Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivos de la categoría ‘instalatu’

Google Earth 5.0.11 Ubuntu Hardyn

Publicado por julen108 en Marzo 12, 2009

Google Eartheko azken bertsioa ez du ondo funtzionatzen Ubuntu Hardy (8.04) bertsioan. Baina lasai, badu konponbidea eta. Kontsolatik exekutatzen badezue ondorengo errore lerroa ikusiko dezue:

./googleearth-bin: relocation error: /usr/lib/i686/cmov/libssl.so.0.9.8: symbol BIO_test_flags, version OPENSSL_0.9.8 not defined in file libcrypto.so.0.9.8 with link time reference

Betan ikusi dezakegu errorea LIBSS.SO.0.9.8 artxiboan dagoela. Egin behar deguna, artxibo hori bilatzea da. Horretarako, bilatzailea gomendatzen dizuet. Lekuak > Bilatu fitxategiak

Beste modu batean bulatzen dezuenentzako, artxiboa /home/erabiltzailea/google-earth/ helbidean dago.

Egin behar dezuten gauza bakarra, artxiboaren izena aldatzea da. Nire kasuan dena borratu eta 8 izena jarri diot. Honekin aplikazioak ez du artxiboa aurkituko eta ez digu errorea emango eta ezta printzipioz funtzionalitaterik galduko ezta ere.

Ohar bi:

  1. Compiz erabiltzen dezutenek, deskonektatu efektua, Google Earth OpenGl sistema erabiltzen baitu eta oraingoz ez dira konbinagarriak.
  2. Instalatu nahi dezutenok hasieratik, hemen dezu aurretik instalatzeko eginiko gida. Ondoren gida honetako aldaketa aplikatu Hardyn behintzat.

Publicado en bug, google earth, hardy 8.04, instalatu | 5 Comentarios »

Exaile: Gnomerako Amarok

Publicado por julen108 en Febrero 19, 2009

Askok erabiliko dezue Amarok programa. Kontuan hartu behar da KDE mahaigainerako programa bat del bere amaierako “k” izkiak dion bezala. Gogoratu ganomeren kasuan, programek “G” bat jartzen diotela keinu bezala: Gcompiz, Gimp, Gtkpod… Naiz eta bi mahaigain hauek beraien ertan batergarriak diren, batzuetan arazoak ekartzen dituzte. Bera, Amarok programaren kasuan baita ere. Behar baino errore gehiago ematen ditu, motelago doa eta zenbait funtzio galtzen ditu.

Azken aldian zenbait arazo izan nituen berarekin eta beste programa baten bila hasi nintzen. Jende askok erabiltzen du Ubuntuk dakarren Rhythmbox. Ala ere hasiera batean ez zitzaidan oso erakargarria iruditzen. Beraz, bilatzen jarraitu nuen eta Exaile programa aurkitu nuen. Ez zuen itsura txarra, beraz, instalatzea erabaki nuen eta egia esan Amaroken alternatiba nahiko ona da. Abesti lista luze horiek bilatzaile baten bidez akotatzeko aukera badu eta niri gehien interesatzen zitzaidana zen. Instalatzeko oso erraza daukazue:

Repsitorioetan lerro berri bat gehitu:

Gutsyren kasuan

deb http://ppa.launchpad.net/exaile-devel/ubuntu gutsy main

Hardyren kasuan

deb http://ppa.launchpad.net/exaile-devel/ubuntu hardy main

Intrepiden kasuan

deb http://ppa.launchpad.net/exaile-devel/ubuntu intrepid main

Eta ondoren Terminalean ondorengo komandoa sartu:

gpg –no-default-keyring –keyring /tmp/.exaile.keyring –keyserver keyserver.ubuntu.com –recv B79BBC58DE219687E584187AC174A7B143CBFCC0
gpg –no-default-keyring –keyring /tmp/.exaile.keyring –export –armor B79BBC58DE219687E584187AC174A7B143CBFCC0 | sudo apt-key add -
rm /tmp/.exaile.keyring
sudo apt-get update
sudo apt-get install exaile

Honekin azken bertsioa instalatuko genuke, komenigarriena. Arazaorik bazenute, galdetu arazorik gabe.

Oharra: Barkatu azken boladako post lehortea baina lanpetua nabil eta denbora gutxi geratzen zait niretzako.

Publicado en Amarok, exaile, instalatu, musika | Deja un Comentario »

Compiz 3d lehioak

Publicado por julen108 en Enero 7, 2009

Gabonak pasa dira eta lan egiteko gogo gutxirekin hartzen degu gaurko 7 eguna. Horrexegatik, ez det ezer komplikatua ekartzen gaur eta batez ere jokatzeko balio digun gehigarri bat dakart. Gehienok seguruen Compiz efektu bisualak erabiltzen dituzuela. Azken boladan leku guztietan hasi dira esanez pakete berri bat aterako zela efektu berriekin. Horiek lortu ezinean zabiltzanentzako, hemen uzten dizuek lehioak mugitzeko 3d efektuen aurkezpen eta instalazioa.

Lehendabizi repositorioetan sartu datu berriak, horretarako Sources.list zabaldu honela:

sudo gedit /etc/apt/sources.lis

Ondorengo lerroak gehitu:

#Plugin windows3D
deb http://ppa.launchpad.net/kdub/ubuntu hardy main
deb-src http://ppa.launchpad.net/kdub/ubuntu hardy main

Gorde eta itxi ondoren terminaletik eguneratu eta programa instalatu:

sudo apt-get update
sudo apt-get install cf-freewins

Ktrl + Shift + Saguko 1 sakatuz mugitu daitezke lehioak eta beti bezala konfigurazio paneletik egin daitezke aldaketak.

Publicado en Compiz, gehigarria, instalatu | Deja un Comentario »

Exaile, Gnomerentzako Amaroka

Publicado por julen108 en Diciembre 8, 2008

Aski ezaguna degu onezkero denok Amarok aplikazio. Baina gure Ubuntu Gnome mahaigainarekin erabiltzen baldin badegu, zenbait inkonpatibilitate ikusiko ditugu eta hau normala da. Berez, Amarok aplikazioa KDE mahaigainerako dago disenaturik jatorriz. Ala ere KDE eta Gnome eskutik datozte beraien aplikazioak konpartitzeko esperantzaz. Ala ere bi sistema ezberdin direnez arazo txikiak sortzen dizkigute eta azkenean nire kasuan desesperazio txiki batera baita ere.

Arazo hauek gainditzeko, jatorriz Gnomerentzako diseinaturiko musika aplikazio bat hasi nintzen bilatzen eta leku guztietan Exaile gomendatzen zuten Amaroken klon bat bezala. Hemen bere itxura.

pantaila-argazkia-travellin-band-by-credence-clearwater-revival-exaile Oso antzekoa dela ikusi dezakegu, klon bat den edo ez… bakoitzak ikusi dezala. Bere ezaugarrien inguruan interesgarriak iruditu zaizkit:

- Karatulak deskargatzeko aukera

-Due azkartasuna bai kargatzerakoan baita pista askorekin lan egiterakoan.

- Dituen Southcast denak (Amaroken antzera)

-Last FMren eranskina jartzeko aukera.

-Mycastekin konpatibilitatea. (Irratia egiteko)

Eta horrez gain ehundaka gauza txiki dauzka. Dudetan bazaudete probatzeko nik gomendatu egiten dizuet. Ea zer iruditzen zaizuen eta gero komentatu zure experientzia!

Intalatzeko:

Source eta Binary paketeak

Repositorioen bidez, lehendabizi aukera jarri beharko degu gero instalatzeko. Kodea ondorengoa izango litzateke instalaturik eta guzti uzteko:

Intrepid Ibex (8.10)

echo 'deb http://ppa.launchpad.net/exaile-bzr/ubuntu intrepid main' | sudo tee -a /etc/apt/sources.list
sudo apt-get update
sudo apt-get install exaile-bzr

Hardy (8.04)

echo 'deb http://ppa.launchpad.net/exaile-bzr/ubuntu hardy main' | sudo tee -a /etc/apt/sources.list
sudo apt-get update
sudo apt-get install exaile-bzr

Publicado en Amarok, exaile, hardy 8.04, instalatu, musika, programa, ubuntu 8.04, ubuntu 8.10 | Deja un Comentario »

Gimp 2.6 azken bertsioa

Publicado por julen108 en Diciembre 2, 2008

Ubuntu berrian, 8.10 (Intrepid Ibex) Gimp bertsio berria ekartzen du. Ala ere ez gara gutxi eguneratzea bete ez dugunok, bai komentatzen den errekutso kontsumoen gorakadaren ondrioz, gurean eroso gaudelako edo ez dugulako nahi berriz ere zerotik hasi.

Lehendabizi Gimp hitza duten paketeak desisntalatu gure sinpatikotik (Sinaptyc)

Ondoren, hemen dituzue instalatu behar dituzuen artxiboak. DEB extentsioa dute klik bikoitzarekin instalatu ahal izateko.

http://www.megaupload.com/es/?d=RUF4OQGE

Publicado en Gimp, doain, instalatu, programa, ubuntu 8.04 | Deja un Comentario »

KDE 4.1 Ubuntun Instalatzen

Publicado por julen108 en Noviembre 10, 2008

Onezkero badakizuen moduan, Ubuntu bertsioak GNOME inguru grafikoa dakar eta Kubuntuk KDE. Ala ere badaukagu Ubuntun KDE instalatzeko aukera eta saioa hasi aurretik KDE edo GNOMErekin hasi nahi dugun aukera dezakegu. Agian gustokoa izango dezue KDE, batez ere azkarragoa homen delako, edo agian bere itsura estetikoarengatik.

Hasi gaitezen egin beharrekoak egiten. Lehenik eta behin /etc/apt/sources.list artxiboan iturburu berri bat jarriko dugu. Beraz, Terminala zabaldu:

sudo gedit /etc/apt/sources.list

Betan hau gehitu:

deb http://ppa.launchpad.net/kubuntu-members-kde4/ubuntu intrepid main

Repositorioetako informazioa berritze degu:

sudo apt-get update

Ondoren KDE instalatzen degu:

sudo apt-get install kubuntu-desktop

Saio hasierako pantailaren aukeretan GNOME edo KDE aukeratu ahalko dugu.

Publicado en KDE, Kubuntu, instalatu | Deja un Comentario »

Ubuntu 8.10 Instalatzen

Publicado por julen108 en Noviembre 1, 2008

Youtuben dena dago, eta horrelaxe da. Hementxe nola instalatu Ubunturen azken bertsioa. Erderaz dago.

Publicado en gida, instalatu, ubuntu 8.10 | Deja un Comentario »

Beyond Compare 3 Azkenean Linuxerako

Publicado por julen108 en Octubre 31, 2008

Seguruen zuetako gehiengoek ez duzue programa hau ezagutuko. Ala ere ezagutzen duzuenok badakizue bere potentziala eta erraztasuna erabileran nolakoa den.

Jakinen gainean jartzeko denoi, programa honek artxiboak sinkronizatzeko balio du. Bi karpeta edo helbide konparatzen ditu eta biak berdindu ditzakezu, batetik bestera batu edo artxiboen konparazio binarioa egin daiteke. Artxiboek aldaketaren bat izaten badute, abisatu egingo digu eta guk aukeratuko degu ea zapaldu ala ez.

Nik USB edo PenDrive batean egiten det nire ordenagailuko backup-a eta modu oso azkar baten egin dezaket. Beti ordenagailuaren aurka egiten ditut aldaketak eta gero aldaketak izan dituen artxiboak soilik pasatzen ditut USBra. Baina hori programak egiten du, hautaketa hori, bere azkenengo aldaketa noiz izan den kontuan artzen du, baita bere pisua eta tamaina eta nahi izanez gero modu binialean alderatzen ditu ea berdinak diren ala ez jakiteko.

Programa hau lortzeko:

TAR.GZ formatua 8984kb
Debian paketea 8735kb
RPM paketea 9627kb

Programa hau ez da doain, ala ere milaka modu daude crackeatzeko. Nahi izanez gero lagunduko dizuet.

Publicado en instalatu, programa | 2 Comentarios »

OpenOffice 3 Final Gazteleraz

Publicado por julen108 en Octubre 16, 2008

Gaur atera da gaztelerazko bertsioa. Ingelesezko bertsioa 13 atera ondore, hiru egunetara atera da gaztelerazko tradukzioa. Hemen daukazu jeisteko helbidea:

http://es.openoffice.org/programa/

Beraz DEB bertsio jetsi ondoren, OpenOffice instalatzeko gida jarraitu dezakegu.

Publicado en doain, instalatu, openoffice, programa | Deja un Comentario »

OpenOffice 3 Instalatzen

Publicado por julen108 en Octubre 16, 2008

Gida honekin OpenOfficen azken bertsioa instalatuko dugu. Gazteleraz oraindik ez da atera 3 bertsioan, baina ondoren hizkuntzaz aldatu ahalki dugu. Euskarazko tradukzioa prest dagoen arren, zenabit errore dauzka oraindik eta egokitu arte itsarongo dugu bere gida jartzeko.

1 Lehenik www.openoffice.org web orritik programa jetsi (ondo begiratu 3 bertsioa dela). Nire kasuan ingeleseko bertsioa jetsi det eta honela gida hau ingeleseko paketearekin egingo det. Bestela, paketearen izena aldatu eta gainontzekoa ondo funtzionatu beharko luke. Baita ere komentatu behar de DEB bertsio (edo alako zerbait) delakoa jetsi dudala, naiz eta bere extentsioa ez *.deb izan, barnean *.deb artxiboak aurkituko ditugu.

2. Jeisten ari den bitartean, aurreko bertsioa desinstalatu. Pauso hau garrantzitsua da, bestela ez digu funtzionatuko. Frogatua daukat eta. Horretarako komando hau erabiliko dugu.

sudo apt-get remove openoffice*.*

3. Behin artxiboa dugula, deskomprimitu, kontsolatik egin nahi ezkero:

tar -zxvf OOo_3.0.0_LinuxIntel_install_en-US_deb.tar.gz

4. Bertara sartu eta DEB karpeta barruan kokatuko dugu terminala. Hori egiteko:

cd OOO_3*

cd DEB

5. Jada barruan kokaturik gaudela, bertako deb pakete guztiak instalatuko ditugu terminaletik. Ez saiatu eskuz edo modu grafikoan egitea orden konkretu bat behar dute eta terminalean komando honekin berak aurkituko du zein de orden hori. Horretarako:

sudo dpkg -i *.deb

6. Azkenik “Desktop Integration” sistema berria intalatuko dugu honela:

cd desktop-integration
sudo dpkg -i openoffice.org3.0-debian-menus_3.0-9354_all.deb

Publicado en doain, instalatu, openoffice, programa | Deja un Comentario »