Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivos de la categoría ‘Terminala’

Man agindua erabiltzen. Benetan lagungarria.

Publicado por julen108 en Marzo 18, 2009

command –help eta man agindua dira agindu-lerroko bi tresna garrantzizkoenak.

Agindu ia guztiek ulertzen dute -h (edo –help) aukera, bere erabileraren eta aukeren laburpen bat erakusteko. Idatz ezazu

man -h

edo

man –help

hau nola dabilen ikusteko.

Linuxeko agindu guztiek eta aplikazio gehienek edukiko dute man (manual) fitxategi bat, eta man agindua idatzi besterik ez du egin beharko agindu horren gidaliburu osoago bat bistaratzeko. Adibidez:

man mv

idatziz gero, mv (move) aginduaren gidaliburua bistaratuko da.

Teklatuko geziak erabili itzazu man fitxategian zehar mugitzeko, eta q sakatu ezazu gidaliburutik irteteko.

man man

erabiliz, man aginduaren gidaliburua bistaratuko duzu; hasteko leku ona.

man intro

bereziki erabilgarria da – “Introduction to user commands” bistaratzen du, Linuxen agindu-lerrorako sarrera labur eta egokia.

info orriak ere badaude, man orriak baina sakonagoak izan ohi direnak. Proba ezazu

info info

, info orrietarako sarrera bat bistaratzeko.

Publicado en Terminala, kodeak | Deja un Comentario »

Oinarrizko Kodeak II (pwd, ls, cp, mv, rm, mkdir)

Publicado por julen108 en Octubre 30, 2008

pwd

pwd aginduak une horretan zein direktoriotan zauden kokatuta esango dizu (pwd ingelesez ““print working directory”” da, hau da, “lan-direktorioa inprimatu”). Adibidez, Mahaigaina direktorioan zaudenean

pwd

idatziz gero, /home/erabiltzaile-izena/Mahaigaina bistaratuko da.

GNOME Terminal-ek bere leihoaren izenburuan ere bistaratzen du informazioa.

ls

ls aginduak direktorioko fitxategien zerrenda bat bistaratuko du. Adibidez,

ls ~

idatzean zure etxe-direktorioko fitxategiak bistaratuko dira.

-l

aukerarekin batera erabiliz gero,

ls

aginduak beste informazio batzuk gehiago bistaratuko ditu fitxategiaren izenarekin batera (fitxategiaren aimenak, fitxategiaren jabea,…).

cp

cp aginduak fitxategi baten kopia sortzen du. Adibidez,

cp foo bar

idatz ezazu foo fitxategiaren kopia bat egiteko, bar izenekoa. Ez da foo fitxategia aldatuko.

mv

mv aginduak fitxategi bat mugitu edo berrizendatzen du. Adibidez:

mv foo bar

erabiliz, foo fitxategia berrizendatuko da bar izenarekin.

mv foo ~/Mahaigaina

erabiliz, foo fitxategia mugituko da Mahaigaina direktoriora, baina ez da berrizendatuko.

rm

rm agindua fitxategiak ezabatzeko erabiltzen da.

rm foo

aginduak foo fitxategia ezabatzen du (une horretako direktoriotik).
Modu lehenetsiz, rm aginduak ez du direktoriorik ezabatuko. Direktorio bat ezabatzeko, -R aukera
erabili behar duzu. Adibidez,

rm -R foobar

erabiliz, foobar direktorioa ezabatuko duzu, bere eduki guztiekin batera!

mkdir

mkdir aginduarekin direktorioak sortu ahalko dituzu. Adibidez,

mkdir musika

idatziz, musika izeneko direktorio berria sortuko duzu.

Publicado en Terminala, kodeak | Deja un Comentario »

Oinarrizko Kodeak I (Sarrera eta cd kodea)

Publicado por julen108 en Octubre 30, 2008

Gida hau erabiltzea
“Linuxen GUI (graphical user interface) edo azalak daude, aldez aurretik dokumentazio pila bat irakurri beharrik gabe nahi duzuna egin ahal izan dezazun, ia xagua besterik erabili gabe. Unix ingurunea beti izan da C LI (command line interface) edo agindu-lerro motakoa; bertan, aginduak idatz ditzakezu ordenagailuari zer egin esateko. Azken hau azkarrago eta boteretsuagoa da, baina aginduak zeintzuk diren aurkitzera behartzen zaitu.” — man intro(1) Gida honi esker GNU/Linux shell-eko aginduak ezagutzen hasiko zara. Ez du agindu-lerroko gidaliburu osoa izateko helbururik, Ubunturen tresna grafikoak osatzeko sarreratxo bat baizik. Agindu-izen, fitxategi-izen edo bide-izen guztiak espaziobakar letrekin erakutsiko dira. Gida honetako agindu guztiak agindu-lerroan erabiltzeko dira (Terminal batean) eta honela erakutsiko dira:

idatzi beharreko agindua

Kontutan hartu ezazu Linuxek maiuskula eta minuskulak ezberdintzen dituela.
Erabiltzaile, erabiltzaile eta ERABILTZAILE ezberdinak dira Linuxentzat.

Terminala abiaraztea
Terminal bat abiarazteko, hau egin ezazu:
Hautatu ezazu A plikazioak ▸ Gehigarriak ▸ Terminala;
edo sakatu ezazu A lt+F2 eta idatzi ezazu gnome-terminal .

Fitxategi- eta direktorio-aginduak
Gida honetan ondorengo kodeak aztertuko ditugu.

cd
pwd
ls
cp
mv
rm
mkdir

cd
cd aginduak direktorioa aldatzen du. Terminal bat irekitzean, zure etxe-direktorioan hasiko zara beti.
Fitxtegi-sisteman zehar mugitzeko balioko dizu cd .
Erro direktoriora mugitzeko, idatz ezazu:

cd /

Zure etxe-direktoriora mugitzeko, idatz ezazu:

cd

edo

cd ~

~ karaktereak une horretako erabiltzailearen etxe-direktorioa adierazten du.
Lehen ikusi bezala, berdinak izango dira cd ~ eta cd /home/erabiltzaile-
izena/ . Halaere, agindua exekutatzen duena erroa bada ( sudo erabiliz,
adibidez), ~ -k adierazten duena /root da. Agindu bat exekutatzeko sudo
erabiltzean, beraz, zure etxe-direktorioaren bide-izen osoa idatzi beharko duzu.
Gaineko direktoriora mugitzeko, idatz ezazu:

cd ..

Aurreko direktoriora (edo atzera) mugitzeko, idatz ezazu:

cd -

Aldi berean direktorio ugaritako saltoa egiteko, joan nahi duzunaren bide osoa zehaztu ezazu.
Adibidez:

cd /var/www

idatzi ezazu /var/ direktorioko /www azpidirektoriora joateko. Beste adibide bat:

cd ~/Mahaigaina

idatzi ezazu zure etxe-direktorioko Mahaigaina azpidirektoriora joateko.

Publicado en Terminala, kodeak | Deja un Comentario »

CHMOD: baimenak aldatuz

Publicado por julen108 en Octubre 8, 2008

Askotan gure artxiboak ezin ditugu aldatu edo ezta zabaldu ere ez ez dugulako baimenik. Hau da, ez gaudelako “autorizatua” hori egiteko, ez behintzat gure erabiltzailea. Beste batzuetan ere CD batetik zerbait pasatzerakoan gure disko gogorrera, giltzarrapo edo kandado batekin azaltzen zaigu eta ezin degu nahi degun guztia egin berarekin. Askotan soilik lekuz mugitu soilik nahi degu, baina ez daukagu horretarako baimenik.

Aukera bi dauzkagu:

1 Nautilus adminitratzaile bezala zabaldu eta honela mugitu eta aldatu dezakegu. Ez da gomendagarria eta gainera luzera pisutsua egingo zaigu.

2 Baimenak aldatu. Bigarren hau egiteko modurik errazena Terminalaren bidez izango da Chmod komandoa erabiliaz.

Sintaxia ondorengoa izango litzateke:

chmod [aukerak]XXX artxiboaren/helbidea

Aukerak erabilienak:

-f: baimenen aldaketan ez ditu azaldu daitezkeen erroreak erakusten.

-v: Komandoa aplikatzen zaizkien artxibo zein direktorioen zerrenda.

-R: direktorio zein bertako artxibo eta karpetei aldatzen die baimenak. Egokietan \home zaharra errekuperatzen dugunean beste leku batetik.

XXX baimen motak:

0 = Baimenik gabe
1 = Exekutatzeko baimena
2 = Idazteko baimena
3 = Exekuzio eta idazte baimenak
4 = Irakurtzeko baimena
5 = Exekutatzeko eta irakurtzeko baimenak
6 = Irakurtzeko eta idazteko baimenak
7 = Exekutatzeko, idazteko eta irakurtzeko baimenak

Beraz, XXX 644 jartzen badugu ze baimen jartzen ari gara?

Jabea = 6 (Irakurtzeko eta idazteko aukera)
Taldea = 4 (Irakurtzeko baimena)
Besteak = 4 (Irakurtzeko baimena)

Noski CHMOD komandoak aukera askoz ere gehiago dauzka baina hemen modu erraz batean azaldu nahi izan det bere erabilera arruntena. Informazio gehiago lortzeko:

man chmod

Publicado en Terminala, chmod, komandoa | Deja un Comentario »

Flash-ak jetsi firefoxekin

Publicado por julen108 en Julio 22, 2008

Lehengokoan modu oso gogorrean egiteko prozesua esplikatu degu. Aldiz modu askoz ere errazago bat dago Flash-ak jeisteko. Horretarako soilik Firefoxen gehigarri (Plugin) bat beharko degu.

1-. Instalatu
2-. Firefox Berrabiarazi
3.- Funtzionamenduan: Web batean zautenean eta horre Flash bideo bat baldin badu, goiko helbide barraren ondoan hiru bola hasiko dira mugitzen. Bertan klik egin eta jeisteko aukera emango dizu. Jetsitako artxiboa .flv formatua izango du. Ubuntun ikusteko inongo arazorik ez du.

FLV-ti AVI-ra
Terminal bidez dugu errazena.

1.- Artxiboa dagoen karpetan kokatu
2.- ffmpeg -i atxiboaren_izena.flv irteerako_izena.avi

Publicado en Terminala, bideo, firefox, flash, instalatu | Deja un Comentario »

Photoshop-a Jartzen

Publicado por julen108 en Julio 6, 2008

Hemen idatzitakao gida honek Adobhe Photoshop-a Ubuntun instalatzeko pausuak emango dizkigu. Diruidienez Linux sistemarentzat prestaturiko instalazioa litzateke hau, baina ofizialki Ubuntu-n onartu egin da.

Hasteko hau beharko genuke:
Ubuntu Dapper isntalazio eguneratua
Windoes duen makina Adobe Photoshop Cs2 arekin.

Bi gauza hauek edukita Terminalean hau idatze behar da:

apt-get update
apt-get install wine (wine badezue ez da beharrezkoa hau egitea)

Hau burututa Windows-etik beharrezko fitxero guztiak hartu beharko ditugu:

“Adobe” deituriko karpetatik dena kopiatu –> “c:\Archivos de Programa” “/home/Zure usuarioa/.wine/drive_c/Program Files/”

Adobe Photoshop CS2-aren kodeak erreistratu behar dira:

Windows-en, “regedit” idatzi “Ejecutar programa”-em eta atera “HKEY_LOCAL_MACHINE/Software/Adobe/” “adobe.reg”-era.
Ubuntun kopiatu eta ASCII-n bilakatu honekin:
recode ucs-2..ascii adobe.reg

Hondoren hau idatzi:

wine regedit adobe.reg

wine-era pasatzeko.

Azkenik hau idatzi terminalean:

./wine –winver winxp “[ruta a Photoshop]/photoshop.exe”

Publicado en Terminala, fotografía, wine | Deja un Comentario »

Ubunturekin Esnatu eta Oheratu

Publicado por julen108 en Julio 4, 2008

Ubuntuk hainbat sistema operatiboren antzera, berarekin batera jeikitzeko eta oheratzeko aukera ematen digu. Aukera hau gainera, hainbat motakoa izan daiteke, izan ere; Ubuntuk iratzargailu moduan zenbait programa eskeintzen dizkigulako (interneten bidez doan lortu daitezkenak) eta Terminalaren bidez hau eratu dezakegulako.

Gure Blog-a edo besterenbat bisitatu badezute, jakingo dezuenez, iratzargailua eratzeko soilik hainbat komando idatzi behar dira Terminalean. Hauexek dira pausuak Iratzargailu bat eratzeko:

Terminala zabaldu. Terminalean hau idatzi behar dezue: (adibide bat da) Sleep 15m; Amarok musika.mp3

Denbora (adibidearen kasuan 15m) segundutan (s), minututan(m) eta ordutan(h) jar daiteke, eta Amarok beste erreproduzitzaile batez aldatu daiteke (VLC, mplayer…). Azkenik musika jartzen duen tokian zuen esnatzeko nahiko dezuen abestiaren izena edota musika lista baten helbidea jar ditzakezue.

Hau guztia esnatzeko izango litzateke, baina gauean, ordenagailuaren bidez pelikula bat ikusten ari geranean ohetik edota sofan etzanda goxo-goxo eta logura sartzen bazaigu…Ubuntuk berriz ere, terminalaren bidez ordenagailua itzaltzeko ardura gainetik kentzen digu!

Hauek dira jarraitu behar diren pausuak ordenagailua denbora zehatz batetan itzaltzeko:

Terminala zabaldu eta bertan hau idatzi:

$ sudo shutdown -h +5 (5 minututan itzaltzea nahi badezu)

$ sudo shutdown -h +22:30 (hamar eta erdietan itzaltzea nahi badezu)

Ikus dezakezuenez oso erraza da komando hauek ordenagailuan sartzea eta zuentzako oso erosoa izan daitekeena. Disfruta dezazuela!

Publicado en Amarok, Iratzargailua, Itzali, Terminala, mp3, musika | Deja un Comentario »

Flash Bideoak lortzen webetatik

Publicado por julen108 en Julio 3, 2008

Zuen helburua interneteko bideoak behin eta berriz ikustea, edota hauek eskuragarri izatea bada, jarraian dituzuen pausuak burutu beharko dituzue. Oso erraza da.

Pausuak burutzeko bi bide ditugu, Terminalaren bidez edota ordenagailuan, karpetaz-karpeta eginez.

“Karpetaz-karpeta”vlc o mplayer
-ko metodoa erabiliz pausu hauek jarraitu beharko dituzue:

1. Bideoa duen web-orria zabaldu eta hondoren kargatzen utzi amaierararte.

2. Ordenagailuaren sistemako /tmp karpeta zabaldu eta bertan FlashAvhMRY honelako artxibo moduko bat aurkitu.

3.Fitxategi hori aurkitzean (FlashAvhMRY antzeko fitxategia) kopiatu eta gorde nahiko dezuten karpetan itxatxi, .flv estentxioarekin.

4.vlc edo mplayer-arekin ireki bideoa.

Terminaletik egiteko:

$ cd /tmp
$ ls -l
$ cp -v FlashAvhMRY /home/gure_erabiltzailea/Bideoaren_izena.flv

.flv-a .avi-ra pasatzeko, ffmpeg erabili daiteke. Istalatuta ez badezue, honela instalatu dezakezue terminalaren bidez:

$ sudo apt-get install ffmpeg

Behin hau eginda, terminala ireki eta artxiboa gorde dezuten karpeta ireki beharko dezue. hondoren terminalean hau idatzi:

$ ffmpeg -i artxiboaren_izena.flv irteerako_izena.avi

Pausu guzti hauek burututa, youtubetik (adibidez) jeitxitako bideoa .avi formatoan ikusi ahal izango dezue.

Publicado en Terminala, bideo, firefox, flash | Deja un Comentario »