Hemen zuen eskaerak jaso nahi ditut. Honela blogeko gaiak benetan zentzuzkoak egiteko. Askotan ez dakit oso modu primarioan esplikatzen ditudan gauzak ala agian gauza gehiegi ulertzen direla supoarazten ditut. Horretarako eta nahi dezuenantzako da horri hau.
Aupa:
Beste blog baten idazlie naz, interesantie iruditu jatan OneSwarm programie eta honen erabilera azaltzeko post batzuk idatzi dodaz. Nahiz ta ondiño ondo eztodan probau zabaltzie gustauko jatan, eta zuri interesantie iruditzen bajatzu honei buruz post bat idaztie eskertuko notzun.
Besterik gabe: Alain
Erantzuna konsultatzeko
http://euskalinux.wordpress.com/2009/05/14/oneswarm/
Begiratzen gaude. Mila esker Alain.
Kaixo,
Arazo bat daukat Thunderbirden Xuxen instalatzeko. Gehigarria xpi bezala jaitsi ondoren Tresnak/gehigarriak menura jotzen dut. Ondoren xuxeneko xpi fitxategia aukeratu baina orduan errorea ematen du bateragarria ez delako. Nire Thunderbird 2.0.0.21 da, beraz Xuxen hiztegiaren bertsio zaharrago bat aukeratu dot; 2006ko abenduarena eta azalpenaren arabera Thunderbird 2.0 bertsiarekin bateragarria dena. Baina azken honekin ere ez. Langunduko zenidake honegaz?
eskerrik asko
Deritzozun bezala errore bat badirudi badagoela. Bug foroetan begiratzen eta zenbait proba egiten nabil, ea lortzen dudan. Lortzerakoan post bat jarriko degu eta abisatuko dizugu.
Atzo instalatu nuen Ubuntu 9.10 nire ordenagailuan. Orain arte lan egiten nuen Windows XPrekin, eta hau izan da lehenengo aldiz lan egiten dudala Linuxen. Atzo oso ondo ibili nintzen baina gaur ordenagailua pizterakoan Ubuntu aukeratu ondoren (Windows XP ere mantendu dut) mezu hau atera zait:
Kernel panic – not syncing: VFS: Unable to mount root fs on unknown-block(8,1)
Ez dakit zer egin. Lehen esan dizuet bezala nire lehenengo esperientzia da eta Linuxi buruz ezer gutxi dakit. Ibili naiz interneten begiratzen baina ez dut ezer onik aurkitu, behintzat nire mailarako. Beraz, eskertuko nizueke soluzio bat ematen badidazue, ahal bada era errez batean ulertzeko.
Mila esker
San Google bilatzailean aurrera eta atzera egin ondoren, errore zeatz hau konpontzeko zenbait pauso nahiko xelebre eta arraroak hasiberri batentzat dira. Horregatik, hoberena instalazio berri bat egitea izango litzateke.
Ala ere norbaitek soluzio hoberik balu ea erantzuten ausartzen den.
Kaixo
Auzo elkarte batentzako Linux:ubuntu 9.10 jartzea pentsatzen dot. Baina propietate berezi txiki pare batekin. Erabiltzaileak nahikotxo izango lirateke, agian 10 eta batzutan gehiago, eta bakoitzak bere erabiltzaile izena eta pasahitza izango luke. Baina, eta hemen dator gakoa, denek erabiliko lukete “home” bera eta denek ezingo lituzkete gauza batzuk egin, eta batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz egingo lukete lan. Erraza da hau doitzea?
Mila esker
Aupa,
Ubuntu 10.04 instalatu berri dut. Egia esan guztiz berria naiz sistema eragile honetan, baina izan dudan arazo nabarienak bi dira:
- Euskaraz instalatzeko aukera hautatu nuen eta gauza gehienak ingeleraz agertzen zitzaizkidan. Azkenean gazteleraz berrinstalatu nuen. Ba ahal dago erarik euskaraz osorik jartzeko?
- Firefox nabigatzailea betidanik izan dut euskaraz, baina orain gazteleraz dago, eta ez dut lortzen euskarazko bertsioa instalatzea. Nola egin dezaket?
Kaixo! Barkatu tardantza… Udarako oporrak…
Lehenik eta behin pozten naiz Ubuntura pasatzeaz eta ea pauso erraz batzuekin erraz erantzun eta geratzekoa gogoak indartzen dizkizugun.
Esaten dezun bezala, CDtik instalatzerakoan Ubuntu osoa ez da Euskaraz instalatzen. Zenabit pakete internetetik jetsi behar baitditu. Beraz, internetera konektaturik zaudela konprobatu, honela bada ondorengo pausoak jarraitu.
1. Sistema > Administrazioa > Hizkuntz Sostengua aukeran sartu. euskaraz jarri dizut, ez det uste arazo handirik izango dezunik intuizioz horrera iristeko.
2. Aukera honek komprobatu egingo du eta konturatu egingo da sistema osoa ez daukazula euskaraz, pakete batzuk instalatzeko aukera ematen dizu. Hori onartu eta itxaron instalatu dadin.
3. Saia amaitu eta berri logeatu
Komentatutako aukera horretan hizkuntza guztiak azaltzen dira eta nahi degun ordenean jarri ditzazkegu utsuneak betetzeko, hau da, euskarara itzulia ez bada ondoren adibidez gazteleran jartzea eta honetan ez badago ingelesez jartzea.
Azken hau hemen irakurri dezakazu:
http://euskalinux.wordpress.com/2010/03/05/hizkuntza-sostengua-aplikazio-berria-10-04ean/
Onezkero gazteleraz badaukazu, egin beharreko gauza bakarra hizkuntzak ordenez aldatzea da eta eskatzen dizun guztia instalatzea.
Zalantzarik izanez gero hemen gaude!
Kaixo,
Ubuntuko erabiltzailea naiz eta euskaraz jartzeko pausua eman nuen arren, gaztelerara pasa behar izan naiz pare bat arazo garrantzitsu izan ditudalako.
Alde batetik mahaigaineko dokumentuak mugitzean desagertu egiten dira. Berriz ere gaztelerara pasatzean lehengo tokian agertzen dira.
Bestetik, openoffice eta beste programa batzuetan tildeek ez dute funtzionatzen.
Ez dakit azazoa zein izan daitekeen eta, baldin badakizu, honekin laguntzea eskertuko nizuke.
Mila esker.
Kaixo Aitor,
Artxiboak arrastratzeko errorea ezaguna egin zait. Zein Ubuntu bertsio daukazu jarrita? Bertsio zahar batean errore berbera ematen zuen 8.10 bertsio izan zen azkena errore hau izaten.
Hemen bertsio horietako bat izanez gero, eskaini genion post bat:
http://euskalinux.wordpress.com/2008/12/02/euskal-nautilus-bertsioaren-bugaren-konponketa/
Openofficen tildeen errore hori Openofficen bakarrik gertatzen zaizu ala Ubuntu osoan? Bigarren hau bada, teklatuaren hobespenetan sartu eta diseinuan Spain soilik jarrita daukazun begiratu. Teklatu modeloa nire kasuan Generic 105-key (Intl) pc da, portatil bet erabiltzen det.
Kaixo Julen,
Ba nik darabilten bertsioa 10.10 da, azkeneko eguneraketekin. Ez dakit zuk esaten diazun lotura horrek bertsio honetarako ere balio duen. Hala bada saiatuko naiz.
Bestalde, tildeena, teklatuaren modeloa ondo jarrita dakat. Oraingoz, Openoffice eta skypean gertatu zait. Firefox, textu-dokumentuan, e.a. funtzionatzen du.
Ez dakit zer izan daitekeen, baina nik ez det soluziorik topatu. Nahiko errore berezia dirudi….
Mila esker laguntzagatik!!
Kaixo berriz ere,
Bug hura onezkero ez da existitzen Gnome bertsio berriekin batera konpondua izan baitzen. Beraz tutorial hori ez dizu balio.
Zure errorea bilatzen egon naiz ea moduren batean laguntzerik daukagun, baina egia esan ez det askorik aurkitu. Adibidez, baten batek dio kopiak egiterakoan edo artxiboak mugitzerakoan nautilus itxi eta berriz zabaltzen zaiola 10.10 bertsioan. Soluzio modura, Ubunturen azken bertsioa berriz ere Webetik jetsi eta berriz instalatzeko esan zioten. Hori egin ondoren arazorik ez zuen izan.
Nire gomendioa berriz instalatzea da. Instalazioa Euskaraz egitea eta lehen saio hasieran hizkuntza eguneraketa instalatzea eguneraketa osoa egin baino lehen.
Soluzio drastiko xamarra da baina askoz gehiago oraingoz ezin zaitut lagundu. Ala ere Blogera ongi etorria eman nahi dizut eta ea gehiago ikusten garen hemendik eta badakizu, zerbait gehiago nahi izanez gero eskatu, galdetu edo tabarra pixkat eman.
Ieup!!
Openofficeko errorea nahiko arraroa da eta fitxategiak desagertzearena arazo larria. Gainera, gero gaztelerara bueltatzen naizenena, hortxe agertzen dira, mahaigainean zeuden toki berberean.
Ez dut inondik ere soluziorik aurkitu eta ubuntu zerotik instalatzea pentsatzen nengoen, baina aurreragorako utziko det.
Mila esker laguntzen hartu dezun denboragatik eta ongi etorriagatik. Seguru beste dudak argitzera pasako naizela…
Ondo izan!!