Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivos de la categoría ‘Linux’

iPodLinux Proiektua

Publicado por yauganeus en Enero 14, 2009

Normalean gertatzen den bezala, oraingoan ere, Linux gure poltxiko edota motxilako txokoroa iritxi da azken proiektuhonekin.                                                                                                                                    tux_ipod_linux_1

iPodLinux egitasmoak Linux sistema eragilea Ipod-en barneratzea lortu du Podzilla izeneko interfazearen bidez.

Software librearen sarrera honek iPod-ak eskaintzen dizkigun aukeretaz gain beste batzuk ematen dizkigu; hauen artean Game Boy jokoetara jolasteko aukera, DOOM-era (Inpernuko izakien eskuetatik ihes egiteko tiro joko bat) jolasteko aukera, film-ak ikusteko aukera….

inor ilusionatu baino lehen, esan beharra dago 2. belaunaldiko iPod nano, 5.5 belaunaldiko ipoda, touch eta Shuffle iPod-ean ezin dela instalazioa burutu.Beste iPod guztientan bai ordea.

Horretaz gain, badago beste baldintza bat; instalazioa Windows sistema eragilea duen PC-an egin behar da. Honen zergatia instalazioa burutzeko programa ez ofiziala windows-en bidez bakarrik egin daitekeelako da.

Aurreko baldintzak beteta, hauek dira egin beharreko hurrengo pausuak:

1. Zure iPod-a azkeneko firmwarera berrizta ezazu. (hau iTunes–>iPod–>Pantalla Principal–>Actualizar).

2.Zihurta ezazu zure iPod-ak “modo de pantalla” duen. Hau ere iTunes-en bidez.

3.iTunes itxi eta “iPodService.exe” “lista de procesos”-en amaitu behar da. Ctr+Alt+Supr emanez “administrador de Tareas” delakoan sartuko gera, bertan “procesos” aukera sakatu eta azkenik prozesua amaitu dadin “terminar”.

thumb_ipod_linuxInstalazioa:

Idazmahaian “EziPL.exe” deskargatu.

Behin EziPL.exe idazmahaian izanda, hau exekutatu ahal izango dugu, baina kontuz, exekutatzean instalazioa asten da, horregatik komenigarria litzateke pausu guztiak ondo daudela ziurtatzea.

Hau eginda Podzilla eta Loader zure iPod-ean instalatuta dauzkazu. Orain iPod-a deskonektatu eta piztean Loader izeneko menua daukazula ikusiko dezu. Menu honek lau aukera aurkezten ditu:

- Apple: Fabrikaz datorrena musika entzuteko eta kudeatzeko erabiliko deguna.

- Sleep: Itzaltzeko botoi bat soilik.

- Disk mode: Terminal moduko bat, gure interfazak arazoak izatekotan hau erabiltzeko.

- iPodLinux: Hemendik aurrera gehien erabiliko deguna (saltzeatzeko). Hau da eskeintzen diguna.

Film-ak

Smoopved deskargatu.

Zip hori iPod-aren oinarrian deskonprimatu

Kodifika ezazu bideo bat eta kokatu zure iPod-aren oinarria “X”–>X: //mvpd/animations, X://mvpd/movies, X://mvpd/musicVideos edo X://mvpd/tvshows artxiboaren arabera.
iPod-a deskonektatuta saru iPodLinux-en File Browser > /hp/ > /mvpd/ > mv_player_m eta ireki ikusi nahi duzun artxiboa.

Kitto! iPodLinux instalatuta.

Azkenik jakin ezazue oraindik ez degula iPod batean adierazitako guzti hau burutu, baina aukera izatean saiatuko gera, honela argi ez dauden gauzak errazago adierazi ahal izango baititugu.

zerbait gehiago jakin nahi badezue hemen ditizue hainbat link, horien artean web orri “ofiziala”.

Linkak informazio gehiagorako:

Artikulu honen informazio gehiena duen Web-Orria

iPodLinux web ofiziala (Ingelesez)

iPodLinux inguruko informazio pila duen web-a, twiterren

Instalazioa nola egin behar den adierazten duen bideo bat (ingelesez hau ere)

Publicado en Linux, ipod | Deja un Comentario »

Zabaldu ezazu!

Publicado por julen108 en Noviembre 12, 2008

Ez, ez da EHU/UPVko lema. Ubuntu instalatu badugu eta gustokoa badugu, zabaldu egin behar dugu. Ubuntu printzipioz ez da enpresa bat eta ez du publizitaterik egiten, ondorioz gu izan behar gera bera zabaltzen duena. Aitzinean bezala ahoz-ahozko sistema (hoberena nire ustean) erabili behar da. Horrez gain XXI. mendean ikus-entzunezko sistemak erabiltzen dira jendearen arreta lortzeko eta hori da ain zuzen ere eskeini nahi digutena Ubuntu web orri ofizialetik.

Zabaltzeko erreztasunak jartzeko intentzioarekin, pegatinak, posterrak, bideoak, etab. dauzkagu eskuragarri web ofizialeko atalean.

Publicado en Linux, ubuntu | Deja un Comentario »

Herri xehearentzat

Publicado por julen108 en Octubre 30, 2008

Urtetan zehar, Linux eta inguruko programak ghetto antzekoak izan dira, informatikan aditu-adituek bakarrik erabiltzeko modukoak, alegia: aplikazio biziki konplexuak izaki, baliatzeko unean ordenagailuaren erraiak zehaztasunez ezagutzea ezinbestekoa zenez, erabiltzaile jardun bakan batzuen esku baizik ez zeuden. Gauzak, ordea, aldatzen ari dira. Linux sisteman jardutea, Windows edo Macintosh-en bezain erraza bihurtzen ari baita. Aresti arte, erabiltzaileak “egin zerorrek” zuen aukera bakarra: berak, inongo laguntza zein laguntzailerik gabe, ezarri behar zituen ordenagailuan nukleoa eta premiazko programa guztiak, behar aldrebes eta neketsuan. Prozesu hori soiltzeko hainbat enpresak “distribuzioak” izeneko soluzio berria sortu dute: hauek, bilduma berean ezartzen dituzte nukleoa eta aplikazio sorta zabal bat, era soil eta automatiko samarrean instalatzen direnak.

Distribuzio horiek salgai dauden arren, interesa duena aske da zernahi kopiatzeko. Erabiltzaile askok erostea erabakitzen dute, modu horretan Internetetik hainbat datu-CD deskargatzeko lanak itzurtzearren (eginkizun hori pazientzia agortzeko modukoa izan daiteke, konexio on-ona eduki ezean) eta, bide batez, eskuliburuak inprimaturik jasotzeko. Horiez gainera, ideologia aurrerakoiaz diharduen mugimenduari laguntza emateko era bat da.

Linux, web orriak eskaintzen dituzten zerbitzarietan hedatu da gehien: bertan, filosofia horrekin funtzionatzen duen Apache programa alternatiba komertzial guztien aurretik doa egun. Bestela ere, Linux sistemak telefono mugikorretan, esku-ordenagailuetan eta, areago, erlojuetan ere badabiltza martxan. Aplikazio horien ezaugarri hoberenetako bat modularitatea da, izan ere, kasuan kasuko dispositiboan, ahalmen guztiak ustiatzeko moduan funtzionatzen du eta. Horregatik funtziona dezake “antzinako” 386 batean (ordenagailu horretarakoxe sortu zuen asmatzaileak Linux), azken belaunaldiko Pentium IV batean edota hainbat gigabytedun RAM memoriaz hornituriko zerbitzari eskerga batean ere.

Publicado en Informazioa, Linux | Deja un Comentario »