Blogean pare bat aldiz komentatu degu nautilusek ematen duen errorea edo duen Buga artxibo bat kopiatu eta mugitzerakoan. Zeazki Euskarazko Nautilusen Bug edo errorea. portean komentatu genuen lehen aldiz. Hau 8.04 bertsioan ikusi genuenaren araberakoa izan zen. Ondoren 8.10 Intrepid Ibex bertsioa atera zutenean froga berdina egin genuen eta bug berdina jarraitzen zuela konturatu ginen. Azken hau, Euskarazko Bug-ak 8.10 bertsioan jarraitzen du postean komentatu genuen.
Orain gure Assar irakurleari eskertu behar diogu bere aportazioa bug hau nola konpontzeko gida utzi bait digu eskuragarri. Hemen soilik frogatu egin dugu ondo doala eta orain sarrera bat merezi duela uste dugu noski.
Prozedura egin aurretik instalatu ezazue euskal hizkuntza Sistema>Administrazioa>Hizkuntza sostengua aukeran. Ez da beharrekoa euskal bertsioa martxan jartzea, baina bai nautilusen itzulketa okerra instalatua egotea ondoren ondo dagoenarekin zapaltzeko.
Hasi gaitezen.
Lehenik eta behin gure Gnome bertsioa zein den jakin behar degu. Horretarako Sistema > GNOMEri burzu aukeran sartu eta behekaldean azalduko zaigu bertsioa. Nire kasuan 2.22 da 8.04 bertsioa daukat eta.
Ondoren http://l10n.gnome.org/teams/eu web orrialdera jo eta bertan gure gnome bertsioa aukeratu.
Urrengo pantailan aplikazio ezberdinak azalduko zaizkigu eta gainean klikatuz gero bere tradukzio artxiboa jetsi ahal izango degu. Gure kasuan Nautilusena beha degu. Beraz, nautilus billatu eta gainean klikatu.
Laguntza-txikia:«Azkarrago bilatzeko gogoratu CTRL + F zapaldu ezkero Firefoxen bilatzaile integratua zabalduko dela. Bertan Nautilus idazten hasi eta bukatu baino lehenago, non dagoen esango dizu.»
Azkenengo pantaila honetan hizkuntzak azalduko zaizkigu, Euskal bertsioa bilatu eskubiarekin klikatu lotura gorde ahal izateko, PO artxiboa kasu honetan.
Urrengo urratsa programa interpretatzaile bat idaztea da. PO artxiboak MO artxibora bihurtu ahal izateko. Horretarako
sudo apt-get install gettext
Orain beraz, jetsitako PO artxiboa MOra pasako degu. Komandoa erraza daukagu.
msgfmt -cv -o nautilus.mo hemen_jetsitako_artxiboaren_izena_jarri
Grafikoki prozesua jarraitzen ari baldin bazarete, konturatuko zineten artxibo berri bat sortu dela Nautilus.mo izenekoa. Orain hau bere tokian jarri behar degu. Horretarako terminalera berriz ere azker pausoa egiteko.
sudo mv /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo.bak
sudo cp nautilus.mo /usr/share/locale-langpack/eu/LC_MESSAGES/nautilus.mo
Milesker, oso baliagarria izan zait!
Erdi eroturik ibili naiz bug honek sortarazten zituen arazoekin, zorionez, zuek emandako argibideekin arazoa dagoeneko ez da arazoa. Eskerrik asko.
Milezker!!! Benetan arazo pesaue zan ta
Aupa zuek!!! Azkenean arazoa konpondu dut (didazue :D)… Benetan milesker.
Itxura batean, badirudi Ubuntu 9.04 bertsioak (oraindik alpha moduan dago) ez duela arazo hori izango:
https://bugs.launchpad.net/ubuntu/+source/language-pack-gnome-es/+bug/197224/comments/45
Oso ondo. Eskerrik asko laguntzagatik.
Zoragarri, biba zuek!