Publicado por julen108 en Diciembre 2, 2008
Blogean pare bat aldiz komentatu degu nautilusek ematen duen errorea edo duen Buga artxibo bat kopiatu eta mugitzerakoan. Zeazki Euskarazko Nautilusen Bug edo errorea. portean komentatu genuen lehen aldiz. Hau 8.04 bertsioan ikusi genuenaren araberakoa izan zen. Ondoren 8.10 Intrepid Ibex bertsioa atera zutenean froga berdina egin genuen eta bug berdina jarraitzen zuela konturatu ginen. Azken hau, Euskarazko Bug-ak 8.10 bertsioan jarraitzen du postean komentatu genuen.
Orain gure Assar irakurleari eskertu behar diogu bere aportazioa bug hau nola konpontzeko gida utzi bait digu eskuragarri. Hemen soilik frogatu egin dugu ondo doala eta orain sarrera bat merezi duela uste dugu noski.
Prozedura egin aurretik instalatu ezazue euskal hizkuntza Sistema>Administrazioa>Hizkuntza sostengua aukeran. Ez da beharrekoa euskal bertsioa martxan jartzea, baina bai nautilusen itzulketa okerra instalatua egotea ondoren ondo dagoenarekin zapaltzeko.
Hasi gaitezen.
Lehenik eta behin gure Gnome bertsioa zein den jakin behar degu. Horretarako Sistema > GNOMEri burzu aukeran sartu eta behekaldean azalduko zaigu bertsioa. Nire kasuan 2.22 da 8.04 bertsioa daukat eta.

Ondoren http://l10n.gnome.org/teams/eu web orrialdera jo eta bertan gure gnome bertsioa aukeratu.
Urrengo pantailan aplikazio ezberdinak azalduko zaizkigu eta gainean klikatuz gero bere tradukzio artxiboa jetsi ahal izango degu. Gure kasuan Nautilusena beha degu. Beraz, nautilus billatu eta gainean klikatu.
Laguntza-txikia:“Azkarrago bilatzeko gogoratu CTRL + F zapaldu ezkero Firefoxen bilatzaile integratua zabalduko dela. Bertan Nautilus idazten hasi eta bukatu baino lehenago, non dagoen esango dizu.”
Azkenengo pantaila honetan hizkuntzak azalduko zaizkigu, Euskal bertsioa bilatu eskubiarekin klikatu lotura gorde ahal izateko, PO artxiboa kasu honetan.
Urrengo urratsa programa interpretatzaile bat idaztea da. PO artxiboak MO artxibora bihurtu ahal izateko. Horretarako
sudo apt-get install gettext
Orain beraz, jetsitako PO artxiboa MOra pasako degu. Komandoa erraza daukagu.
msgfmt -cv -o nautilus.mo hemen_jetsitako_artxiboaren_izena_jarri
Grafikoki prozesua jarraitzen ari baldin bazarete, konturatuko zineten artxibo berri bat sortu dela Nautilus.mo izenekoa. Orain hau bere tokian jarri behar degu. Horretarako terminalera berriz ere azker pausoa egiteko.
sudo mv /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo.bak
sudo cp nautilus.mo /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo
Publicado en bug, euskeratu, hardy 8.04, nautilus, ubuntu 8.10 | 7 Comentarios »
Publicado por julen108 en Octubre 30, 2008

Euskarazko Nautilusen Bug edo errorea. izeneko postean komentatu dugu, nautilusek 8.10 Ubuntuko bertsioan, arazo bat zuela kopiaketarenbat egiterakoan. Itxi egiten ze eta berriro zabaldu /home helbidean.
Orain 8.10 betsioa erabiltzen hasi naiz eta errore berdina jarraitzen du. Aldiz euskaraz erabili ordez, erderaz erabiltzen badut, ez det horrelako arazorik.
Konponbide zehatzik ez du, ala ere zearkako konponbideak proposatu genituen eta berdinak erabiltzen jarri ditzakezuera. Informazio gehiago post originalean.
Publicado en bug, nautilus, ubuntu 8.10 | 3 Comentarios »
Publicado por julen108 en Agosto 28, 2008
Normalean Ubuntu erderaz erabiltzen det, programa gehio baitaude itzulirik, naiz eta softwarearen euskeratzea bakoitzetan eta handiagoa izan.
Hala gauzak, Ubuntu euskeratzea otu zitzaidan eta berabiarazi ondore, dena euskaraz nuenean Nautilusek arazoak ematen zizkidan kopiatzerakoan. Bilatzen hasi nintzen eta euskarako bertsioan zabaldua dagoen arazoa dela konturatu naiz. Ala ere ez diot aurkitu konponbiderik, ezta hasieratik euskaraz intalazioa eginez ez dabil ondo.
Beraz, berriz ere gaztelerara pasa det eta ondo doa dena berriz ere.
Konponbide probisionala:
- Ubuntu erdal hizkuntzara berriz ere pasa.
sudo apt-get install gnome-commander
- PCMAN File Manager erabili, nautilusen antz handia
sudo apt-get install pcmanfm
Publicado en bug, nautilus | Deja un Comentario »
Publicado por julen108 en Junio 3, 2008
Beno, txitxingorriri esker hainbat aukera berri zabaldu zaizkit gaurkoan ubuntun.
Script-ek Musika,irudi zein bideoen tratamendurako haimaika aukera ematen dizkigu. Askorentzako interesgarria eta baliagarria dirudienez, hauen instalazioan eman behar diren pausuak azalduko dizkizuet:
1. Sartu helbide honetara: http://nautilus-scripts.javielinux.com/
orlegiz dagoena sakatu.
Behin hor sartuta, eskumaldean “italiano” jartzen duen tokian, gainean dagoen “descargar” botoia sakatu.
2. Artxibategia jeitxita izatean, hauek bertatik atera behar dira. “Abrir” edo ireki aukera sakatu, eta hondoren “extraer”. Artxibategiak home/carpeta personal/.gnome2/nautilus-scripts ireki behar dira.
ADI! gnome2 karpeta Ctrl+h botoiak karpeta pertsonalean sakatzean azalduko dira, hauek izkutaturik baitaude.
3. Behin lehenengo bi pausuak burututa, aplikazioak itxi eta has zaitez saltxeatzen!
Publicado en argazkiak, bideo, editatu, edizioak, musika, nautilus, script | Deja un Comentario »