Jeisteko:

Ubuntu – http://releases.ubuntu.com/releases/8.04/

Ondorengo pausua gure ordenagailua pizterakoan lehendabizi CDa irakurtzeakoa da. Horretarako normalean F8 sacatuz hasieran zein unidadetik arrankatu nahi dezun galdetuko dizu. Honela Cdtik esango diogu. Nire kasuan F8 ordez F12 da. Honekin lortzen deguna da, disko gogora irakurri baino lehen Cda irakurtzean, honela ez da gure Sistema Operatibora sartuko eta Cdra sartuko da.

UBUNTU DESKTOP LIVE CD

Orain Cda barruan daukagula menu bat azalduko zaigu. Bertan hizkuntza aukeratu dezakegu, nahi dezuna jar dezakezu. Orokorrean gaztelera egokiena da hasteko, hondoren euskarara pasa dezakezu beti ere. Behin aukeratuta Enter eman eta menu txiki bat izango dezu zure aurrean.

Hemen beti lehen aukera aukeratuko degu, hau da gure ordenagailuan probatu (inongo instalaziorik gabe, Cdtik soilik). Motela izango da karga dena cdtik bait doa. Ala ere probatzeko pena merezi du. Ez baloratu abiadura ez bait du zer ikusiri benetako abiadurarekin.

KARGA ONDOREN AURKITZEN DUGUNA

Kargatzen denbora itxaron ondoren, ondorengo pantaila azaldugo zaigu:

Hay Ubuntu Hardy Heron-en mahaigain predeterminatua da. Modu “gogor” eta ez pertsonalizatuan noski.

INTERNETERA KONEKTATU

Kablea erabiltzen badezu konektatzeko surtez zabiltza ez dezu ezer egin behar. Routerrak IP bat emango dizu (DHCP sistema badaukazu jarrita) eta IP pribatu bat emango dizu. Honela internetera konektatu zaitezke arazorik gabe.

Aldiz WIFI erabiltzen badezu DHCP sistemarekin goi eskubiko ikonoan egin behar dezu klik eta zure sare aukeratu. Pittin bat itxaron beharkio dezu konexio egiten duen bitartean.

Pasahitza badagu galdetu egingo digu (WEP o WAP) eta segundu gutxitan kontatua egon beharko zinake. Beti ere konpatibilitatearen arabera.

Zure sareak ez badu DHCP martxan jarria (ez da normalena izaten) eskuz konfiguratu beharko dezu. Ezker botoiarekin clickatu “Configurar manualmente“ sakatu. Bertan IP pribatu sar dezakezu eta DNSak sare pribatuko maskarekin batera.

INSTALAZIOA: HIZKUNTZA

window$eko ikono bat izango balitz bezala bi aldiz klikatu “Instalar” ikonoan. Lehio bat zabalduko zaigu eta instalazioren asistentearekin batera egingo dugu instalazioa.

Ongietorri bat emango digu eta ondoren hizkuntza aukeratuko degu ezkerreko hautagaietan. Ondoren “Adelante” sakatu.

INSTALAZIOA: ORDUA

Pauso benetan erraza, ordua konfiguratu behar degu:

Horretarako gertu izan dezakegun hiri bat aukeratu ordu berdina duenarekin. Mapan clickatuz ere aukeratu daiteke. Pauso erraza hau ere. Seguidan “Adelante” sakatu.

INSTALAZIOA: TEKLATUAREN HIZKUNTZA

Pauso hau umeentzako bezalakoa da:

Ezkerrean herrialdea aukeratu dezakezu, eta eskubian errialdeko teklatu ezberdinak. Dudak badauzkazu behean probak egin ditzakezu. Ala ere aukeratua datorren aukera, egokiena izanten da. Ondoren sakatu “Adelante”

INSTALAZIOA: PARTIZIOAK PRESTATZEN

Esan bezala, zati hau izan daiteke konplexuena. Azalduko zaigun pantaila ondorengo hau izango da:

Ordenagailuan Linux bakarrik izateko:

Guiado utilizar todo el disco aukera

Windows badaukazu 100% betetzen, egin dezakezuna ondorengoa da. Windowsen 20GB baldin badazkazu arturik eta zure diska 100GB bada adibidez, bi zatitan egin dezakezu, hau da windowsen 100% hori 50% pasa eta beste 50% Linuxeri eman. Horretarako lehen aukera izango litzateke.

Azkena, manual aukera sakatzen badegu honen antzeko gauza bat azalduko zaigu (ez berdina):

Ikusi daitekeen bezala izenak ez dia oso adierazgarriak. Galduak egon ez zaitezten:

/dev Dispositibo bat dela dio

sda,sdb… disko gogorrsk dira, sd (Sata disk) eta ondoren letrak ordenaren arabera a,b,c,… Honela sda lehena izango litzateke eta sdb bigarrena. Honek agian oraindik gutxi esango digu, ala ere esan bezala gauzak ulertzea beto hoberako da.

Hau ulertuta, ikus dezakegu nola disko bakoitzetik, sda nire kasuan bi partizio daudela. Partizioan ordenagailuak disko gogor independiente bezala ulertzen ditu, bakoitzen gauza ezberdinak egin ditzakezu beste zatiari izorratu gabe. Honela sda1, sda2… partizioen zenbakian dira, bereizteko.

Puntos de montaje (Mount point) agian zailena da ulertzeko. Windowseko mentalitate itxi batetik agian kosta egiten da hau ulertzea. Ala ere saiatuko naiz piskat esplikatzin jakin nahi duenarentzako.

Windowsen, partizio bat diko gogor berri bat bezala azaltzen da. Pentsa dezaun disko gogor bat bakarrik dugu eta bi partizio dazkala. “Mi PC”ra goazenean, bi disko erakutsiko dizkigu, C eta D.

GNU/Linuxen aldiz hau ez doa honela. Sistema, dispositibo guztiak modu berean tratatzen ditu. Berez berdin dio partizio bat izate, disko gogor bat, inprimagailu bat edo pantaila bat. Datu informazio kontenedore bezala tratatzen baiditu. Dispositibo hauek nahi ditugun lekuan jar ditzakegu, jartzen ditugun lekua Punto MOntaje delarik, honela, karpeta horren bidez sartuko ginateke adibidez beste partizio batera.

Badago beste termino bat, beste partizio bat SWAP izena duena, beste bat /home eta beste bat /. Beno aurrekoa ulertuta hau erraza da. SWAP ram memoria bezala ulertzen da linuxen, hau da zenabt memoria erabili datu erabilgarriak almazenatzeko. Bestalde /home karpeta bat da, /-tik zintzilik dagoen karpeta bat. Baina karpeta garrantzitsua da, bertan gure mahaigainaren informazio guztia gordetzen da, gure dokumentuak nahi baditugu baita ere.

Antzekotasunal sortzeko (ez berdintasunak)

C: = /

Mis Documentos = /home

Horregatik da garrantzitsua home karpetaren independentzia, egunen baten sustoren bat badegu datu guztiak ondo gordeak geratzen direlako. Gainera Ubuntu eguneratzen badugu eta bertsio berri bat jartzen badegu, gure home kopiatzen konfigurazioak ere pasatzen dira.

Azkenengo pantailara bueltatuz, partzioak editatuko ditugu. Non instalatu nahi degun aukeratzen degu eta editatu egiten degu. Tamaina duena utzi, EXT3 formatuarekin, formatetu nahi degu eta punto de montaje / (windowseko c:)

Beste partizio batean EXT3 aukera ordez SWAP aukeratuko degu. Eta ez degun / jarri behar.

Hori egin ondoren “Adelante” sakatu.

INSTALAZIOA: KONTUA KONFIGURATZEN

GNU/Linux sistemak “root” erabiltzailearekin funtzionatzen dute. Kontu hori konfiguratuko degu, limiterik gabeko kantua. Superusuario deitua baita ere. Ala ere ez da gomendagarria beti kontu hori erabiltzea.

Ubuntu, beste distroen artean ematen diguna kontu normal bat da eta bahr degunean Superusuario bihurtzen da. Honela gauzak instalatu ditzekagu. Hau terminaletik SUDO comandoarekin egiten da.

Beraz, konfiguratu dezagun:

Adelante

INSTALAZIOA: MIGRAZIOA

Buktatzen ari gara. Pauso honetan egiten dena da Windowseko konfigurazioak pasa nahi badituzu. Honek lortzen du jende asko pasatzea Linuxera, honela argazkiak, firefoxeko markagailuak etab… gordetzen dira eta linuxera pasa.

Nahi dituzuenak aukeratu eta…..

Adelante

INSTALAZIOA: LABURPENA

Azken pauso honetan instalzioko laburpena azalduko zaizu:

Hemen “Instalar” sakatu eta asiko da instalazioa:

Bukatzean berabiarazi eta LINUXEKIN GOZATU!

ONDOREN 2 MINUTUTAN LORTU DEZAKEGUNA

Publicado en hardy 8.04, instalatu | Deja un Comentario »

Firefoxen soinu arazoak.

Publicado por julen108 en Junio 7, 2008

Ubunturen azken bertsioan, soinu sistema berri bat hasi dira jartzen, Pulse izena duena. Honek hobekuntzak ekarriko dituela diote. Aldiz, zenbait aplikazio oraindik ez daude prest sistema berriarentzako. Dirudienez, firefox 3 ren kasua dugu hau. Modu batean eta probisionalean lortu det hori konpontzea. Ala ere espero degu hobekuntzak laster aztea nabaritzen.

Konpontzeko hau instalatu eta firefox berrabiarazi.

sudo apt-get install libflashsupport

Publicado en firefox, hardy 8.04, instalatu, programa, soinua | Deja un Comentario »