Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivos de la categoría ‘hiztegia’

Firefoxentzako hiztegia

Publicado por julen108 en Junio 18, 2008

Zerbait idazten dugunean gure blog, edo emailetan ez dago bat ere gaizki zuzentzaile bat izatea gure firefoxen integraturik. Testu bat idazterakoan betiko modura gaizki idatzitako hitzak azpimarraturik egongo dira eta eskubiko botoiarekin sakatzean, aukerak emango dizkigu

Instalatu

Xuxen III EDBL Euskara dictionary.

Guztira 85.000 sarrera ditu hiztegiak, horietatik berriak 8.860 izen arrunt eta 1.446 izen propio izanik. Orain, EAEko izen eta abizen ohikoenak ere baditu.

Bertsio honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko: http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/adjuntos/xuxen/xuxenedbl.pdf

Publicado en firefox, gehigarria, hizkuntza, hiztegia | Deja un Comentario »

Euskalbar 3.0 bertsioa

Publicado por julen108 en Junio 7, 2008


Euskalbar Firefox-erako tresnabarra da, euskera-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi eta tresna ofizialak kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa)

Hemen daukazue gehigarria instalatzeko URLa:

https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811

Publicado en euskalbar, euskeratu, firefox, gehigarria, hizkuntza, hiztegia, instalatu | Deja un Comentario »

XUXEN III hiztegia instalatzen

Publicado por julen108 en Junio 5, 2008

XUXEN kode irekikoak Hunspell (http://hunspell.sourceforge.net) zuzentzaile-motorra erabiltzen du, beraz ezinbestekoa da OpenOffice.org-ek Hunspell izatea. OpenOffice.org-k, 2.0.2 bertsiotik aurrera Hunspell barnean dakarrenez 2.0.2 bertsioa edo berriagoa erabiltzea gomendatzen da.

XUXEN-en instalazioa OpenOffice.org-en egiteko pauso hauek eman behar dira:

1. Hiztegia (eu-ES-hunspell.tar.gz izenekoa) jaitsi www.euskara.euskadi.net web gunetik. Egin click hemen jeisteko.

2. Hiztegia destrinkotu (tar zxf eu-ES-hunspell.tar.gz komandoarekin, adibidez), bertan bi fitxategi daude, hiztegia eta afixa.

3. OpenOffice.org-ek hiztegiak gordetzen dituen karpetan sartu bi fitxategi hauek. Instalazioaren arabera kokapena aldatu daiteke baina orokorrean ondorengoa izango da:

/usr/lib/openoffice.org2.0/share/dict/ooo/

4. Aurreko puntuan adierazitako kokapenean dictionary.lst izeneko fitxategia editatu (emacs edo gedit bezalako aplikazioekin, adibidez) eta azken lerroaren
ondoren lerro hau gehitu:

DICT eu ANY eu-ES

Behin lerro berria sartu ondoren fitxategia gorde eta itxi.

5. Aurreko pausoak eginda XUXEN behar bezala instalatuta dago, OpenOffice.org martxan baldin badago berrabiatu egin behar da hiztegi berria ezagutu dezan.

6. Behin instalazioa egin ondoren, OpenOffice.org-en XUXEN erabiltzeko
“Herramientas > Opciones> Configuración de Idioma > Idioma” atalera jo eta bertan “Idiomas predeterminados para documentos” eremuan “Basque” aukeratu behar da.

Publicado en euskeratu, hizkuntza, hiztegia, openoffice | 1 comentario