Euskalinux

Linux Euskaraz

Archivos de la categoría ‘Uncategorized’

Ubuntu 10.04 Lore berria.

Publicado por julen108 en Diciembre 6, 2009

Web orrialde askotan onezkero 10.04 bertsiora begira daude. Zu itxoin ezin dezun horietako bat baldin bazara, hemen daukazu modu grafiko batean urrengo Ubuntu bertsioaren loratzea:

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

Ubuntu 9.10 hasiera gehiago azkartu.

Publicado por julen108 en Noviembre 27, 2009

9.10 betsioaren aurrerakuntza nagusietan, bere hasiera, martxan jartzeko abiadura izan da. Ala ere zenbait bezerok ez dute aldaketa gehiegi ikusi, Grub2 eta splash berriak pisutxuak dira eta azkenean zerbait gehiago itxaron behar da zenbait ordenagailutan.

Kernel berria jarriko diogu kasu honetan eta horrek azkatu egingo digu.

KONTUZ: Kernel bertsio hau oraindik ez da egonkorra, beraz ordenagailu egonkor bat eduki nahi baldin badezu ez egin ondorengo pausoa.

sudo add-apt-repository ppa:ubuntu-boot/ppa

sudo apt-get update && sudo apt-get dist-upgrade

sudo apt-get install preload

Behin berabiarazi behar dituen paketeak prestatzeko eta bigarren aldiz berabiarazten dezutenean nabarituko dezute azkartasuna.

 

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

Software honen abantailak oroitzeko…

Publicado por yauganeus en Noviembre 25, 2009

Post hau gehienbat linux-ek zabaldu nahi duen ideia oroitzeko sortu det. Egia esan,nik sortu ez dudan artikulua dugu, beste blog batetik hartutakoa baizik, software libreak eskeintzen dizkigun abantailak aztertzen dituena, bai euskaldun moduan (bideoan ikusten den bezela) eta baita, agian jende gutxiagorentzat interesgarria den heziketaren munduan ere.

Bideo ikusi badezute, Laurence Lessig-ek Creative Commons (CC) eta Software libreari buruz hitz egin digu. Lehenik eta behin, interesgarria izango litzateke bi kontzeptu hauek argi uztea.

Creative Commons, Lauren Lessig berberak sorturiko lizentzia mota bat da. Lizentzia mota hauen (mota desberdinetakoa baitaude) helburu nagusia kulturaren zabalketa librea da, eta helburu hau Sotware librearekin konpartitzen du.

Software librea eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da.Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:

- helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
- aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
- kopiatu ahal izatea.
- hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.

Honela, jada argi izanda zeintzuk diren bi kontzeptu horien helburuak, bideoan lessig-ek adierazten duen abantaila ikusi dezakegu. CC moduko (edo Copylef, GPL, azken bi hauen beste lizentzia mota “irekiak” dira) lizentziak eta software librearen proiektuak kultura txikien zabalketan laguntzen dute. Abantaila hauek ere hezkuntzaren mailara eraman ditzakegu.

Hauek izango lirateke hezkuntzaren esparruan ikusten ditugun abantailak:

- Irakaskuntzaren beharretara egokitu daiteke.
- Erabilitako material guztia edonork erabili dezake, beste irakasleek.
- Malgunatasuna ematen du, edozein momentutan edozen tresna aldatu edo sorttzeko aukera ematen duelako.
- Ikaslearen motibazioan laguntzen du, software-aren eraiketan (itzulpenak, ikonoak etab.) parte hartzeko aukera emanez.

Teknologia berriek gure bizitza fisikoarekiko “mundu paralelo” bat sortu dute, horregatik, software libreak sorturiko filosofia garrantzitsua da. Filosofia honek kultur askatasuna, kooperazioa, kulturaren ez-komertzializazioa bermatzen du.

Guzti horregatik post hau blogean jartzea erabaki degu, oso garrantzitsua iruditzen baitzaizkigu software mota eta lizentzia mota hauen atzean izkutatzen diren ideia eta helburuak.

Artikulu hau: www.pavloventxakurra.blogspot.com -etik hartua dago.

 

 

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

MegaJC artxiboak serbidodera igotzeko.

Publicado por julen108 en Noviembre 17, 2009

¿Zer da MegaJC?

Ezinbesteko tresna hau, jodacame-k eginiko ezinbesteko aplikazio bat da. Honekin Megaupload, rapidshare edo 2shared izenenko saretara, modu masibo batean, igo ditzakegu artxiboak. Horrez gain gure kontu ez premium edo free account izenenko kontuak erabili ditzakegu igotzeko.


http://rapidshare.com/files/28590356…0.11-1_all.deb (Betsio zaharkitua da. Barkatu.)

http://www.megaupload.com/?d=3S9PYEMA hemen bertsio berriena.

Oharrak:

Instalatu ondoren, exekutatzeko garaian,  sudo chmod -R 7777 /home/erabiltzailea/megajc/ komandoa terminalean sartu beharko dezu. Hau normala da, baimen arazo bat besterik ez da.

Kontuan hartu zenbait dependentzia dituela. Dependentzia guztiak ongi betetzeko ondorengo komandoarekin instalatu ditzakezu.

sudo apt-get install gambas2-runtime gambas2-gb-qt gambas2-gb-form gambas2-gb-crypt gambas2-gb-desktop gambas2-gb-image gambas2-gb-net gambas2-gb-qt-opengl gambas2-gb-pcre gambas2-gb-qt-ext gambas2-gb-settings gambas2-gb-vb curl

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

Laster-Teklak

Publicado por julen108 en Octubre 22, 2009

Laster-tekla orokorrek aukera ematen dizute teklatua erabiltzeko mahaigainaren inguruko atazak egiteko, unean hautatutako leiho edo aplikazioko atazak egin beharrean. Hona hemen laster-tekla global batzuk:

Laster-tekla Funtzioa
Alt+F1 Aplikazioak menua irekitzen du.
Alt+F2 Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa bistaratzen du.
Inpr pant Pantaila osoaren argazkia egiten du.
Alt+Inpr pant Unean fokua daukan leihoaren argazkia egiten du.
Ktrl+Alt+Gezi-teklak Uneko laneko areatik abiatuta zehaztutako noranzkoan dagoen laneko areara joaten da.
Ktrl+Alt+D Leiho guztiak ikonotzen ditu eta mahaigainari ematen dio fokua.
Alt+Tab Leiho batetik bestera joaten da. Hauta ditzakezun leihoen zerrenda bat bistaratzen da. Askatu teklak leiho bat hautatzeko. Maius tekla saka dezakezu alderantzizko ordenan pasatzeko leihoen zikloa.
Ktrl+Alt+Tab Fokua aldatzen du panelen eta mahaigainaren artean. Hauta ditzakezun elementuen zerrenda bat bistaratzen da. Askatu teklak elementu bat hautatzeko. Maius tekla saka dezakezu alderantzizko ordenan pasatzeko elementuen zikloa.

Leihoaren laster-teklekin teklatua erabil dezakezu atazak egiteko unean hautatutako leihoan. Hona hemen leihoaren laster-tekla batzuk:
Leer el resto de esta entrada »

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

Xfce ingurunea nola instalatu.

Publicado por julen108 en Octubre 16, 2009

Xfce mahaigaineko ingurune azkar eta arina izateko diseinatua dago. Xubuntu, Xfce mahaigaina darabilen Ubunturen bertsio bat da. Grafika ez oso azkarrentzako ondo dabilena eta baita ordenagailu motel edo zaharkituentzarako. Zergatik aldatu behar 5 urtero ordenagailuz?

Xfce instalatu eta erabiltzeko:

1.xubuntu-desktop paketea instalatu:

sudo apt-get install xubuntu-desktop

2.Log out bat egin, hau da , zure saiotik atera.

3.Saio-hasierako pantailan, sakatu ezazu Aukerak ▸ Hautatu saioa…

4.Xfce aukera hautatu ezazu eta sakatu ezazu Aldatu saioa

5.Beti bezala sar itzazu zure erabiltzaile-izena eta pasahitza. Xfce abiarazi beharko litzateke.

Publicado en Uncategorized | 2 Comentarios »

Zergatik hainbeste konplikazio Audio eta Video formatuekin?

Publicado por julen108 en Octubre 15, 2009

Jasanik gabeko audio formatuak eraldatzen

* Audio formatu batzuk ezin dira Ubuntun erreproduzitu, aurretik software gehigarri bat ez baduzu instalatzen. Honen zergatia lege kontua besterik ez da.

Tamalez, legeak eta teknikak inposatutako mugak direla-eta Ubuntuk ezin ditu audio formatu batzuk erreproduzitu instalatu bezain azkar. Ubuntu instalatu ondoren instalatu badezakezu ere mugatutako formatuentzako sostengua, komenigarria izan daiteke audio formatuak formatu sostengatu batera eraldatzea. Bereziki garrantzitsua izan daiteke hau Digital Rights Management (DRM) softwareren bat erabiliz kodetutako fitxategientzat, posible da-eta DRM fitxategiak ezin erreproduzitzea jatorrizko aplikazioa ez den beste edozeinetan.

Jarraiko audio formatuek jabe bat dute, eta beraz, Ubuntuk ezin ditu jasan, modu lehenetsiz behintzat.

* MP3
* WMA
* AAC
* RealAudio

MP3 eta WMA ordezteko formatu baten bila bazabiltza, kontuan hartu ezazu Ogg Vorbis formatua. Galeragabeko AAC eta WMA-VBR ordezteko galeragabeko formatu baten bila bazabiltza, kontuan hartu ezazu FLAC formatua. Formatu hauek irekiak dira, eta inongo software gehigarririk instalatu gabe erreproduzitu daitezke Ubuntun.

Audioa eraldatzeko aplikazio ugari eskuratu ditzakezu Windows-erako; horietako batzuk doain eskura ditzakezu. Aplikazio hauei audio (re)encoders esan ohi zaie. Eraldaketarako erabili nahi dituzun formatuen arabera aukeratu beharko duzu zure aplikazioa. Download.com moduko webguneetan aurkitu ahalko duzu erabilgarri izan daitezkeen aplikazioen zerrenda.

Halaere, formatu mugatu askorentzako (gainean aipatutakoentzako, adibidez) sostengua gehitu dezakezu Ubunturentzat, instalazioaren ondoren. Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Restricted Formats dokumentua Ubuntu komunitatearen sostengu-webgunean.

Jasanik ez dauden bideo-formatuak eraldatzen

* Ohiko bideo formatu batzuk ezin dira Ubuntun erreproduzituak izan software gehigarririk instalatu gabe. Muga legalen ondorio da hau.

Audio formatuekin bezalaxe, kontu legalak direla eta, bideo formatu batzuk ezin dira Ubuntu erreproduzitu sistema instalatu bezain azkar. Formatu batzurentzako sostengua gehitu badaiteke ere, gomendagarria da bideo-fitxategi garrantzitsuenak eraldatzea Ubuntun jasaniko formatu batera.

Audio formatuekin bezalaxe, bideoak eraldatzeko aplikazio ugari daude Windows-erako, doain. Zure bideo-fitxategiak Ubuntun jasaniko formatu batera eraldatzeko aukera hausnartu ezazu; adibidez, Ogg Theora formatura.

Ondorengo bideo-formatuak ez daude modu lehenetsiz jasanik Ubuntun:

* WMV
* RealVideo
* DivX
* QuickTime

Halaere, formatu mugatu askorentzako (gainean aipatutakoentzako, adibidez) sostengua gehitu dezakezu Ubunturentzat, instalazioaren ondoren. Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Restricted Formats dokumentua Ubuntu komunitatearen sostengu-webgunean.

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

Megavideo 72 minutuko blokeoa kendu.

Publicado por julen108 en Octubre 15, 2009

Nori ez zaio gertatu, pelikula bat megavideo serbitzaritik ikustean 72 minututara geratzea eta 30 edo 60 minutu itxaron behar bukatzen ikusteko?

Horren aurrean erantzuk asko eman dira, batzuek routerra berabiarazten dute ip dinamikoa dutenez beste IP bat izateko, beste batzuek, pelikula guztia kargatu eta ondoren interneteko konexioa kentzen dute, badaude flash bidea deskargatzen dutenak baita ere, baina oraingoan beste erremedio bat dakarkizuet.

Ilimitux izena du, Megavideo orria batean zaudenean galdetu egiten dizu eta blokeo kendu nahi diozun. Baizko bada, beste web orri batera eramaten dizu eta bertan kargatzen da bideoa.

Instalatzeko:

http://www.illimitux.net/addon/illimitux3_1.xpi edo firefox web orriaren medioz, https://addons.mozilla.org/es-ES/firefox/addon/11037

Publicado en Uncategorized | 1 comentario

Web instalatzaile automatikoa

Publicado por julen108 en Octubre 14, 2009

APT komandoa firefoxarekin batera jarri zenetik, zenabit web orri hasi dira zerbitzu hau ematen. Zeazki, programen informazio ematen dute, eta instalatzeko aukera, instalatzeko aukera hori link soil bat da gure ordenagailuarekin arremanetan jarrtzen da eta sympaticken biden, esandako programa instalatzen da. Honen adibide http://appnr.com/ dugu, azken boladan erabiltzen eta frogatzen egon naizen web orrialdea.

Begira ezazue web orria, sympatic baino politagoa izan bada eta.

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »

GIMP Lehio-bakar konpiltzen.

Publicado por julen108 en Octubre 14, 2009

Duela gutxiko post batean esan bezala, laster izango dugu gure artean Gimp 2.8 lehiobarra. Oraingoz ez dugu iturri edo repositoriok bertsio hau frogatzeko. Beraz, frogatu nahi izanez gero honela konpilatu beharko dugu:

Git Instalatu:

sudo apt-get install git-core

- Iturri kodea lortu. KORTUZ, BERTSIO HAU EZ DA BATERE EGONKORRA. HARRISKURIK EDUKI EZ NAHI BADEZU, JARRAITU ZURE GIMP BERTSIOAREKIN.

git clone git://git.gnome.org/gimp

- babl eta gegl dependentziak instalatu

- apt-cache search babl eta apt-cache search gegl bidez egin bilaketa eta XXXX0.1.0-dev paketea instalatu. Pauso hau emateko arazo asko badituzu, agian, iturriko kodea ketsi beharko dezu, horretako hemen informazio gehiago.

- Orain konpilatu


cd gimp
./autogen.sh
./configure
make
sudo make install

Ondoren, exekutatzeko, hau jarri kontsolan:

LD_LIBRARY_PATH=/usr/local/lib /usr/local/bin/gimp-2.7

Gimp defektuz, lehio ezberdinetako diseinuan zabalduko zaizue, aldatzeko:  Lehioa > Single Window Mode

Publicado en Uncategorized | Deja un Comentario »