Aski ezaguna degu onezkero denok Amarok aplikazio. Baina gure Ubuntu Gnome mahaigainarekin erabiltzen baldin badegu, zenbait inkonpatibilitate ikusiko ditugu eta hau normala da. Berez, Amarok aplikazioa KDE mahaigainerako dago disenaturik jatorriz. Ala ere KDE eta Gnome eskutik datozte beraien aplikazioak konpartitzeko esperantzaz. Ala ere bi sistema ezberdin direnez arazo txikiak sortzen dizkigute eta azkenean nire kasuan desesperazio txiki batera baita ere.
Arazo hauek gainditzeko, jatorriz Gnomerentzako diseinaturiko musika aplikazio bat hasi nintzen bilatzen eta leku guztietan Exaile gomendatzen zuten Amaroken klon bat bezala. Hemen bere itxura.
Oso antzekoa dela ikusi dezakegu, klon bat den edo ez… bakoitzak ikusi dezala. Bere ezaugarrien inguruan interesgarriak iruditu zaizkit:
- Karatulak deskargatzeko aukera
-Due azkartasuna bai kargatzerakoan baita pista askorekin lan egiterakoan.
- Dituen Southcast denak (Amaroken antzera)
-Last FMren eranskina jartzeko aukera.
-Mycastekin konpatibilitatea. (Irratia egiteko)
Eta horrez gain ehundaka gauza txiki dauzka. Dudetan bazaudete probatzeko nik gomendatu egiten dizuet. Ea zer iruditzen zaizuen eta gero komentatu zure experientzia!
Blogean pare bat aldiz komentatu degu nautilusek ematen duen errorea edo duen Buga artxibo bat kopiatu eta mugitzerakoan. Zeazki Euskarazko Nautilusen Bug edo errorea. portean komentatu genuen lehen aldiz. Hau 8.04 bertsioan ikusi genuenaren araberakoa izan zen. Ondoren 8.10 Intrepid Ibex bertsioa atera zutenean froga berdina egin genuen eta bug berdina jarraitzen zuela konturatu ginen. Azken hau, Euskarazko Bug-ak 8.10 bertsioan jarraitzen du postean komentatu genuen.
Orain gure Assar irakurleari eskertu behar diogu bere aportazioa bug hau nola konpontzeko gida utzi bait digu eskuragarri. Hemen soilik frogatu egin dugu ondo doala eta orain sarrera bat merezi duela uste dugu noski.
Prozedura egin aurretik instalatu ezazue euskal hizkuntza Sistema>Administrazioa>Hizkuntza sostengua aukeran. Ez da beharrekoa euskal bertsioa martxan jartzea, baina bai nautilusen itzulketa okerra instalatua egotea ondoren ondo dagoenarekin zapaltzeko.
Hasi gaitezen.
Lehenik eta behin gure Gnome bertsioa zein den jakin behar degu. Horretarako Sistema > GNOMEri burzu aukeran sartu eta behekaldean azalduko zaigu bertsioa. Nire kasuan 2.22 da 8.04 bertsioa daukat eta.
Urrengo pantailan aplikazio ezberdinak azalduko zaizkigu eta gainean klikatuz gero bere tradukzio artxiboa jetsi ahal izango degu. Gure kasuan Nautilusena beha degu. Beraz, nautilus billatu eta gainean klikatu.
Laguntza-txikia:“Azkarrago bilatzeko gogoratu CTRL + F zapaldu ezkero Firefoxen bilatzaile integratua zabalduko dela. Bertan Nautilus idazten hasi eta bukatu baino lehenago, non dagoen esango dizu.”
Azkenengo pantaila honetan hizkuntzak azalduko zaizkigu, Euskal bertsioa bilatu eskubiarekin klikatu lotura gorde ahal izateko, PO artxiboa kasu honetan.
Urrengo urratsa programa interpretatzaile bat idaztea da. PO artxiboak MO artxibora bihurtu ahal izateko. Horretarako
sudo apt-get install gettext
Orain beraz, jetsitako PO artxiboa MOra pasako degu. Komandoa erraza daukagu.
Grafikoki prozesua jarraitzen ari baldin bazarete, konturatuko zineten artxibo berri bat sortu dela Nautilus.mo izenekoa. Orain hau bere tokian jarri behar degu. Horretarako terminalera berriz ere azker pausoa egiteko.
Gaizki doa bideoa, zehazki keinadak egiten ditu, irudia joan eta etorri egiten da eta leihoa mugituz gero, bideoa zegoen tokian geratzen da edo beranduago mugitzen da. Ez da modurik egokiena bideo bat ikusteko. Ondo jartzeko instrukzioak bideo honetan utzi dizkizuet. Ala ere testu moduan ere badezu behealdean.
Euskarazko Nautilusen Bug edo errorea. izeneko postean komentatu dugu, nautilusek 8.10 Ubuntuko bertsioan, arazo bat zuela kopiaketarenbat egiterakoan. Itxi egiten ze eta berriro zabaldu /home helbidean.
Orain 8.10 betsioa erabiltzen hasi naiz eta errore berdina jarraitzen du. Aldiz euskaraz erabili ordez, erderaz erabiltzen badut, ez det horrelako arazorik.
Konponbide zehatzik ez du, ala ere zearkako konponbideak proposatu genituen eta berdinak erabiltzen jarri ditzakezuera. Informazio gehiago post originalean.