Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivos de la categoría ‘kodeak’

Man agindua erabiltzen. Benetan lagungarria.

Publicado por julen108 en Marzo 18, 2009

command –help eta man agindua dira agindu-lerroko bi tresna garrantzizkoenak.

Agindu ia guztiek ulertzen dute -h (edo –help) aukera, bere erabileraren eta aukeren laburpen bat erakusteko. Idatz ezazu

man -h

edo

man –help

hau nola dabilen ikusteko.

Linuxeko agindu guztiek eta aplikazio gehienek edukiko dute man (manual) fitxategi bat, eta man agindua idatzi besterik ez du egin beharko agindu horren gidaliburu osoago bat bistaratzeko. Adibidez:

man mv

idatziz gero, mv (move) aginduaren gidaliburua bistaratuko da.

Teklatuko geziak erabili itzazu man fitxategian zehar mugitzeko, eta q sakatu ezazu gidaliburutik irteteko.

man man

erabiliz, man aginduaren gidaliburua bistaratuko duzu; hasteko leku ona.

man intro

bereziki erabilgarria da – “Introduction to user commands” bistaratzen du, Linuxen agindu-lerrorako sarrera labur eta egokia.

info orriak ere badaude, man orriak baina sakonagoak izan ohi direnak. Proba ezazu

info info

, info orrietarako sarrera bat bistaratzeko.

Publicado en Terminala, kodeak | Deja un Comentario »

Oinarrizko Kodeak II (pwd, ls, cp, mv, rm, mkdir)

Publicado por julen108 en Octubre 30, 2008

pwd

pwd aginduak une horretan zein direktoriotan zauden kokatuta esango dizu (pwd ingelesez ““print working directory”” da, hau da, “lan-direktorioa inprimatu”). Adibidez, Mahaigaina direktorioan zaudenean

pwd

idatziz gero, /home/erabiltzaile-izena/Mahaigaina bistaratuko da.

GNOME Terminal-ek bere leihoaren izenburuan ere bistaratzen du informazioa.

ls

ls aginduak direktorioko fitxategien zerrenda bat bistaratuko du. Adibidez,

ls ~

idatzean zure etxe-direktorioko fitxategiak bistaratuko dira.

-l

aukerarekin batera erabiliz gero,

ls

aginduak beste informazio batzuk gehiago bistaratuko ditu fitxategiaren izenarekin batera (fitxategiaren aimenak, fitxategiaren jabea,…).

cp

cp aginduak fitxategi baten kopia sortzen du. Adibidez,

cp foo bar

idatz ezazu foo fitxategiaren kopia bat egiteko, bar izenekoa. Ez da foo fitxategia aldatuko.

mv

mv aginduak fitxategi bat mugitu edo berrizendatzen du. Adibidez:

mv foo bar

erabiliz, foo fitxategia berrizendatuko da bar izenarekin.

mv foo ~/Mahaigaina

erabiliz, foo fitxategia mugituko da Mahaigaina direktoriora, baina ez da berrizendatuko.

rm

rm agindua fitxategiak ezabatzeko erabiltzen da.

rm foo

aginduak foo fitxategia ezabatzen du (une horretako direktoriotik).
Modu lehenetsiz, rm aginduak ez du direktoriorik ezabatuko. Direktorio bat ezabatzeko, -R aukera
erabili behar duzu. Adibidez,

rm -R foobar

erabiliz, foobar direktorioa ezabatuko duzu, bere eduki guztiekin batera!

mkdir

mkdir aginduarekin direktorioak sortu ahalko dituzu. Adibidez,

mkdir musika

idatziz, musika izeneko direktorio berria sortuko duzu.

Publicado en Terminala, kodeak | Deja un Comentario »

Oinarrizko Kodeak I (Sarrera eta cd kodea)

Publicado por julen108 en Octubre 30, 2008

Gida hau erabiltzea
“Linuxen GUI (graphical user interface) edo azalak daude, aldez aurretik dokumentazio pila bat irakurri beharrik gabe nahi duzuna egin ahal izan dezazun, ia xagua besterik erabili gabe. Unix ingurunea beti izan da C LI (command line interface) edo agindu-lerro motakoa; bertan, aginduak idatz ditzakezu ordenagailuari zer egin esateko. Azken hau azkarrago eta boteretsuagoa da, baina aginduak zeintzuk diren aurkitzera behartzen zaitu.” — man intro(1) Gida honi esker GNU/Linux shell-eko aginduak ezagutzen hasiko zara. Ez du agindu-lerroko gidaliburu osoa izateko helbururik, Ubunturen tresna grafikoak osatzeko sarreratxo bat baizik. Agindu-izen, fitxategi-izen edo bide-izen guztiak espaziobakar letrekin erakutsiko dira. Gida honetako agindu guztiak agindu-lerroan erabiltzeko dira (Terminal batean) eta honela erakutsiko dira:

idatzi beharreko agindua

Kontutan hartu ezazu Linuxek maiuskula eta minuskulak ezberdintzen dituela.
Erabiltzaile, erabiltzaile eta ERABILTZAILE ezberdinak dira Linuxentzat.

Terminala abiaraztea
Terminal bat abiarazteko, hau egin ezazu:
Hautatu ezazu A plikazioak ▸ Gehigarriak ▸ Terminala;
edo sakatu ezazu A lt+F2 eta idatzi ezazu gnome-terminal .

Fitxategi- eta direktorio-aginduak
Gida honetan ondorengo kodeak aztertuko ditugu.

cd
pwd
ls
cp
mv
rm
mkdir

cd
cd aginduak direktorioa aldatzen du. Terminal bat irekitzean, zure etxe-direktorioan hasiko zara beti.
Fitxtegi-sisteman zehar mugitzeko balioko dizu cd .
Erro direktoriora mugitzeko, idatz ezazu:

cd /

Zure etxe-direktoriora mugitzeko, idatz ezazu:

cd

edo

cd ~

~ karaktereak une horretako erabiltzailearen etxe-direktorioa adierazten du.
Lehen ikusi bezala, berdinak izango dira cd ~ eta cd /home/erabiltzaile-
izena/ . Halaere, agindua exekutatzen duena erroa bada ( sudo erabiliz,
adibidez), ~ -k adierazten duena /root da. Agindu bat exekutatzeko sudo
erabiltzean, beraz, zure etxe-direktorioaren bide-izen osoa idatzi beharko duzu.
Gaineko direktoriora mugitzeko, idatz ezazu:

cd ..

Aurreko direktoriora (edo atzera) mugitzeko, idatz ezazu:

cd -

Aldi berean direktorio ugaritako saltoa egiteko, joan nahi duzunaren bide osoa zehaztu ezazu.
Adibidez:

cd /var/www

idatzi ezazu /var/ direktorioko /www azpidirektoriora joateko. Beste adibide bat:

cd ~/Mahaigaina

idatzi ezazu zure etxe-direktorioko Mahaigaina azpidirektoriora joateko.

Publicado en Terminala, kodeak | Deja un Comentario »

GStreamer multimedia kodeak instalatzen

Publicado por julen108 en Junio 9, 2008

Musika eta video formatu gehienak erreproduzitu ahal izateko, ez dugu besterik egin behar. Komando honekin, behar diren kodek guztiak instalatuko dituzu.

$ sudo apt-get install faad gstreamer0.10-ffmpeg gstreamer0.10-plugins-bad gstreamer0.10-plugins-bad-multiverse gstreamer0.10-plugins-ugly gstreamer0.10-plugins-ugly-multiverse gstreamer0.10-pitfdll liblame0

Publicado en bideo, instalatu, kodeak, mp3, musika, ogg, soinua | Deja un Comentario »